Erreportajeak

100 ta 100... berrehun! Aupa Astiarrako neska kirolariak!

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 02:00

Festen egitarauaren aurkezpenean Xa­bier Urdangarin alkateak denen ahotan zebilena baieztatu zuen. «Neska kiro­lariak izango dira aurten txupi­nazoan pregoia irakurriko dutenak». Eta egia esan, kirolari astigartarrek eman dituzte arrazoiak hori horrela izan da­din. «Merezi du­te­la­­­ko eta egin duten ahale­gina he­­rriko plazan txalotu na­­hi du­gulako», azpimarratu zuen­ Ur­dan­ga­ri­nek, ja­­ien aur­­kezpenean. Az­ken urteo­tan lo­raldia izan da, kirol tal­de­e­tan; es­ku­baloiko taldea edota futbolekoa sor­tu dira. «Futbol taldeak Kopa gertu izan zu­en finalera iritsita, eskubaloian ere den­boraldi bikaina jokatu dute eta Uda­be­rriko torneoa irabazi zuten, Ema­rrik mar­­­ka ezarri zuen Usurbilgo harri haun­diarekin...». 

Honela palako eta saskibaloiko nes­ke­kin batera Astigarragako udaletxeko bal­­koira igoko dira merezitako erreko­no­zimendua jasotzeko. «Aitortza egin nahi diegu. Ahalegin polita egiten dute eta kos­ta egiten da mutilek ez dituzten era­gozpenak gainditu behar izaten dituz­telako Pleno aretora denak daude gon­bidatuta eta gero balkoira talde bakoi­tzeko ordezkariak igoko dira pregoia irakurri eta Ehun ta ehun berrehun, Aupa Astigarraga! ohiukatzera.  

Gaur goizean eguerdian Xaguxarrek antolatuta gazteenentzako txupinazo txikia egongo da eta neska kirolariek emango diete hasiera ofiziala Santio jaiei, arratsaldeko 19:00etan, pregoia eta txupinazoarekin. 

Kronikak protagonistetako hiru kirolari astigartar elkartu ditu Foru Plazan: Emarriko Olatz Mitxelena, Mun­darro futbol taldeko Eneritz Iturria eta pala sekzioko Izaro Arraras. Azken biak oso gazteak, 2004an jaioak baitira, eta Asti­garragako nesken kirolaren etor­kizuna isaldatzen dutenak. Gaur Uda­lean izango diren eta pregoia irakurriko duten edo beste taldekideren batek egingo duen ez dakite oraindik. «Hori erabakitzeko da» diote hirurek. «Tal­de­ko ordezkari batek irakurriko du».

Neska kirolariek irakurriko zutela pregoia zurrumurru bezala orain aste batzuk zabaldu zen eta ez zituzten sor­presaz harrapatu ez Eneritz Iturria, ez Iza­ro Arraras eta ezta Olatz Mitxelena ere. Futbol jokalariak momentua nola izan zen azaltzen du. «Saskibaloi, esku­ba­loi, futbol eta palako neska guztiak bil­­du gintuzten Mundarroko ardura­du­nek. Hasieran errieta egiteko zela aipatu zuten, baina berehala aupegia al­datu eta txupinazoa guk bo­tako genuela esan ziguten. Poza ika­ragarria izan zen. Egiari zor lehe­nagotik bazebiltzan zu­rru­murruak eta esan liteke bage­ne­ki­ela».

Emarriko Olatz Mitxelena eta tal­dekideei bilera informal batean esan zie­ten «ez orain asko eta poza ematen du. Batez ere emakume kirolari asko da­goelako herri honetan». Gainera beraien gaztetasuna nabarmentzen du Mitxe­le­nak. «Horrek freskura haundia ematen dio». 

Izaro Arrarasek ezin izan zuen bi­leran egon, baina egun horretan bertan jakin zuen. «Finaletara iritsi zirela esku­ba­loikoak eta futbolekoak eta agian txu­pi­nazoa botako genuela esan zigun lagun batek». Denak ere gustora daude aitor­tza­rekin eta nola ez egindako denbo­raldiarekin. Palan ez dute txapelketarik irabazi, baina errekonozimendua denek merezi dute. 


«Realaren garaipenak bidea ireki du, oihartzun haundia izan du eta lorpenak posible direla erakutsi digu»

Neska kirolariak errekonozimendu hori edukitzeko garaia berandu baina az­ke­nean iritsi dela pentsatzen dute. Mun­darroko neskek nabaritzen dute jende gehiago hurbiltzen dela kiroldegira edo Zarkumendegira beraien partiduak ikus­­­tera. «Hasieran senitartekoak baka­rrik etortzen ziren eta aurten berriz par­tidu esanguratsuenetan zale gehiago iku­si ditugu, ezagutzen ez genituen he­rritarrak. Zubietan jokatu genuen fina­lean jende dezente etorri zen ikustera».

