Erreportajeak

Xabier Urdangarin (EH Bildu): «Garrantzia eta lehentasun osoa izango dute hezkunt­zako azpie­gi­turek»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Bideoa: Xabier Urdangarin Lasa, Astigarragako EH Bilduko alkategaia.

Aurreneko aldiz izango zara alkategai. Nola hartu duzu erronka?

Herriko gauzetan parte hartzen bai, ibili ohi naiz, baina hau berria da ni­retzat. Politikak ez du izen onik, baina iruditzen zait Astigarraga bezalako herri batean alkate edo zinegotzi izatea gauzak egitea dela, politika haundien hitz potoloegi­etatik urrun. Erronka haun­dia da, baina egia esan, gogoz nago; talde polita osatu dugu. Gauzak ondo egingo dituen taldea da.


Talde berri xamarra aurkeztu duzue. Indar berrien beharra ikusi duzue?

Zerrendako lehen hama­hiru lagunetan bi daude orain zinegotzi direnak. Beste guztiak berriak gara. Ona da taldeak berritzea, batzuk atseden hartu eta beste batzuk saltsan sartzea. Gainera, herrian hainbat arlo­tan ibili ohi garen pertsonak gara, go­goz gatozenak eta herri programa ba­ten inguruan bat egin dugunak. La­nerako gogoz gatoz, ilusioz. Bestalde, EH Bilduren proiek­tuak pertsona be­rriak erakartzeko du­en gaitasunaren isla ere bada aurtengo zerrenda.

«Al­daketa EH Bil­duri botoa emanda soilik lortuko da»

Ze balorazio egiten du EH Bilduk azkeneko lau urte hauen inguruan?

Balorazioa bi hitzetan laburtuta hauxe da: kudeaketa txarra. Datuek argi era­kusten dute EAJ-PNVko udal go­ber­nuaren kudeaketa oso kaskarra izan dela. 2018ko aurrekontuari buruzko datu bat nahikoa da hori ikusteko: 2018ko aurrekontu osoaren %59a baizik ez du gauzatu EAJ-PNVko udal go­ber­n­u­ak. Inbertsioen datua are eta oke­rragoa da, 2018ko inbertsioetarako aurrekon­tua­ren %19 erabili da. 2017 eta 2018ko datuek erakusten dute kudeaketa txa­rra, au­rrekontuak egiteko zehaztasu­nik eza, be­raiek onartutako aurre­kontuak gauza­tzeko gaitasunik eza? Autobus ga­rra­ioan arazoak eta mu­rrizketak, Hau­rreskola berria hasi gabe, Herri Eskola haunditu gabe, DBHko ikastetxea erai­kitzeko lurra prestatu gabe? Eskumena ez da Udalarena, esango du EAJ-PNVren udal gobernuak, bai, baina Udalak askoz ere gehiago egin zezakeen.


Azken legegintzaldian krispazio-giroa nabaria izan da bi talde nagusien artean. Ze jarrera hartuko du talde berriak?

Gure jarrera garbia izango da: elka­rriz­keta eta elkarlana. Guretzat oso ga­rran­­tzitsua da hitz egitea, gauzak argi esatea, adostea? Lanerako eta elkar­lanerako jarrerarekin gatoz. Baina argi eta zintzo hitz egin behar da, gai batean zeresana duten guztiekin, informazioa mahai gainean jarri eta mamuak eta errezeloak alde batera utzita. Udal gobernu honek gai askotan errezelo txar gehiegirekin jokatu du gurekin. Lau urteotan, EH Bil­duk jarrera zo­rro­tza izan du, baina ja­rrera eraikitzailea ere izan du: EH Bilduk oposiziotik 687 ekimen edo proposamen baino gehiago bideratu ditu (EAJk au­rreko legealdian 80 ozta-ozta), baina behin eta berriz EAJren itsukeriarekin topo egin du.

