Erreportajeak

Xabier Lertxundi (Eh Bildu): «Auzoen biziberritzea da, gure Herri Programako lehentasunetako bat»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Bideoa: Xabier Lertxundi Asteasuinzarra, Hernaniko EH Bilduko alkategaia.

Aurreneko aldiz izango zara alkategai. Nola hartu duzu erronka?

Ilusio eta gogo haundiz. Ez da gauetik goizera hartutako erabakia. Bide hone­tan babes haundia jaso dut: taldeki­dee­na, EH Bilduko kideena eta kalean jen­de­ak adierazitakoa. Niretzat oso inpor­tan­tea ere izan da hernaniarrek EH Bilduri buruz zintzoak eta gertukoak garela esatea, eta horrek erakutsi dit jendeak gure lan egiteko modua ulertu duela eta talde honetan lanean ja­rrai­tzea merezi duela.


Gobernu Taldean izan zara aurreko legegintzaldian. Egindako lanari jarraipena ematea da asmoa?

Gure proiektua ez da zerrendaburuak ba­karrik osatutakoa. Talde bat gara; ba­tzuk egungo zinegotziak gara eta, beste batzuk, lehen aldiz arituko dira udalgintzan. Esperientzia eta berrita­su­na uztartuko ditugu. Gainera, gure tal­deak gauzatuko du 100 bat herritarren ekarpenekin osatutako Herri Progra­ma. Bertan jasotzen dira EH Bildutik Herna­nirentzat proposatzen dugun eredua eta ekimen zehatzak.


Aldaketak izango dira aurten: 17 zinegotzi izatetik 21era pasako da. Emaitzetan zein eragin izan dezake? Berriro ere gehiengo absolutua lortzea espero duzue?

2015eko emaitzak hobetzea espero dugu. Hernaniarrok erakutsi dugu EH Bildu­ren proiektuaren aldeko interesa, eta ho­rren erakusgarri izan da pasa den api­rileko hauteskundeetan lortutako babesa. Horrez gain, hernaniarrek nota ona ere eman diote orain arte EH Bil­duk gobernuan egin duen kudeaketari.


Gobernatzeko, gainontzeko alderdiekin balizko akordioak egiteko prest zaudete?

EH Bildu beti egon da eta egongo da prest beste alderdiekin lanean aritzeko; politika sozial, feminista eta eus­kal­tza­le­ak egiteko prest dagoen edozein tal­de­­rekin. Horren erakusle da Udalean hartu diren erabakien gehiengo haundi bat alderdi guztien adostasunarekin hartu direla. Guk gobernuan jarraitzen badugu, herri honen alde proiektuak adosteko eta denen ekarpenak lantzeko prest egongo gara.  

«EH Bildu beti egon da eta egongo da prest lanean aritzeko, politika sozial, feminista eta euskaltzaleak egiteko prest dagoen edozein alderdirekin»

Herri aktiboa, jasangarria, solidarioa? izatea dira zuen zutabeak. Zertan nabari daiteke hori?

Hernanik bizitza haundia du. Ikusi bes­terik ez dago zenbat eragile dauden eta zein aktibitate daukaten. Interes des­ber­dinen inguruan herria hobetzeko asmoz biltzen dira herritar asko, eta Udalak hori sustatzen du.

Jasangarritasunari dagokionez, ener­giaren zentzuzko kontsumoaren edota mugikortasun jasangarriaren alde hain­bat ekimen gauzatzen ari gara. Hon­da­ki­nak kudeatzeko sistemaren muinean ere ingurumenari ahalik eta kalterik gutxiena egitea dago.

Solidarioa, bi arlotan islatzen da: alde batetik, gure zerbitzu sozialen politi­ke­tan (egoera zailean dauden edo behar be­reziak dituzten hernaniarrei bizi-bal­dintza duinak bermatzeko); eta, beste alde batetik, garapen bidean dauden herrialdeei haien bizimoduan hobetzen laguntzeko proiektuak garatzeko la­gun­tzak daude.


Legegintzaldiko proiektu potoloetako bat kirol arlokoa izan da, eta horren barruan, igerilekua berritzea. Emaitzarekin pozik? Zer gehiago dago egiteko? Herritar eta kirol taldeek badituzte eskaera gehiago.

Igerilekua haunditu eta hobetu dugu. Kiroldegiak inoiz baino erabiltzaile ge­hiago ditu eta balorazioa ona jasotzen du. Herritarren eta kluben eskaerei eten­gabe erantzuten saiatzen ari gara. Orain, adibidez, gimnasioko erabiltzai­le­en eskura gela berriak jarri ditugu, eta klubek bilerak egiteko eta materiala gordetzeko gelak ere egokitu ditugu. Kirol elkarteei dagokionez, etengabe gaude harremanetan. Orain, adibidez, Udalak CDHrekin duen hitzarmenean diru ekarpena igo dugu. Kiroldegiaz haratago, gure apustua ere jarduera fisikoa kiroldegiko paretetatik ateratzea da, eta herri osoa erabiltzea jarduera fisikoa egiteko.


