Erreportajeak

Ricardo Crespo (PSE-EE): «Erronka nagusia da, igarotzea herri haundi bat izatetik hiri txiki bat izatera»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Bideoa: Ricardo Crespo Rubio, Hernaniko PSE-EEko alkategaia.

Bigarren aldiz izango zara alkategai. Zein balorazio egiten duzu azken lau urte hauen inguruan?

Lau urte galdu ditugu, balorazioa ne­ga­tiboa da. Ekimen asko erdizka geratu dira, edo ez dira hasi ere egin. Aurre­kon­tu par­­tehartzaileetako proposamen asko ez dira gauzatu; esaterako, orain martxan jarriko den haur parkeko estalpea egitea, Urbieta peatona­li­za­tzea,  Ema­kumearen Etxea, Mañe i Fla­­que­rre­ko berhiritartzea... 13 milioi euro ditu­­gu gastatu gabe, kajoian sar­tuta geldirik; egon den geldialdiaren era­kus­garri da hori. 

Bizikidetzan, Herna­ni­ko ezker aber­tza­le­ak ez du eduki, beste herrietan izan duen au­sar­dia. Horren adibide da, azkeneko Ple­noan Gobernu Taldeko zinegotzi batek esan zigula etsa­iak ginela; garai bateko guda hiz­kuntza erabiliz, hanka sartu zu­en. 

«Lau urte galdu ditugu eta balorazio negatiboa egiten dugu. Proposamen asko ez dira gauzatu eta bizikidetzan ez da ausarta izan ezker abertzalea»

Aldaketak izango dira aurten: 17 zinegotzi izatetik 21era pasako da. Emaitzetan zein eragin izan dezake? Zer espero duzue?

Azkenean boto portzentaia da banaketa era­bakitzen duena, ez hainbeste bana­tzen diren zinegotzi kopurua. Hala ere, egia da zinegotzien igoerarekin hobeto islatzen direla alder­diek ate­ratzen di­tuz­ten portzen­taiak. Zinegotzi gehiago bana­tzeak, hobeto islatuko du herna­niarrek hau­tes­kunde­etan boz­katzen dutena, gehiago hurbilduko da errea­litatera. Egoera hau inte­resgarria izango da, herritar bakoitzaren boto­a­ren balioa hobe ikusiko baita. Orain, adibidez, ezker abertzaleak zinegotzien %53a du, eta boto­etan %46a.


Gobernatzeko, gainontzeko alderdiekin balizko akordioak egiteko prest zaudete?

Azken urteetan erakutsi dugu, gai ga­rela akordioetara iristeko beste alder­diekin, eta fidatzeko alderdia garela gainera, hitza betetzen duena. Baina argi du­gu­na da, Hernanik aldaketa sako­na behar duela bere politiketan. Edozein alder­diren gehiengo absolutu­ak ez dira onak; ba­tzuetan onuragarria da bes­­teen be­harra iza­tea, zure propo­samen poli­tikoak osa­tzeko. 


Gai batzuetan, Gobernu Taldearekin negoziatzeko prest agertu izan zarete. Ildo beretik jarraitzeko asmoa duzue?

PSE-EE ez dago politikan sistematikoki edo­zeri ezetz esateko. Politika egiten dugu ,gu­­re ba­lio eta usteetan oina­rri­tuta. Bes­teen ideiek gureekin bat egiten badute,  ba­bes­ten ditugu; besteen ini­zia­tibak ongi ikus­ten baditugu gureak balira bezala defen­di­tuko ditugu. Hori bai, ikusi egin beharko da hautes­kun­deek zein zine­gotzi bana­ke­ta uzten du­ten, eta ondo­ren, al­der­di bakoi­tzak zer propo­satzen duen, ados­tasunak eta desa­dos­tasunak non dau­den ikusteko.


Zein dira Hernaniren erronkak zuen ustez? Zein proposamen zehatz dituzue?

Hernaniren erronka nagusia da, igaro­tzea herri haun­di bat izatetik hiri txiki bat izatera iga­rotzea. 20.000 biztanleko muga gain­­ditzeak pentsarazi beharko ligu­ke alderdi guztiei, erronka dagoela auzo des­­ber­dinetara zer­bitzu publikoak zabal­tzean. Za­bal­du eta hobetu, hiri­ta­rrei eskaintzen diz­kiegun zerbi­tzuak; eta batez ere, beste erakudendeei eska­tu Her­­nanin jarri de­za­tela begirada, gure proiektuak aurrera atera ahal izateko. Floridatik irteera ho­be­tu, AP-15aren loturak, kirol instalakuntzak konpondu eta hobetu, kultur gu­ne­ak zabal­du? Historikoki atzeratuta ge­ratu diren guneak hiritartu, Hernani ber­de­ago eta atsegin baten alde pausoak eman. Eta batez ere, txanponari buelta eman edo irauli, eta bizikidetzan erre­fe­ren­te bila­ka­tzea gustatuko litzaidake.