«Partxeen aroa­ri amaiera eman behar zaio»

Hauteskunde orokorrak nahiko estu irabazita, nolako emaitzak espero dituzue udal hauteskundeetarako? 

Gure helburua 7 zinegotzi lortzea da, hau da, gehiengo osoa, izan ere, bada­kigu EAJ-PNVk eta PSEk tratua egingo dutela, duela lau urte bezala, elkar ba­bestu eta agintea eskuratzeko. Hautes­kunde oro­korretako emaitzak ikusita, gogotsu gaude eta uste dugu aukera badugula 7 zinegotzi eskuratzeko. Al­daketa EH Bil­duri botoa emanda soilik lortuko da.


Taldearen aurkezpenean esan zenuen Kontxa Etxeberria plazan egin zenutela «hau ere badelako Astigarraga»... 

Astigarraga ikaragarri hazi da. 15 urtean biztanle kopurua %85 hazi da, 4.000 biztanletik 7.000 biztanlera. Etxebizitzak, kaleak, espazio berriak? Hamar urtean Astigarragara etorri ez denak ia ez du ezagutuko. Horrelako aldaketa batek ezinegona eta kezka sortzen du, As­tigarragaren nortasunari buruz, hazteko moduari buruz, etor­kizunari buruz? Kezka bai, baina al­ferrik da garai bateko Astigarragari be­gira egotea. Gaurko Astigarraga dugu es­kuetan eta hortik abiatuta eraiki behar dugu denontzako herria. Horre­gatik egin genuen aur­kezpena Kontxa Etxeberria plazan, plaza hori ere gurea delako, Astigarraga de­lako, Joseba Ba­randiaran plaza bezala.


Zein gaietan jarriko du indarra EH Bilduk?

Gai asko dira garrantzitsuak. Hara, he­rri-programan 9 lan esparru bereizi di­tugu eta 45 proposamen zehatz landu ditugu. 80 pertsona inguruk parte har­tu dugu hori guztia lantzen (3 batzar ireki egin ditugu). Lan haundia eta sakona egin dugu eta ahalegin berezia kostuak kal­ku­latzen. Garrantzia eta lehentasun osoa izango dute hez­kun­tzako azpie­gi­turek: Haurresko­la, Herri Eskola haun­ditzeko proiektua, DBH? Pelotalekua eta kiroldegia berritu eta egokitu behar ditu­gu, duela 20 urtekoak dira, Astigarragak 3.500 biz­tanle zitu­enekoak. Gazteak eta nerabe­ak ere izango dira gure jomuga na­gusi. 

Lau urteotan guztiontzat zerbitzu publiko egokiak edukitzea lortu nahi du­gu. Batzuetan, eskumena ez da Uda­la­rena, baina horrek ez du esan nahi zain geratu behar denik. Ezta pentsatu ere, ezin da zain egon! Autobus zer­bitzua Aldundiaren esku­mena da, ezin dugu, besterik gabe, zain geratu. Joan egin behar da, hitz egin, eskatu, exijitu?

Bestetik, 2019-2023ko agintaldian Planeamendu Orokorra eguneratzeko lanak egin behar dira. Hor erabakiko da datozen 8-12 urteetan Astigarragan zer eraiki eta non. Gure proposamena etxe­bizitzak eraikitzeko bidean geldiune bat egin eta gogoeta sakona egitea da. Asti­garraga modu orekatu eta ja­sangarrian hazteko oinarriak adostu eta erabakiak hartu behar ditugu.

«Datuek argi era­kusten dute EAJ-PNVko udal go­ber­nuaren kudeaketa oso kaskarra izan dela»

Hazkunde demografikoa arazo bilakatzen ari dela aipatu izan duzue. Zertan nabari da hori?

