BETERRI SARETUZ

‘Beterri Saretuz’ programaren lehen jardunaldia gaur, Oronan-Ideon

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 00:00

09:30etatik 13:30etara antolatu da eta bertan bost enpresek hirzartuko dute: Talleres Mitxelena, Fagor Ederlan, TaPuntu, Argia eta Katea Legaia.

Beterriko enpresek euren barne egi­turetan partaidetza bultza­tzeko tresna edo gidaliburu bat izan dezaten Beterri Saretuz programaren jardunaldia antolatu da. Gaur izango da lehen jardunaldia, Orona-Ide­on, 09:30etatik 13:30­­etara. Bertara gonbidatu dituzte eskualdeko enpresak, lanbide heziketako eragileak, ekin­tzaileak, co-working zentroetako kideak eta garapen agen­tziak. Talleres Mitxe­lena, Argia, Fagor Ederlan, Katea Legaia eta TaPuntu enpresen hitzartzea etorriko da ondoren.
Eskualdean joan den ikasturtetik ari dira lanean hainbat enpresa eta eragile, ekonomia sozial eta eralda­tzailearen bueltan sare eta no­do eraginkor bat sortzeko helburuz. Epe luzerako ikasketa pro­zesu bat da, eta estrategia horretan, lehen proiektuari ekingo diote aurten: partaide­tza oinarri duten enpresen ekosistema sortzea. Beterri Sare­tuz deitu diote programari.  Horretarako hainbat jardunaldi egingo dituzte, es­perien­tzien ezagutza, bidelaguntza eta lan-mahaien bi­dez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!