Erreportajeak

«Jakin behar genuke Hernaniren so­rre­­ra eta lehenengo notiziak Iru­ñeko erresuma osatzen ge­nuenekoak direla»

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 11a, 02:00

Hernani Errotzenek antola­tuta, Historia Nabarra de Gi­puz­koa. De su origen, conquista y fueros liburua aurkeztuko du bihar Beñi Agirre hernania­rrak. 2017an argitaratu zuen Gipuzkoako Historia Nafarra liburuaren gaztelaniazko ber­tsioa da, hain zuzen. Arratsal­deko 19:00etan eskainiko du hitzaldia, Biterin. Koldo Mar­tinez Garate idazlea, historia­la­ria eta Nabarraldeko kideak egingo ditu aurkezpen-lanak.


2017an euskeraz argitaratu ondoren, gaztelaniazko bertsioa argitaratu duzu orain. Nolatan? Nola egin duzue itzulpena?

Ahaleginak ahalegin eta nire bizitza osoa helduen euskal­dun­­­tzean eman arren, orain­dik euskeraz ez dakien jende asko dago; eta asko dago, eus­karaz egin arren historia libu­ru bat euskaraz irakurtzeko zailtasun haundia duena. Lan osagarritzat hartzen dut nik. Itzulpena Uxua Larramendik egin dit, eta nik, gainbegiratu.


Bata bestearekin muga egiteaz gain, gipuzkoarrek nafarrekin daukagun lotura aztertu duzu bertan, ezta? Zer-nolako lotura dugu bion artean, eta historian zehar nola garatu da?

Nola adieraziko genioke her­na­­niar bati ereñotzukoak gi­puz­koarrak direla eta arano­ko­ak, berriz, nafarrak? Biak ala biak hizkuntza bera darabilte, ohitura berberak dituzte, elka­rrekin osatzen diuzte fami­liak? Ez al da jende bera? Zer da muga kontzeptua? Zerbait naturala ala euskaldunak be­reizteko kanpotik ezartzen den irudizko marra bat? 

«Euskaldu­nok izan al dugu inoiz guztiok batu gaituen estatu subirano eta independenterik? Bai, Iru­ñea-Nafarroakoa. 

Jakin behar genuke Herna­niren so­rre­­ra eta lehenengo no­tiziak Iru­ñeko erresuma osatzen ge­nuenekoak direla. Jakin, 1.200­eko gaztelarren konkistak eka­rri zuela muga hori. Baskoen eta nafarren banaketa horrek eragile jakina du. Gaur arte iraun du eta goizeko lanbro zi­kin baten moduan ezkuta­tzen digute Adarrako ikusmira.


Eta egun, harremana nola mantendu da? Zer nolako eragina izan du historiak? Izan ere, diozunez, Gipuz­koako his­toria ezin da ulertu gainerako euskal lurraldee­tatik kanpo?

Nafarroa, eta Euskal Herria oro har, estatu afera omen da Es­painiarentzat. Guretzat ere bai, baina guk ez dugu estatu pro­piorik. Gaur ezagutzen du­gun Gi­puzkoa 1212an hasi zen egi­turatzen, Navas de Tolosako guduaren ondoren, gaztelartu­tako Lope de Haroko kondeak Durango aldeko guztia Biz­ka­ian sartu zuenean. Aurretik ez zegoen Gipuzkoarik, Nafarroa­ko erresuma zen hau, tenen­tzia izeneko barrutietan egi­tura­tuta. Gaur ezagutzen ditu­gun ?probintziak? gaztelarrek eta frantsesek konkistatu eta euren arteko banaketaren emai­­tza besterik ez dira. Hori jakinda bakarrik uler dezakegu Nafarroa eta Euskal Herria osotasunean.


Historiaren irakurketa propioa egiten duzula azaldu duzu. Zein izan da zabaldu den irakurketa, eta zertan bereizten da zurearekin?

Ibarretxe lehendakariak bere ize­nez ezagutzen den ?plana? Madrilen aurkeztu zuenean, 2005ean, oposizioan zegoen M. Rajoyk zera galdetu zion: «¿pue­­­de usted decírme cuando ha habido una comunidad vas­ca uni­­ficada e indepen­dien­te?». Gal­deran bertan dago tran­­pa. Comunidad vasca, bas­koak, Eus­kal Autonomia Erki­de­goko biztanleak bezala uler­tzen dela­ko, haien izenean soilik zijoala­ko Ibarretxe lehen­dakaria. Eta arrazoia zuen Rajoyk, Autono­mia Erkidegoa inoiz ez da izan euskaldun guztiok batu gaituen estatu independentea.

Egin dezagun irakurketa beste modu batera: euskaldu­nok izan al dugu inoiz guztiok batu gaituen estatu subirano eta independenterik? Bai, Iru­ñea-Nafarroakoa. Gaztela orain­­­­dik konderri bat baino ez zenean, eta ez erresuma,  Iru­ñe­ko erresumak gaur egungo zazpi probintziak baino eremu zabalago batean egituratuta zegoen, gainerako erresumen­ga­ndik subirano eta indepen­dente. Orain, Rajoy jauna, konta iezadazu nola desage­rra­razi zenuten euskaldunon estatu hori eta Gaztela eta Frantziako koroekin nola or­dezkatu zenuten? Liburu ho­netan, ikuspegi honetatik kon­tatu nahi izan ditut gertakari historikoak. Eta jakina, beste historia bat atera zait.


Gaztelak ezarritako muga administratiboa da herri honek jasandako liskar eta sufrimendu askoren eragilea dela diozu. Zergatik?

Oraingo Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiaren arteko muga berria ezartzearen ondorioz, bando ge­rrak sortu ziren, Ahaide Na­gusien arteko borrokak ere dei­tuak. Pentsa nolakoa izango zen muga berri hori Frontera de Malhechores deitzen zio­te­la, Gaizkileen muga, alegia. Pi­lar Unzalaren bidez jakin nuen Goizuetako Udal artxibategian jasotzen den dukumentu ba­tean goizuetarrak kexa-gutun bat bidali ziotela Orreagako kanonigoi, non esaten zuten «mu­garriak jartzera sartu ziren (Gipuz­koatik) Gaztelako erre­geak Nafarrokoarekin zu­en gerra medio, herria sun­tsitu zutela, eta harekin batera burdina lantzeko bederatzi bur­dinola erre zituzten».


Zergatik irakurri behar du hernaniar edo gipuzkoar batek liburu hau? Zer ikasiko du?

Zer izan garen jakitea beha­rrez­koa delako gaur garena ulertzeko. Liburu honetan ez da soilik Erdi Aroa jorratzen. Karlistaldiak, Foruen desager­ta­raztea, Ilustrazioa eta Iraul­tza frantsesa, Lizarrako 1931ko Estatu baterako Estatutua, eko­nomia eta populazioaren migrazioak, Iraultza industria­la, etab. ere jorratzen dira. Gaurdaino nola iritsi garen ja­kitea derrigorrezkoa da etorki­zu­na diseinatzeko. Ezagutzatik eraiki daiteke proiektu bat, eze­zagutzatik inoiz ez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!