Legegintzaldiko proiektu potoloetako bat kirol arlokoa izan da, eta horren barruan, igerilekua berritzea. Zer gehiago dago egiteko?

Beste sailetan bezala, lehe­nen­go bete­beharra, Udal gisa, har­tu­tako konpro­mezuak betetzea da; atle­tis­­mo pistak berritzea, esaterako. Bai­na badaude beste zenbait instalakuntza, in­bertsioa behar dutenak, kiroldegiko fron­toia bezala. Hernaniko kirol insta­lakuntzen in­­ben­­tarioa egitea defen­datzen dugu, au­rre­kontu batekin, gero konpontzeko. Gai­nera auzoetara zerbi­tzuak zabaltze­ko poli­tiketan, uste dugu kirol zerbi­tzu­ak eskaini behar di­rela, horiek herrita­rren­gana hurbiltzeko. Eta batez ere, na­bar­mendu nahi dugu kirol talde txikie­nen egiturak indartu nahi ditugula, be­raien aktibi­tatea ziurtatzeko, eta bes­te­ei es­kaintzen zaien finan­tziazioa aldatu edo bal­dintzatu gabe. Gehiago esango nuke; 20.000 biztanleko langa gain­di­tuta, gure kirol taldeen finantziazioa haunditu be­harko genuke.


Berdintasun arloak garrantzia gero eta haundiagoa hartu du. Emakumeen Etxea errealitate izango dela dirudi. Zein dira zuen proposamenak?

Hasteko, landutako proiektuak eta pen­di­ente daudenak, Emakumeen Etxea beza­la, amaitu egin behar dira. Behin baino gehia­gotan iragarrita ikusi dugu, baina askoz gehiago ez. Hortik aurrera, herriko eragi­lee­kin elkarlanean, Her­na­­­niko puntu bel­tzen mapa egitea propo­sa­tzen dugu. Ber­din­­tasunaren alorrean klau­sulak exiji­tu­ko ditugu udal kon­tra­ta­zio­etan, Berdin­ta­sun Planak bezala; eta formakuntza es­kai­­niko dugu Uda­le­ko langile eta Her­na­niko elkarteentzat, es­katuz gero. Kon­pro­mezua ere hartzen dugu, biolentzia ma­­txistaren aurkako leloa ikusarazteko Uda­laren ekimen pu­­bliko guztietan, bai­ta Udaleko doku­men­­tuetan ere. Eta saia­tuko gara ema­ku­me­aren lana ai­tor­tzen hernaniar gi­zar­tean, helburu horretarako ekin­tzetan.


Hainbat partehartze prozesu egin dira legegintzaldi honetan, baina batzuetan kritikak izan dira. Zer dago aldatzeko?

Lehenik eta behin esan behar da, kri­ti­kak ez direla prozesu parter­hartzai­le­en­­tzako, bai­zik eta Udal Gobernuak hartu­tako era­bakien ondorioz etorri direla. Gogoan dut, kritika nagu­si­ene­ta­koa izan zela herritarren proposamen bat ken­du izana, kontsulta bat egiteari bu­ruz­koa, hon­da­ki­nen bilketaren ingu­ru­an, zein sistema be­har ote zen. Egoera ho­rretan, EH Bilduk atze­ra bota zuen pro­posamena, bere politiken aurka zijo­­alako; baina orduan, nire gal­de­ra da non geratzen den jendearen par­te­har­tzea. Guri komeni zaigunaren ara­bera bide­ratzen ditugu prozesuak? Uste dugu joko arauak hasieratik argi geratu behar direla. Prozesu partehartzaileak beha­­rrezkoak dira, benetako parte­hartze-kultura sustatzeko, eta denbo­ra­rekin prozesu zailagoak garatzeko; ez ba­­karrik aukera baten alde edo bes­tearen alde bozkatu, tokatzen denean. Beste kritika bat egin da partehartze falta­gatik. Egia da oraindik ez dugula parte­ hartzeko ohitura hori, baina bes­tetik, sare aso­zia­tibo oso aktiboa dugu, eta ga­rrantzitsua. Agi­an proposatuko ge­nuke, aurrekontu partehartzaileak auzo­etara deszen­tralizatzea, auzotarrei ahal­men gehiago ema­teko, era­ba­ki­tze­ko auzoari eragiten diren proiektuen inguruan. Ho­­rrela, agian, parte­har­tze haun­dia­goa lortuko dugu.


