Positiboak gorantz, eta bi hildako

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 21a, 00:00

Gipuzkoan, 47 positibo berri daude, eta hildako bat. Nafarroan berriz, 72 positibo dekektatu dira, eta beste hildako bat. 

Koronabirusak gaixotutako­en  in­­guruko datuak eman zituen  atzo, egunero bezala, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, eta kontrastea egin zuten, bezperan emandakoekin. 
Gipuzkoan, 47 positibo berri egon dira, guztira 223 gaixotu daude. Hildako bat gehiago egon da, eta ospitalean 79 lagun daude, atzo baino 25 gehiago, eta UZIn 3 pertsona. 
Nafarroari dagokionez, 554 pertsona dira Covid-19 birusak kutsatutakoak, atzo baino 72 gehiago hain zuzen. Orain arte, hildako bat gehiago dago, beraz guztira 6 hildako izan dira Nafarroan. 
Urumea bailaran,  kasu gehiago 
Hernanin eta Astigarragan, kutsatu kopurua igo egin da, Hernanin 3 tik 4ra pasa da, eta Astigarrragan ere kutsatu bat gehiago dago, beraz guztira, orain 3 kutsatu dira

 

KORONABIRUSA - ATZOKO DATUAK

GIPUZKOAN

47 
positibo berri*


223
positibo guztira



hildako


79
ospitalizatuta

*Hernanin 4  Astigarragan 3

NAFARROAN

72
positibo berri


554
positibo guztira


6
hildako


195
ospitalizatuta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!