Hazkunde demografikoa berez ez da ez txarra, ez ona. Kontua da modua, epe­al­dia, proportzioa? Irudika ezazu Do­nos­tiako populazioa hurrengo 15 ur­teetan %85 hazten dela, hau da, 180.000 biz­tanletik 330.000 biztanlera. Pen­tsatze hutsak garbi erakusten du zer­bitzu publikoak egokitzeko lan ika­ragarria egin beharko litzatekeela (ga­rraio pu­blikoa, anbulatorioak, es­ko­lak?). 

Astigarragan proportzioan hori ger­tatu da eta zerbitzuak egokitu gabe di­tu­gu. Oso atzean gabiltza. EAJk inpo­sa­tu zuen Plan Orokorra dago arazo ho­rien oinarrian: etxe ugari bai, baina zer­bitzu eta azpiegitura aurreikuspenik ez. Arazoa sinplea da, askoz ere per­tso­na gehiago gara eta zerbitzuak ber­be­rak dira (anbulatorioa, garraioa, hez­kuntzako azpiegiturak, kiroldegia...) edo,  autobusaren kasuan, okerragoak, izan ere murriztu egingo dute. Goizetan komeriak izaten dira askotan auto­busean kabitzeko. 

3.500 biztanleren­tza­ko zerbitzuak ditugu eta ia 7.000 biztanle gara. Oreka lortu behar dugu hazkunde demo­gra­fiko eta urbanis­tikoaren, zerbitzuen eta integrazio sozio­kulturalaren ar­te­an. Partxeen aroa­ri amaiera eman behar zaio.


Herria geldirik dagoela salatu izan duzue askotan, baina EAJk dio hainbat proiektu egin direla: kultur etxe berria, tren geltokia? Nola aterako da herria geldialdi horretatik?

Kultur etxe berria aspalditik dator, pro­motorarekin etxebizitzak eraikitzearen ordainetan egin zen tratutik, beraz, ez da legegintzaldi honetako kontua. Gainera, ekainerako amaitua behar luke baina ez dute amaituko. Kultur  etxea izan daiteke udal gobernu honen begiko proiektua, baina egiteko eran hutsune asko ikusi ditugu: ez da parte hartze prozesu txukun bat egin, nolako kutur etxea egin, ez da herritarrokin hitz egin, udaletxeko teknikarien iri­tziak ere ez dut uste kontuan hartu di­tuz­tenik nahiz eta promotorarekin si­na­tutako hitzarmenak horrela jaso... 

Gaiez gai begira hasten bazara, ikusiko duzu oso emaitza kaskarra izan dela eta zerbitzuen eta azpiegitura publikoen arloan oso atzera geratu ga­rela. Egin diren apur horiek, ez dira Udalaren ekimenarengatik izan, hiru­garren batzuengatik baizik: kultur etxea, erribera parkea, tren geltokia... Eta tren geltokia martxan ikusteko, zoritxarrez oraindik pazientzia beharko dugu astigartarrok.

Geldialdi horretatik ateratzeko hiru gauza behar dira: bat, zer egin nahi den argi eduki; bi, autonomiaz jokatu herri gisa, Astigarragaren interesak jarriz gau­­za guztien aurretik; eta, hiru, go­gotik, gogoz eta eraginkortasunez lan egin. 


DBHren korapiloa, aldiz, askatzeke dago oraindik. Zer egin daiteke Astigarragak DBHa lehenbailehen izan dezan?

Eusko Jaurlaritzak hamabost urte pasa ditu esanez Astigarragan ez zuela DBHko ikastetxerik egingo. Joan den urtarrilean, berriz, baietz esan du, horren premia ikusten dutela eta lurra prestatuta bere esku utzi bezain laster hasiko direla. Eta Astigarragako Udala etxeko lanak egin gabe! 

