Laguntza sarea martxan, Goizuetan ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 22a, 00:00

Goizuetan ere martxan da herritarren laguntza sarea, egoera hauetan daudenei laguntzeko: adi­ne­ko pertsonak, arrisku tal­de­etakoak, edota haurrak etxe­­an bakarrik uzterik ez dau­ka­tenak. Horiek, telefonoz deitu de­za­kete, 681 265 187 zenbakira; eta laguntza sareko norbait joanen da behar dituzten produktuak, elikagaiak edo botikak erostera.

Astigarragan, Bolondres Sarea sortu du Udalak, eta hauek dira laguntza es­­ka­tzeko bideak: 943 33 52 32 telefonoa, edo ongintza@astigarraga.eus eta alkatetza@astigarraga.eus emailak. Boluntario izateko, berriz, telefono horretara deitu. Eta Hernanin, Urumea Herriguneak jarri du martxan Zain­tza Taldea. Lagun­tza behar duenak, telefonoz deitu dezake, 690 145 760 zenbakira; edo whatsapp bidez idatzi, 691 651 850 zenbakira. Eta lagundu nahi duenak, idatzi whatsappetik: 663 473 045.

Astigarragan zein Hernanin, adinekoei erosketak egiteko eta haurrak zaintzeko eskainiko dute laguntza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!