Astigarragak eskultura berezia, nortasun handia duena eta herriari ematen diona edukiko du laster; Ur gardena eskultura. Eta bere egilea esperientzia eta ibilbide luzeko artista da, Maria José Lacadena eskultore oriotarra.
Andre Gobaralarien Parkean egongo da txertatua Lacadenaren Ur gardena eskultura. Donostian bizi den artista oriotarrak ur gardenaren kontzeptuaren garrantzia azpimarratzen du bere lan honetan. «Arropa zikina garbitzen dute gobaralariek eta metafora bat da pertsona gisa bizitzan garbitzen dugunarena. Sorkuntzak misterioa du, artista harritzen duena. Garatzen doan ideia batetik abiatzen zara eraldatze prozesu desberdinetatik igaroz, gu bezala hazten edo sortzen doazenak».
Ur gardena eskultura instalakuntza bat da, «pieza edo atal desberdinak jartzen direlako eremuarekin erlazionatuta daudenak» dio Lacadenak.
Ur gardena eskulturarekin Maria José Lacadena eskulturgile oriotarrak landu duena da «memoria nola eraman eskultura lan batera». «Asko erakarri ninduen proiektuak, emakumeak zirelako, eta ikusita zer eta nola egiten zuten lan. Asko hunkitu ninduen gobaralariaren irudiak uretan, ibaian, sartuta belaunetaraino. Indar haundia du irudi horrek eta balio gutxi ematen zitzaien. Interesgarria iruditu zitzaidan emakume horiek gogoratzea».
Lanerako erabiltzen zituzten elementuak osatzen dute eskultura
Eskultura, elementu desberdinez dago osatuta, tamaina naturalean. Bi metro hartzen ditu gehienez elementu nagusiak. «Lanerako erabiltzen zituzten elementuak hartu ditut kontuan: garbitzeko mahaia dago bere lau hankekin; baldea, hori erabiltzen baitzuten nekearekin arropa garbia edo zikiña eramateko alde batetik bestera; eta arropa bera: al-kandorak, galtzak, maindireak? Erraz ikusi nuen elementu hauek nola txertatu». Maria José Lacadena konturatu zen pertsonaia nagusia, gobaralari edo lavandera, ez zegoela bertan irudikatua. «Honek buruhauste asko sortu zizkidan, emakumearen silueta soil bat jartzeari uko egiten nion. Buelta asko eman nizkion buruari, uztekotan ere egon nintzen, baina azkenean bilatu nion txertatzeko modua. Emakumeak uretatik garbitutakoa ateratzen zuen elipse moduan astinduz. Mugimendu horrekin labaderoarekin osatzen da irudia».
Elementu guztiek dute esanahaia
Bestetik garrantzitsua iruditu zitzaion Lacadenari emakumeak egiten zuen esfortzua zentratzea gobaralariaren siluetan. «Horregatik dago txertatua astoan (kaballetearekin), uretan eta bere buruan, leunki moztu eta ateratzen delarik egituratik mugimendua irudikatuz. Baldea ez nuen nahi balde huts bat izatea. Beste era batera irudikatu nahi nuen eta espiral bat sortzen da, berez ez da balde bat zehatz mehatz. Arropa da literalki egin dudan elementua. Arropak belarretan zabalduta daude eta lore txuriak ageri dira galtza horien errepresentazio bizi bezala; jaio eta hiltzen den bizitza, loreei gertatzen zaien bezala urtaro desberdinetan, baina txuriak dira arropa txuria delako, garbitasunaren islada».
Erabili den materiala al-tzairu erdoilgaitza da. Kasu honetan egokia iruditzen zitzaidan. Objektuak bezala arina delako txapa. Hori interesgarria iruditzen zait eta bestetik egokia da txaparen distirak ura gogoratzen digulako. Erre-ferente egokia iruditzen zitzaidan. Eta azkenik harriak uretatik atera ditut. Instalakuntza aurkitu egingo dugu tamaina naturala duelako eta hor ha-rriak ikusiko ditugu berezko tamainan. Ura iradokitzen di-gute harriek eta denboraren igarotzea harrien lehuntasunarekin, denborak gastatu eta gero. Denbora eta lekua harri-ek irudikatzen digute».
Lekuak ere garrantzia du
Zorione Etxezarraga alkateak azpimarratu du oroimena berreskuratuko dela leku ezin egokiagoan. «Egiten zen eguneroko lan gogor hori gogoratzeko eta gure historiaren parte bat denez, gure oroimenarekin batera, zer leku hobeagoa hori jasotzeko Urumeako Ibai Parkea, eta zehatz-mehatz, Andre Gobaralarien Parkea baino eskultura bidez».
«Ur agentziak ez du edozein lekutan ezer kokatzen» dio Zorione Etxezarragak eta goikaldeko leku urbanizatuagoan joango da Maria Jose Lacadenaren Ur gardena eskultura.
Aisialdiko gune horretan emakumeen lan hura gogoratuko da. Garai batean ordu askotako lana zen emakumeentzat. Loiolan ere badago beste antzeko bat eginda, baina «beste zerbait nahi genuen egin», Etxezarragaren hitzetan. «Egin nahi genuen inguruarekin harremanetan eta armonian egongo zen zerbait. Pasa den urtean hasi zen lanketa eta partida bat gordeta zegoen. Kasu honetan, aurten egin ahal izan dugu eta lau proposamen aurkeztu dira eta erabaki zen Maria José Lacadenaren lana aukeratzea».
Aho batez onartu zen Maria José Lacadenaren proiektua
Aho batez aukeratu zuten Lacadenaren proiektua Udaleko kultura batzordean, aitortu zuen Urkiri Salaberria zinegotziak, aurkezpenean. Maria José Lacadena ez da bakarrik proiektuan lanean aritu, baizik emakume horiek bezala parekotasun hori isladatzen du eta kontuan hartu da. Zaila da hortik bizi den emakumea aurkitzea, ia denak gizonezkoak dira. Eskulturaz gain bere ibilbidea irakaskuntzan egin du. Estetikoki erakargarria eta era berean didaktikoa izatea lortzen du. Informazioa pilatu du eta elementu bakoitza ikustean oso didaktikoa dela konturatzen zara. Estetikoki hobekien betetzen zituen gure nahiak eta garapena ere egokiena zen».