EAJ-PNVren udal gobernua mahai gainean ezinezko alternatibak jartzen aritu da, ez du argi hitz egin, orain al­ternatiba bat, orain agian beste bat? Lurra osorik erosi gabe dago, hiri­tartzeko lanak egin gabe? Gure ustez posible den alternatiba bakarra hilerri­a­ren azpialdekoa da. Ergobiako alter­na­tiba ez da bideragarria, uholde arris­kuko eremuan dagoelako eta Ur Agen­tziak esan duelako hor ezin dela eraiki. Hor eraikitzekotan, aurretik, Urumeako ibai arroan uholde arriskua murrizteko plangintzako obra guztiak amaituta egon behar dute eta ez dira amaituta egongo 6 urte baino lehenago. 

Guk konpromisoa hartzen dugu ur­tebeteko epean hilerriaren azpialdeko lurra hiritartuta Jaurlaritzaren esku jar­tzeko (lurra osorik eskuratu, proiek­tua idatzi, obra esleitu eta gauzatu egin behar da; urtebetean egin daiteke). 


Haurreskolarekin, zer egin daiteke? Eta Herri Eskola, zein egoeratan dago?

Haurreskolarena ikaragarria da. 2016ko azaroan plenoak onartu zuen Haurres­kola berria egitea. Lokala hor dago, Udalak dirua badauka? Bada, EAJ-PNV­ren udal gobernuak ez du Haurres­kola berria egin. Oraindik ez du pro­iek­tua idatzi ere egin. Joan den irailean mar­txan egon behar zuen. 

Herri Esko­lak, berriz, leku arazo larriak ditu. Une honetan ikasgela gisa erabiltzen ari dira informatika gela, psi­ko­­motrizitate gela? Bizpahiru ikas­turte barru, gelak faltako dira eta ikasle talde batzuk beste leku batera eraman be­har­ko dira. Gauzak dauden bezala, ez dirudi epe horretan Herri Eskola haun­ditzeko proiektua amaituta egongo denik. 

Udalak etxeko-lan bakarra zuen: haunditzea ahalbidetzeko, plan oroko­rra aldatzea. Legealdia amaitu da eta ez zaio hasierako onarpenik ere eman, atera kontuak! Bi gai horietan EAJ-PNVren udal gobernuaren kudeaketa oso txarra izan da: Haurreskola egin gabe, Herri Eskola haunditzeko proiek­tua noizko egongo den zehaztasunik gabe, sortuko diren arazoei aurre egiteko plangintzarik gabe? 


Hondakin bilketa sistemaren gaiak markatu zuen, nolabait, 2015eko udal hauteskundeetako kanpaina. Berriro ere, gaia azaleratzeko asmorik?

Uste dut 2015ean hondakinekin koko­te­raino amaitu genuela denok. Bost edu­kiontzien sistema aukeratu genuen as­tigartarrok galdeketa baten bidez. Guk ez dugu asmorik hondakinak bil­tzeko sis­tema aldatzeko eta, aldatzeko­tan, galde­keta baten bidez erabakiko litza­teke. Gustatuko litzaidake galdeke­ta bat egitea erraustegiaren gaia era­baki­tzeko.

Uste dugu oraingo birziklatze-tasa­ren datuak hobetu ditzakegula Astiga­rragan, honda­kinak biltzeko sisteman hainbat hobe­kuntza eginez. Puntu beltzak eta zi­kin­keria fokoak ere ba­daude. Bada zer hobetu.


Txotx denboraldia onura zein kalte iturri izaten da. Zer egitea aurreikusten duzue?

Udalak negu honetan ikerketa bat egin du, Txotx denboraldiak sortzen dituen eragozpenei buruzko herritarren iri­tziak jasoz. Ikerketa horrek erakusten du herritarrak kezkatuta gaudela txotx denboraldiak dakartzan ondorioekin eta ondorio txar gisa agertzen dira: za­ra­ta, lasaitasun eza, zikinkeria? Iker­keta ho­rrek erakusten du astigarta­rron­tzat sa­gardo denboraldiak eragiten duen ego­era bigarren arazo nagusia dela (lehen­dabizikoa garraio publikoa da; hiruga­rrena DBHko ikastetxerik ez izatea?).