Alderdien arteko akordiorik bilatuko duzue, parte-hartze prozesu gehiago antolatzeko?

Hernanin urte askotan jasaten ari ga­ren arazoa da, Udal Gobernuak ez du­e­la akor­dio­e­ta­ra iritsi nahi, zerbait gal­tze­ko daukanean. Bere logika dauka, gehien­go osoa izan duzunean. Baina pen­tsatzen du­gu, hobe dela gehiago inplikatzen badira, her­na­ni­arren seg­men­tu haundiago batengana iristeko; bestela, beti egongo da biztanleriaren zati bat pro­ze­su parte-har­tzaileak ba­lioztatzen ez di­tu­ena, kon­tu­tan hartuta beti da­go­ela jen­dea, bozka­tzen duenean baka­rrik na­hi duena parte­ hartu, eta zilegi da.


Herri osora iristeko ahaleginean, auzo batzuek ahaztuta daudela salatzen dute. Zer dago aurreikusita arlo horretan?

Gure ardura nagusienetakoa da, Udalak es­kain­tzen dituen zerbitzu publikoak auzo­etara zabaltzea. Auzo bulegoak ire­ki­­tzea proposatzen dugu, oinarrizko tra­mi­teak eta kontsultak bizkortzeko. Era berean, he­rri barru­ko autobus zer­bitzua heda­tzea maiz­­­tasuna hobetzeko; udal­tzain­goaren zer­bitzua haunditzea, auzo udal­tza­in­goa eskain­tzeko; kultur eskaintzak au­zo­­e­tara eramatea; edota Florida aldean jartzea Goiz Eguz­ki jubi­la­tu etxearen menpe egon­go den lo­kal bat. Baina ez hori bakarrik, jakitun gara auzo ba­tzuek berhi­ritar­tze urgen­tea behar du­tela.


Txotx denboraldia onura zein kalte iturri izaten da, eta kalteei aurre egiteko hainbat neurri hartu izan dira azken urteetan. Zer egitea aurreikusten duzue?

Noski hartu direla neurriak; baina ara­zoak jarraitzen du, hezkuntzan oinarri­tutako neurriek kontrol neurriekin uz­tar­tuta joan behar dutelako. Behin bai­no gehiagotan proposatu dugu orde­nan­­tzak betearazi behar direla, ka­lean alkohola edatearena esaterako; or­dutegi eta sor­tzen den zaratarena ere bai, noski. Gai­ne­ra, jende pilaketak oso zailak izaten dira kon­trolatzeko, baina saiakera egin behar da. Proposatu dugu, baita ere, Ertzain­tza­rekin hitzarmen bat sinatzea, beraiek egon daitezen Kax­koa zaintzen, Udal­tza­in­goaren la­gun­­­tzarekin. Gainera, Kax­ko­ko etxe­etako bizilagunentzako lehi­oak alda­tzeko dirulaguntzak propo­satu ge­niz­­kion Udal Gobernuari, baina badakigu emateko garaian murriztailea izan dela. Bide hori berriro ere zabaltzea pro­po­satzen dugu.


Aparkaleku falta ere arazoa da askorentzat. Konpontzeko proposamenik baduzue?

Auzo bakoitzean irtenbide desberdinak daude. Karabelen bertakoentzako utzi­ko genuke barruko aparkalekua, eta be­rriak zabaltzen ahaleginduko ginateke; Lize­aga, Florida eta erdigunean, zehar­ka apar­katzea sustatuko genuke. Baina ez dugu pentsatu behar irtenbidea apar­­­­ka­leku gehiago egitea denik; guz­ti­ok nahi du­gu bizi, oinezkoentzat ero­soagoa den ere­mu­ batean. Garraio poli­ti­kak eduki be­har dira, garraio pribatua gu­txitzen du­te­nak, eta bizikletentzako az­piegiturak bul­­tzatu.


Euskaraldia egin zen iaz. Soziolinguistika klusterraren azken ikerketaren arabera, euskeraren erabilerak behera egin du. Zein ildo jarraituko du udalak euskerari dagokionean?

Udaletxeko hizkuntzak euskara izan be­­har du, eta gainera, bultzatzeko eta in­dar­­tzeko eginbeharra edo betebeha­rra dauka. Baina ezin dugu ahaztu, orain­dik ere euskeraz ulertzen ez duenik badagoela gure herri­tarren artean, eta bere komuni­katzeko es­­ku­bidea ber­ma­tu behar da. Ezinbestekoa da euskaldun berriek eus­kera berea senti dezatela, maitatzen erakutsi behar zaie eta ez dute inpo­saketa bezala sentitu behar. Nik ezagu­tzen ditut hernaniarrak, derri­gortutako zerbait bezala sentitzen dutenak. Oztopo horiek gainditzen ez ba­ditugu, ezagutzen ditugun akats ber­dinak errepikatzen ariko gara.