Etorkizunari begira Realaren arra­­kastak eta Erreginaren Kopan lortu duen ga­rai­­penak nesken kirolarentzat bultza­da haundi bat suposatuko duela uste dute. «Lagunekin Trinitate plazan jarri zen pantaila erraldoian egon ginen finala ikusten» azpimarratzen du Eneritzek. «Faboritak ez izanda irabaztea ikara­garria izan zen. Erakutsi zigun dena dela posible eta saiatuta lorpen haundiak lortu daitezkeela. Oihartzun izugarria izan du eta bide bat ireki da hortik. Erre­ferente bihurtu dira. Nahikari Garciaren jokoa asko gus­tatzen zait eta bere ibil­bi­dea jarraitzen dut, baita Munduko Ko­pa ere». 

Horrek Astigarragan neska gehiago kirola egitera bultzatu dezake. Orain ere badira, baina oraindik ere gehiago iza­ten lagunduko du. «Mundarrok la­gun­tzen digu. Eskubaloian talde bat da­go, futbolean bestea, saskibaloian bi dau­­de... palan pasa den urtera arte lau pa­lis­ta neska geunden, baina aurten ha­mar bat elkartu gara» aipatzen du Iza­rok. «Ea datorren denboraldiari be­gira nes­ka gehiago animatzen diren. Palan adin guztietakoak daude joka­tzen. Gaz­teak, helduagoak, adinean go­ra dau­de­nak...».


«Emakumeek urte asko daramatzagu kirola egiten, baina mediatikoki orain egon da ?boom?-a»

Emakumeek kirolean aurten izan duten boomak futbolaz haratago beste kirolei nola eragiten dion hausnartzen du Emarri taldeko tiralariak. «Media­tikoki behingoz kaso egin diote. Emakumeek sariak irabazten urte asko daramatzate. Realaren lehenengo titulua da nesketan eta horregatik sortu da boom hori. Jen­deari beste alerta puntu bat piztu zaio eta interesagarria egiten zaio za­letuari. Me­diatikoki telebistan atera ba­da egu­nen batean izango da kirola ema­ku­meen etiketa hori gabe. Hori litzateke ederra».  

Neskak ez daramatzate urte asko pa­lan jokatzen Astigarragan eta horregatik oraindik ez dituzte txapelketa asko jo­katu. Jokoa bera ikasten egon dira ba­tez ere, baina «datorren denboraldian txa­pelketa gehiagotan jokatuko dugu» dio itsaropentsu Izarok». Esku pelotan he­rri­artekoa irabazi izanak, nahiz eta mu­tilak izan, Txo­­mi­ñenea frontoira jende gehiago hurbiltzea  lagundu deza­keela uste du. 

Modalitatearen araberakoa dela uste du Mitxelena tiralariak. «Herri kiroletan beti bota dugu faltan jendea. Orain urte batzuk futbolean jokatzen nuen eta orduan taldea osatzeko izugarrizko arazoa izaten genuen. Eta gaur egun sortu egin dira. Horrek esan nahi du neska gehiagok egiten dugula kirola».

Hala ere Euskal Herrian agian erre­fe­rente ez diren kiroletan nesken pre­sen­tziak urte asko daramatza eta arra­­kasta haundiarekin gainera. Olin­piar Jokoetan kirol garrantzitsuak di­re­nak eta neska euskaldunek garai­pen sona­tuak lortu dituztenak: Maialen Cho­rraut, Maider Unda, Leire Olaberria, Eli Pinedo, Nely Carla. Ainhoa Murua, Carlota Ziganda, Pa­tricia Elorza... mende honetan. Au­rre­tik Maria Luisa Irizar, Nagore Gabe­llanes, Teresa Motos, Maider Telleria, Maite Zuñiga, Joane Somarriba, Blanca Lacambra, Amaia Larrañaga... «Askotan gurean ere lau kirol nagusitzen dira eta jendeak kirol mota asko egiten ditu. Horrek ematen dio aberastasuna kiro­lari. Niri beti deigarri egin zait tenisean emakumeek aspalditik lortzen duten oihartzuna. Oso mediatikoa da eta ema­ku­meen pre­sentzia ikaragarria» dio Olatz Mitxelenak. 


Abuztuan hasiko du denboraldia Mundarrok eta Emarri ez da apenas geratzen

Palako neskek astelehenetan izaten dituzte entrenamendu saioak eta «noiz­ behinka ostegunetan ere bai» ai­patzen du Izaro Arrarasek. «Ordu t?erdi, bi or­duz aritzen gara». Fut­bo­la­riak ere as­te­an zehar bi egunetan entrenatzen dute. Hauek ere ordu t?erdiz saio bakoitzean.

