Ezberdina izaten ari da, egunez egun eta lurraldearen arabera, COVID-19 edo Koronabirusa uzten ari den datu sorta. Eta atzokoan, halakoak izan ziren Gipuzkoan eta Nafarroan osasun zerbitzuek eman zituzten datuak eguerdi partean. Osakidetzak zehaztu zuen, hala ere, bezperako iluntzeko 20:00etako datuak zirela horiek, eta ez atzoko goizeko 08:00etakoak, orain arte eman dituzten bezala. Horrela izango da aurrerantzean ere, Osasun Ministerioaren metodologiarekin bat egiteko.
Gipuzkoan, atzo emandako datuetan, kasu positibo berri bat bakarrik zegoen kontabilizatuta, 90 guztira; eta 32 pertsona zeuden ospitalizatuta. Hildako berririk ez zen izan.
Nafarroan, ordea, gora egin zuten positibo berriek, eta 274 izatetik, 350 izatera pasa zen atzo, 76 kasu berrirekin. Gainera, arratsaldearen hasieran, hirugarren hildako bat izan zen, 88 urteko emakume bat.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen, era berean, orain arte 3.500 proba egin dituela Osakidetzak, Koronabirusarekin lotuta. Eta jakinarazi zuen, gero eta gehiago direnez sintomak dauzkaten pertsonak, orain lehentasuna emango dietela «arrisku gehien izan dezaketen pertsonei, gaixotasun larriagoren bat izan dezaketenei, edo kontu gehiago izan behar dugun taldeetakoei».
ATZOKO DATUAK
GIPUZKOAN
1
positibo berri
90
positibo guztira
5
hildako
32
ospitalizatuta
NAFARROAN
76
positibo berri
350
positibo guztira
3
hildako
93
ospitalizatuta