Garbiketa publifikatu da, eta orain, konposta egitea ere herriaren esku geratzeko ahalegina egin da. Hondakinen kudeaketari dagokionez, zer proposatzen duzue zuek?

Lehenik eta behin esan behar da, esa­ten denean garbiketa publifikatu egin dela, hori gezurra dela. Egin dena da, kude­a­keta bideratu titulartasun publi­koa duen en­pre­sa batera, kasu honetan muni­zi­pala, baina kudeaketa zuzenean ez da Uda­larena. Langileen erlazioa en­pre­sa­rekin laborala da, ez fun­tzionaria. Gai­nera, enpresa pribatu batetik Her­na­niko Udalak kontrolatzen duen en­presa ba­tera pasa gara, non gobernatzen duenak egin eta desegiten duen, eta opo­sizioak datuak eskatu dituenean beti oztopoak jarri dizkion. EH Bilduk ez dio inoiz eskaini kontrolerako postu bat enpresa horretan, oposizioko inori. Honekin ez dut esan nahi publifikazio horren aurka gau­de­nik; hasieratik esan genuen aurrera era­ma­ten bazen  gastu berdinarekin, zer­bi­tzua bermatu be­har zela eta lan baldin­tzak  gutxienez berdinak izango zirela. Baina zerbitzua ez da hobetu, zikinkeria kexak jasotzen ditugu. Ezin gara iso­latu, eta honda­ki­nen gaia Hernanitik hara­tago doan gaia da. Hondakin bil­ketaren sistemaz hitz eginez gero, aski ezaguna da alder­di sozia­lis­taren iritzia; beti defendatu dugu edukiontzien siste­ma. Lan ma­hai bat sortzea ere proposatu genuen, EH Bilduk eta Pode­mo­sek baztertzen zuten sistemaren ingu­ruan. Orain, iritzi des­berdinak dau­de­nez Hernanin, herriak erabakitzeko kontsulta egitea propo­sa­tzen dugu: gaur egungo atez ate­ko sis­tema man­tentzen dugun, edo sistema aldatzen dugun, gaikako bilketa man­ten­duz. Esaterako, orga­nikoa eta errre­fu­sa etxe­an; eta ontzi arinak, pixohia­lak, pa­pera edota beira edukiontzietan. Nego­ziatzera irekita gau­de, eta denak defen­da dezakegun akordiora iritsi.


Elkarbizitzaren alorrean, legegintzaldi hasieran sortu zen Bizikidetza Mahaia, baina azken hilabetean desadostasunak sortu izana kritikatu duzue oposiziotik. Horiek gainditu eta ildo horri jarraitzeko modurik ikusten duzu?

Zoritxarrez, pentsatzen dugu Hernani­ko EH Bildu ez dela gai izan beste he­rrietan eman diren pausoak emateko. Her­­naniko zati baten sufrimendua go­goratu behar izan denean, orain arte aitortu ez dena, ez dute gaitasunik izan egi­teko. Oraingoz, bizikidetzaren kon­tzeptu desberdinak ditugu. Galdetzen badidate gai izango garen desados­ta­su­nak gainditzeko, oraintxe nire eran­tzu­na da, ez dakidala. Baikorra naiz ,ezer ez delako betiko, eta bide bat zabaldu da atzera martxarik ez duena. Bes­te kontu bat da, zein momentutan iritsiko garen denak, bidearen puntu berera. Positiboa da, kalean jendea kontziente dela, bestearekiko enpatia eduki behar dela eta zatitzen gintuzten oztopo zaha­rrak gainditu behar ditugula. 


Titularrak

1.    Ricardo Crespo Rubio.

2.    Maria Jesus Egido Moreno.

3.    Jesus Maria Lopez Sanchez (Independiente).

4.    Maria Nieves Jimenez Rol.

5.    Pablo Peñacoba Alamo.

6.    Maria Pilar Davila Alfageme.

7.    Guillermo Perez Areta.

8.    Beatriz Alvarez Alaminos.

9.    Paulino Garcia Montejo.

10.    Maria Del Carmen Iriarte Romo (Independiente).

11.    Manuel Bello Miranda.

12.    Avelina Garbayo Estanga.

13.    Jose Antonio Gorjon Palomino.

14.    Maria Carmen Giganto Alvarez.

15.    Jose Antonio Sanchez Gomez.

16.    Natividad Cerdan Martinez.

17.    Jose Francisco Valentin Torres Casanueva.

18.    Carmen Alaminos Robles.

19.    Jose Morcillo Guerrero.

20.    Maria Angeles Rubio Dominguez.

21.    Jose Perez Dominguez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!