Erreportajeak

«Gazte batzuk hasi gara aizkoran, ez dakit modan jartzen ari ote den»

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 6a, 02:00

Ez du aurreneko aldia izango Martindegiko San Ferminetan, Suharri Paolla gazte hernania­rrak: «zaldi deman aritu izan naiz, aitaren zaldiarekin, hitzai lanetan». Baina aizkorarekin bai, estreinakoz ariko da bihar eguerdian: Ibai Soroarekin bi­kotea osatuta, Iker Vicente txa­peldunaren kontra ariko da.

Are gehiago, aizkorarekin ez zebilen oraindik, aurreko urteko San Ferminetan: «due­la gutxi hasi naiz, zortzi hila­bete daramazkit aizkorarekin se­rio jarrita. Aita aritzen zen lehen, eta niri orain sartu zait hasteko gogoa», azaldu du.

Lehenago, «pixka bat sal­tse­atu» egiten zuela onartu du, baina beste herri kirol batzue­tan aritzen zen gehiago; harri jasotzen, esaterako, asko ibili­ta­koa da.


Gipuzkoako 2garren mailako finalean sartzea, sorpresa

Aizkoran serio jarri bakarrik ez, lehiatzen ere hasi da, 22 urteko hernaniarra. Hilabete hauetan, hiru aldiz atera da plazara, bi txapelketatan: «au­rrena, Bengoak antolatuta, Lei­tzan aritu nintzen, txapelketa batean. Eta ondoren, Gipuz­koa­ko 2garren mailako Txapelke­tan aritu naiz. Ereñotzun jo­ka­tu nuen kanporaketa, San An­to­­niotan. Jende asko zegoen apuntatuta, baina aizkolari eza­gunenetako batzuk ez ziren etorri, eta finalera sailkatzea lo­rtu nuen. Ez nuen espero, inondik inora; beraz, oso oso pozik. Joan den igandean jo­ka­tu genuen finala, Usurbilen, eta seien artean azkena izan nintzen, baina gustura ho­rrai­no iritsita. Maila haundia da­go oraindik, ni bezalako hasi berri batentzat», azaldu du.

Bera bezala, dena den, ba­di­ra hasi berri gehiago ere: «aiz­kolari dexente gaude orain, eta gazte batzuk hasi dira, ni bezala. Ez dakit modan jartzen ari ote den, baina jendea ani­matzen ari da». 

Horien artean aipatu du, Ibai Soroa bera: «adinez nire antzekoa da, eta bera ere, due­la zortzi hilabete inguru hasi zen aizkoran». Bikotekide izan­go duena «bistaz bakarrik» eza­­gutzen du Paollak: «Leitzako txa­pelketa horretan aritu zen bera ere», azaldu du.

«Aprobetxatu behar dugu bi garela, eta atseden gehiago daukagula, berari erritmoa estutzeko»

«Jendeari gustatzen zaio aizkolari berriak ikustea, eta seguru etorriko direla»

Badakite lan zaila izango du­te­la, biharkoan: «oso zaila dau­kagu, Iker Vicenteren kon­tra. Baina tira, guk gure lana egin­go dugu, ahal dugun txu­ku­ne­na, eta ikusiko dugu. Bi izan­da, aprobetxatu behar dugu atseden gehiago izango du­gu­la, erritmoa pixka bat estu­tze­ko berari», azaldu du.

Edozein kasutan, giro ede­rra espero du: «jai politak dira Martindegikoak, gertuko jen­dea egoten da, Astigarraga eta Hernanikoa, eta giro ona iza­ten da beti. Gainera, aita eta biok ezagutzen gaituzte, Her­na­nikoak izanda; eta aizkoran hasi naizela eta, gerturatu egi­ten dira ikustera. Jende berria ikustea gustatzen zaie, gaz­te­ak, Ibai Soroa bezala. Seguru jen­dea etorriko dela», dio.


«Esaten dute, aizkoran ondo ikasteko, sei urte behar direla... Atera kontuak!»

Pozik dago Suharri Paolla, iku­sita «denbora gutxian asko ho­­betu» duela, eta jarraitzeko asmoz dago: «besoetako in­da­rra bakarrik ez, teknika, ge­rriak... ere behar dira. Gehien kostatzen dena teknika da, eta oraindik ez dut oso ondo men­peratzen. Esaten dute, aizko­ran ondo ikasteko, sei urte behar direla, eta nik zortzi hilabete daramazkit... Atera kontuak!».

Astean hiru aldiz entre­na­tzen du, Leitzan; eta ahal duen guztietan, aizkora txapelketak eta apustuak ikustera joaten da: «gustatzen zait saltsa hori, eta ikasi ere egiten da. Hori esaten didate, joateko ikus­te­ra, kanpotik ere asko ikasten dela, besteak ikusita».

Denborarik galdu gabe, da­goeneko jarri ditu, hurrengo erron­kak ere: «Euskal Herriko Txapelketarako eman dut ize­na, hirugarren mailakoan. Abuz­tu­an hasiko gara, eta uste dut Ezkurran daukadala au­rre­­ne­ko kanporaketa», azaldu du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!