Elkarbizitza zailtzen duten hainbat gai ditugu herrian: txotx denboraldia, za­rata, txakurrak, terrazak... Ez dira lan­tzeko gai errazak, baina ahalegin zin­tzoa egingo dugu. Elkarbizitza ara­zoak kudeatzeko protokoloa landuko dugu, kasuan kasuko parte hartze pro­ze­suen bidez. Prozesu horietan parte hartuko dute interesdunek, elkarteek, udal agintariek eta udal zerbitzuek. Az­ken lau urteotan ez da arlo horretan ia ezer egin. Argigarria da Udalak Txotx garairako izan duen ekimen bakarra sagardotegitara doan joateko autobusa izatea.


27 Poligonoko trafikoa Astigarragako errotondora bideratzeko asmoa du Aldundiak. Zein eragin izan dezake?

Eragin haundia. Aldundiak aurreikus­ten du egunero 5.000 ibilgailu gehiago bideratuko dituela bide horrek Astiga­rra­gako sarrera nagusira. Jakina da Ubar­­burun trafiko arazo larriak dau­de­la, baina irtenbide egokia da trafiko ho­ri guztia Astigarragako sarrera nagu­si­ra bideratzea? Guk uste dugu, ezetz. Eta ezinbestekoa balitz ere, orain ar­te­ko jokatzeko modua lotsagarria iru­di­tzen zaigu: batetik, auzotarrak eta Bi­de­bitarteko erabiltzaileak oraindik ez dituzte informatu eta, bestetik,  hitze­tik hortzera mugikortasun jasan­ga­rriaz jardun eta oinezkoentzat eta bi­zikletentzat pasabide segururik ez da aurreikusi. Gai honekiko ere Udalaren jarrera utzikeria haundikoa izan da. 


Euskeraren erabileran omen dago erronka datozen urteetan. Zein ildo jarraituko duzue gaiari dagokionean?

Iaz Euskaraldia, aurten Korrika, 2020an berriz Euskaraldia? Euske­raren aldeko jarrera hor dago, jende as­koren ahale­gina eta konpromisoa ere bai, euskeraz bizitzeko ahalegina egi­ten dugun astigartarrak hor gaude. Abia­puntua ona da, baina lan egin behar da. 

Gure helburua euskeraren erabilera indartzea da. Horretarako, Euskaral­dia­ren ekimenean sakonduko dugu he­rriko elkarte eta eragileekin lan­keta be­re­zia eginez. Merkataritzan eta ostala­ritzan euskararen erabilera sustatuko dugu. Gure asmoa da, baita ere, udalak AEKrekin duen hitzarmena indartzea, lokal haundiagoa uzteko. Beste helburu bat ere badugu, euskera ikasteko doa­ko­tasuna bermatzea. Proposamen horiek guztiak gure herri-programan datoz zehaztuta. 


Titularrak

1.    Xabier Urdangarin Lasa.

2.    Ain­tza­ne Barandiaran Ezponda.

3.    Andoni Gar­tzi­a Arruabarrena.

4.    Rosalia Fernandez Rodriguez.

5.    Estibaliz Neira Martinez.

6.    Aitor Güemes Oyarbide.

7.    Ione Ola­tzi­regi Mendiorotz.

8.    Idurre Garmendia Ollokiegi.

9.    Joseba Ilari Etxe­berria Calvo.

10.    Manex Alberdi Ola­tzi­regi.

11.    Ianire Urrutibeaskoa Elordi.

12.    Jose Mari Zubiarrain Iturralde.

13.    Amaya Apecechea Arizmendi.

Ordezkoak

1.    Juan Maria Salaberria Armendariz.

2.    Maddi Roteta Artuzamunoa.

3.    Ugaitz Iturralde Calonje.

4.    Ainara Vazquez Martinez.

5.    Iker Goñi Salaberria.

6.    Maria Teresa Bernal Monroy.

7.    Ander Goikoe­txe­a Okariz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!