Kultur arloari ere bultzada emateko beharra azpimarratu duzue. Zer egin da, eta zer dago egiteko?

Kulturak herria hezi egiten du eta be­rri­kuntza haundiak gauzatu ditugu. Pro­gra­mazioan, musikan eta antzer­ki­an, be­reziki, jauzi kualitatibo haundi bat egin dugu. Uda Parkean ekimena ere na­barmentzekoa da. Aurten laugarren edizioa izango du, eta urtez urte harre­ra hobea du.

Bestetik, kultur hausnarketa proze­sua ere egin da eta, eragileekin batera, aurrera begira egin beharrekoak zehaz­tu dira. Ave Mariaren eraikinean Sor­men Gunea sortzea eta edukiz betetzea izango da datozen lau urteetarako pro­iektu handienetariko bat. Horrez gain, kiroldegiko lehenengo pista egokituko dugu, ekintza kulturalak ere egin ahal izateko.


Kultur arloko behar batzuei Urumeako eraikin zaharrean eman zaie erantzuna, baina eraikina botatzekoa omen da. Zer gertatuko da?

Musika Eskolan leku nahikorik ez da­go­enez, ikastaro batzuk bertan ematen ari dira. Horri irtenbidea emateko San­diusterriko aretoa egokitzeko lanak hasi­ko ditugu laster eta, musika eskola ho­riez gain, Ttarla dantza taldearen­tza­ko entsegu lekua izango da. Gainon­tze­ko taldeekin hitz egiten ari gara irten­bideak bilatzeko.


Orain, gainera, talde batzuek hartu dute eraikina, Urumea Herri Gunea izenpean, hainbat ekimenetarako. Zertan da haiekin hasitako negoziazioa?

EH Bildun argi daukagu herri mu­gi­men­­duak beharrezkoak direla herri bizia izateko eta gu beti egongo gara mugimendu guztiekin interlokuzioan herria hobetzen duten jarduerak egite­ko erraztasunak emanez.


Parte-hartzea sustatzearen alde ere azaldu izan zarete, baina prozesu batzuk kritikatu dira, parte-hartzea eskasa izan omen delako. Zer dago aldatzeko?

Ezin da orokortu parte-hartzea eskasa izan denik, batzuetan parte-hartzaile kopurua altua izan baita. Balorazioa kua­litatiboki egitea da askoz garrantzi­tsuagoa, eta oso positiboak izan di­re­la esateko arrazoiak baditugu; herri­ta­rrek politika publikoetan daukaten era­gina haunditu egin baita. Guk bultzatu nahi dugun partaidetza ereduak, aspek­tu kualitatiboen eta kuantitatiboen arteko oreka bilatu nahi du.


Alderdien arteko akordiorik bilatuko duzue parte-hartze prozesu gehiago antolatzeko?

Noski. Beti egin izan dugu hala.


Zerbitzu Sozialetako patronatuko lehendakaria zara. Aurten Foru Aldundia zen Zaharren Egoitzako kargu egitekoa, baina badirudi atzeratzen ari dela. Zer gertatuko da?

Foru Aldundiko arduradunekin alda­ke­ta lantzen ari gara. Gure zahar egoitzak oso balorazio ona jasotzen du, eta gero­ra ere egoiliarrek egungo kalitatezko zer­bitzu bera jasotzea nahi dugu. Gure apustua da kalitatezko kudeaketa pu­bli­koa duen zerbitzua ematea eta Aldun­diarekin hitzarmena sinatzerakoan ere hori horrela izateko ahalegina egiten ari gara.


Berdintasun arloan, parte-hartze prozesuekin lotuta, Emakume Etxea egitea adostu zen, baina bi aldiz argitaratu da lanak esleitzeko deialdia, eta hutsik geratu da. Zer gertatzen da?

Udal askotan gertatzen ari da obren lizitazioak hutsik geratzea. Hala ere, obra esleitu berri da, eta urte honen buka­erarako eginda egotea aurreikus­ten dugu.


Herri osora iristeko ahaleginean, auzo batzuk ahaztuta daudela salatzen dute. Zer dago aurreikusita arlo horretan?

Gure Herri Programako lehentasune­ta­ko bat da auzoen biziberritzea. Auzoe­tan inbertsioak egingo dira: asfaltatze kan­paina egingo da udan, aurreikusita dau­den urbanizazioak ere gauzatuko dira: Lizeagan, Etxeberrin, Sorgintxulon, argiz­tapena berritzeko planarekin eta irisgarritasuna hobetzeko lanekin ere jarraituko dugu... Baina obretatik ha­ra­ta­go doa gure proposamena: auzo elkar­teekin lankidetzan auzoetako haur, gazte zein adinekoentzat ekintza des­ber­dinak jarri nahi ditugu martxan.