Denboraldi berria hasteko oraindik ere abuztura arte zain egon beharko dute. «Lagunarteko partiduren batzuk jo­ka­tuko ditugu hurrengo hilean». Eta hori orain bi aste Donosti Cup torneoa ere jokatu dutelarik. Futbol taldea G-16 kategorian lehiatu da eta Eneritz Iturria bertan aritu da. «Beste talde bat osatzea oso zaila da Astigarraga bezalako herri ertain batean. Jende asko behar izaten da taldea betetzeko». 

Lagunartean kirola denek egiten du­tela aipatzen dute Eneritz eta Izarok. «Koadrilan denek egiten dute ki­rola. Lagun bat kirola egiten hasten ba­da bes­teek jarraitu egiten dute. Ikas­ge­lan ere neska gehienek egiten dute kirola». Etorkizunean jarraitzeko asmo­tan da­bil­tza eta kirola uztea ez da orain­goz bu­rutik pasa ere egiten. «Gero eta neska ge­­hiagok egiten du kirola. Omen­duez gain badago neska gehiago kiro­lean da­bil­tzanak euren kabuz edota Her­­nanira ere joaten da jendea atletis­moa egitera».

«Neska gehiagok kirola egitea nahi dugu, talde desberdinak osatzeko kirol desberdinetan. Palan, adibidez, lau izatetik hamar izatera pasa gara»

Emarri giza probetan erreferente

Denbora izaten da epaile nagusia eta «zenbaterainoko fideltasuna lortu den iku­siko da. Ez da hain erraza izaten tal­de lana izaten denean. Batzuk helburu ba­tzuk dituzte, beste batzuk desber­dinak...». Emarrik ibilbide bat egin du da­­goeneko. «2013tik, bere gora­behe­re­kin bide bat egin du eta bide bat ireki du herri kirolak beste modu batera ulertu ahal izateko. Emakumeen presentzia aspalditik dator herri kiroletan eta gure kasuan hasieran mutil soilen kirola izatetik (gizon proba deitzen zitzaion) orain Gipuzkoan emakumeek bakarrik egiten dugu kirol hau». Neskak hasi zirenean izena aldatu eta giza proba izendatu zen.  

Etorkizunean zer gertatuko den orain­dik ikusteko dago. «Kirol hau, ema­kumeek egiteaz gain, herri kirol bat da eta ez ezagunenetarikoa. Handicap de­­zente baditu» aipatzen du Olatz Mi­txe­lenak. Gero ere taldeko kirol eta ­ba­­­­na­kakoak bereizten ditu Mitxelenak. «Tal­deka babes haundiagoa dago, baina taldea osatzea ere zailagoa da. Kirol ho­riek egiteko aukera gehiago egon arren jarraipen bat egotea zailagoa da. Indi­bi­dualetan urtetako ibilbidea erra­zago egin dezake, pertsona ba­karraren baitan dago eta». 

«Askotan erreferenteak baino ge­hi­a­go, kirol batek behar du­en den­bora eskaintzeko, bestelakoek uzten dizuten den­bora da garrantzitsua» Mitxelenaren hitzetan. «Adibidez ama izaten bazara. Zer aukera dago beste etxeko lan batzuk utzi eta kirolean jarraitzeko? Hor mu­garri haundi bat dago gaur egungo gi­zarte honetan».  

Kirolariez gain entrenatzaileak in­dartu behar direla azpimarratzen dute. «Entrenatzaile gehienak gizonez­koak di­ra. Futboleko Liga nagusian bost nes­ka besterik ez daude entrenatzaile be­za­la, beste denak gizonezkoak dira. Gure en­­trenatzaileak ere gizonak dira. Hori da eman beharreko pausoa».

«Emarriko tiratzaileak oso aktiboak gara eta 24 orduz bizitzen ditugu Santio jaiak. ­Hala ere, aurten ez dugu erakustaldirik egingo»

«Lagunekin egotea da festetan gehien gustatzen zaiguna»

Aurten modu berezian biziko dituzte Santioak protagonista izanda. «Lagu­nekin egotea da festetan gehien gus­tatzen zaiguna» diote Eneritz eta Izarok. Emarri taldean bost astigartar daude gaur egun eta bereziak izango dira beraientzako aurtengo festak. «Herria festetan ikustea oso polita da. Egiten diren ekintza guztiek dute xarma». 

Hori bai, adinaren arabera modu desber­dinean bizitzen dira jaiak. «Du­da­rik gabe. Emarrin adin desberdi­ne­tako jen­dea dago eta hori ikusten da. Emarriko tiratzaileak oso aktiboak gara eta 24 orduz bizitzen ditugu Santioak. De­netarik egiten dugu». Hori bai, ez dute aurten erakustaldirik egingo Santa Ana egunean. «Orain pare bat urte egin genuen erakustaldia. Gehiegi ikusi gai­tuzte dagoeneko. Hurrengo saioa Oiar­tzu­nen, Iturriotzen, San Inazio jaien barruan hilaren 31n egingo dugu. Abuz­tuaren 23an ere beste erakustaldi bat dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!