Erreportajeak

«Gure iragana ezagutu behar dugu, etorkizuna eraiki ahal izateko»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 2a, 02:00

Nolatan sortu zen proiektua?

Udalak proposatu zidan era­kusketa bat egitea argazki­gin­tza sortu zenetik, 1839an,  eta 100 urteko epean, gutxi gora­behera, jasotako argaz­kiekin. 

Nik dagoeneko eza­gutzen nitu­en Hernaniko hain­bat ar­gazki, baina izugarria izan da Hernaniri buruz ikusi ahal izan dudan argazki zahar ko­purua artxibo ezberdinetan, izan Euskal Herrian, baita he­mendik kanpo ere: Ma­drilen, Parisen, Australian, Estatu Batuetan? Harrituta geratze­koa da!


100 urte, 100 argazkitan, beraz. Zer ikusi daiteke?

1875ean Kar­listek Hernani bon­bardea­tu zutenean, udale­txean bon­ba erori eta hainbat hildako utzi zitueneko argaz­kiarekin hasten da erakus­keta. Bi ar­gazkilari zeuden Er­me­negildo Otero eta Valentin Marin; Hernanira gerturatu ziren leherketaren bihara­munean eta argazkia egin zuten. Argazki hori, gra­batu moduan aldizkari ilus­tratu askotan erreproduzitu zen. 

Hortik aurrera, Hernaniren historia da, argazkien bitartez. Bertako pertsonaiak daude, garrantzia nabarmena izan dutenak herrian: Eltzekondo, Ansorena, Txirrita, Elias Que­rejeta, Gabriel Celaya, Floren­tino Goikoetxea mugalaria? Eta nahiz eta erakusketan ez den azaltzen, nabarmentze­koa da Enpar Pinedaren figura.

Irudi historikoak ere ba­daude, besteak beste, uda­le­txea berregin zenekoa, Epe­leko Etxeberri, labaderoa, Ge­rra Zibilekoak, azkeneko tran­bia? Hirigintza garapena ere ikusi daiteke, baita ekintza sozial asko ere, Euskal Jaiak, besteak beste.

Emakumeak ere paper garrantzitsua dauka era­kus­keta honetan, Zikuñagako pa­pe­leran ikusi ditzakegu, laba­deroan? Hernaniko bizi­tza­ren alderdi askotan ateratzen da eta oso ondo dago islatuta.

Horrekin guztiarekin sor­tzen da Hernaniren historia fotografikoa. 

Horrez gain, argazkigin­tzatik aldendu gabe, badaude bitrina batzuk beste material batzuekin. Bertan aurkitu deza­­kegu, adibidez, Noveda­des aldizkaria. 


Urtebete luze eman duzu horretan. Nola izan da prozesua?

Inguruan daukadan jendea­rekin eta ezagutzen ditudan ar­txiboetan ?garbiketa? modu­ko bat egiten hasten zara; sar­tu eta ea zer topatzen duzun Hernaniren inguruan. 


Argazki hauetatik guztietatik zein hautatuko zenuke?

Oso ikusia badago ere, 1875ean udaletxea suntsitu zuen bol­bora-xehea lehertu zenekoa oso txundigarria da, oso go­gorra. 

Inoiz ikuzi ez diren argazkiak daudela esan duzue. Nondik lortu dituzu?

Florentino Goikoetxea muga­la­ria­rena oso irudi kuriosoa da. Bera mugalaria zen eta momentu batean muga pasa­tzen ari zela, soldadu alema­nia­rrek harrapatu, tirokatu eta atxilotu egin zuten. Ipa­rraldean ospitalean zegoela, Frantziako erresistentziako kide batzuk, nazien mozorroa­rekin, ospitaletik atera eta era­man egin zuten. Orduan, Bigarren Mundu Gerra buka­tuta eta oraindik zauritua zegoela, muga pasatzeko laguntza jaso zuen Australia­ko hegazkinlari batek argazki bat egin zion Ziburun, Comete Sareko beste kide batzuekin osatzen ari zenean. Eta hori da daukagun irudia. 

Hegazkinlariak Australiara eraman zituen irudi hauek, eta bera hil zenean, familiak bere dokumentu guztiak Ge­rrako Memoriaren inguruko Artxibo batean gorde zituen, Australiako gobernuaren es­ku­tan, eta handik erreskatatu dugu. 

Elizaren atariaren argaz­kia, Frantziako bidaiari batek egina, Parisen topatu dugu, Frantziako Ondarearen ar­txibo batean.

Beste batzuk familietako artxiboetan zeuden, eta noski, nola ez, badaude argazki ba­tzuk Hernaniko Udal Artxibo­koak direnak. 


Erakusketa oraindik ikusi ez duenari, zergatik gomendatuko zenioke ikustea?

Ikusteko nolakoa zen Hernani duela 100 urte, eta Gerra Zibilean, Gerra Karliste­tan, lanarekin, uholdeekin, hi­ri­gintza-aldaketekin... ger­ta­tu dena jakiteko. 

Iraganak orainerako balio du, eta garrantzitsua da gure etorkizunerako. Gure iragana ezagutu behar dugu, etor­kizuna eraiki ahal izateko. Eduki duguna ez dugu ahaztu behar. 

Horretarako erakundeak daude, eta uste dut Hernaniko udalak ahalegin hori egin duela erakusketa hau antola­tzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!