Txotx denboraldia onura zein kalte iturri izaten da, eta kalteei aurre egiteko hainbat neurri hartu izan dira azken urteetan. Zer egitea aurreikusten duzue?

Legegintzaldi honetan inoiz baino neu­rri gehiago jarri dira martxan, Txotx Mahaia osatzen duten eragile guztien artean adostuta. Eta, pixkanaka bada ere, emaitza ematen ari dira neurri ho­riek. Kalte hori murrizteko bidean ja­rrai­tuko dugu lanean Txotx Mahaiarekin.


Aparkaleku falta ere arazoa da askorentzat. Konpontzeko proposamenik baduzue?

Gure proposamena da kotxeen zein aparkalekuaren erabilera zentzuzkoa bul­tzatzea, eta dugun espazioa ahalik eta hoberen aprobetxatzea. Karabelen martxan dira plaza gehiago sortzeko la­nak eta bertako bizilagunen elkar­tea­re­kin lanean jarraituko dugu. Beste auzo batzuetan dauden aparkalekuak erre­gu­latzea ere aztertzen ari gara.


Euskaraldia egin zen iaz. Soziolinguistika klusterraren azken ikerketaren arabera, euskeraren erabilerak behera egin du. Zein ildo jarraituko duzue, euskerari dagokionean?

Herria ordezkatzen dugun hautetsiok, euskaraz komunikatzeko eta lan egite­ko gaitasuna eduki beharko genuke, he­rri­tarren hizkuntza eskubideak ber­ma­tu ahal izateko. Ez zait txukuna iru­di­tzen kanpainetan eta argazkietan euske­ra­ren alde agertzea eta gero egu­ne­roko lanean gaztelera hutsean ari­tzea.


Hondakinen kudeaketari dagokionez, kale garbiketa publifikatu duzue.

Foru Aldundiak hondakinak tratatzeko eredu bat inposatu nahi digu. Erraus­kai­lua dirutza bat kostatuko zaigu eta jaten eman behar zaio. Horregatik, udal guztiok behartzen gaituzte sistema ho­rrekin bat egiten. Guk nahi dugu gure konposta modu jasangarrian tratatu: Iho­bek (Eusko Jaurlaritza) eta Espai­nia­ko Ingurumen Ministerioak babestu zuten gure planta egiteko proposamena eta diru-laguntza ere onartu zigun. Aldundiak atzera bota du ez duelako nahi agerian gelditzea, hondakinak bes­te modu batean kudeatuta, erraus­te­giaren beharrik ez dagoela.

Kale garbiketa publifikatzearekin izugarrizko pausoa eman dugu: bur­tsan kotizatzen duen multinazional deslo­ka­­li­za­tu batek kudeatzetik, irabazi as­mo­rik ez duen enpresa publiko batek ku­de­atzera pasa da.


Elkarbizitzaren alorrean, legegintzaldi hasieran sortu zen Bizikidetza Mahaia, baina azken hilabetean desadostasunak sortu dira. Horiek gainditu eta ildo horri jarraitzeko modurik ikusten duzu?

Desadostasun bat publiko egin dute. Desadostasun asko izan dira eta modu diskretuan kudeatu dira. Argi eta garbi esan dugu biktima guztien erre­ko­no­zi­mendua egiteko prest gaudela, baita ETAren biktimena ere. Ez dugu, baina, onartuko biktima batzuek besteek bai­no gehiago sufritu duela esatea. Gogo­ra­ra­zi behar baitugu oraindik ere Her­nanin gatazka politikoen ondorioak ja­sa­ten ari diren pertsona asko daudela. 


Titularrak

1.    Xabier Lertxundi Asteasuinzarra

2.    Koro Etxeberria Tolosa

3.    Esti Aldeiturriaga Amuriza

4.    Oier Agirresarobe Lizaso

5.    Patxi Ibarguren Etxeberria

6.    Mattin Aldaia Olasagasti

7.    Isabel Sanchez Perez

8.    Itsaso Lekuona Legorburu

9.    Estitxu Agirre Agirre

10.   Alex Erdozia Igoa

11.   Ane Ibarburu Lizeaga

12.   Mikel Von Wichmann Pavletich

13.   Lulu Barragan Merce

14.   Aitzol Arrieta Erauskin

15.   Miren Clemente Lozares

16.   Kepa Pikabea Urdangarin

17.   Igotz Zerain Usandizaga

18.   Imanol Arana Goikoetxea

19.   Begoña Arrondo Iruin

20.   Larraitz Mendiable Apezetxea

21.   Inhar Olano Iradi


Ordezkoak

1.    Alfredo Moraza Barea

2.    Pepi Lafourcade Casado

3.    Juan Lucas Moral

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!