Erreportajeak

Unai Miranda (Eh Bildu): «Oinarrizko zerbitzu publiko guztiak ba­ditugu, eta hauek mantentzea izango da erronka»

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Bideoa: Unai Miranda Berroeta, Goizuetako EH Bilduko alkategaia.

Hautagai berria zara, zerk bultzatu zaitu aurkeztera? 

Lehen ere ibili naiz herriko hainbat tal­de eragiletan lanean, eta herriaren alde lan egiteko dudan konpromisoak ani­ma­tu nau alkate gisa aurkeztera. 


Taldea ere berria da. Aurreko legegintzaldiko lanari jarraipena emango diozue? Zein norabide emango diozue? 

Bai noski, ongi egindako lanari  jarrai­pena emango diogu. Gure helburua, norabide bat edo bestea guk markatu beharrean, herritarrekin elkarlanean zein norabide hartu behar dugun era­bakitzea izango da. 

 «Orain hartzen ditugun erabakiek hurrengo urteetako Goizue­taren itxura baldintzatuko dute»

Zein dira, zuen ustez, Goizuetak egun dauzkan erronkak? 

Goizuetan, herri txikia eta nahiko iso­la­tua dagoen arren -edo horrexegatik-  oinarrizko zerbitzu publiko  guztiak ba­ditugu, eta hauek mantentzea erronka  bat izango da. Beste erronka garran­tzitsua, gure ingurumenarekin zer egin behar dugun erabakitzea izango da. Urte luzez mendiaren ustiaketa diru sa­rrera oso garrantzitsua izan da, baina hau bukatu denez, fase berri baten aurrean gaude. Orain hartzen ditugun erabakiek hurrengo urteetako Goizue­taren itxura baldintzatuko dute.

Zein garrantzia izango du Herri Batzarrak Udalaren kudeaketan?  

Herri batzarrak erabakiak hartzeko eta herritarrek informazio zuzena jasotze­ko baliatuko ditugu. Herritarrek era­bakie­tan parte har dezaten beste bide batzuk irekitzen ere saiatuko gara, azken finean gure helburuetako bat, goizuetarrek udalean gertatzen dena­ren berri zuzena izatea eta  erabakietan parte hartzea da.

«Garbi dugu diru-sarrera garrantzitsu bat agortzen ari dela eta horrek berriak bilatzea behartuko duela»

Azken urteetan, aurrekontuak osatzera­koan, diru-sarrerak lortzerakoan izan du zailtasun gehien Goizuetak. Bide berriak aztertuko dira diru-sarrera horiek bilatzeko? 

Aurrekontuak osatzeko garaian diru sarrerak eta gastuak orekatu behar dira. Garbi dugu diru sarrera ga­rran­tzitsu bat agortzen ari dela eta horrek berriak bilatzea behartuko duela, ho­rretan lan egin beharko dugu dudarik gabe. Nafarroako Parlamen­tuan onartu berri den Tokiko maparen legeak ho­rretan ere asko lagundu dezake. Horre­tarako, ezin­bestekoa da Nafarroako Parla­mentuan ere EH Bilduk emaitza onak lortzea.


Jaitsiera demografikoak jarraitzen du arazo-iturri izaten. Goizuetan geratzeko politikak egin dira. Zertan hobetu da? Zein da egoera orain? 

Goizuetan, Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, biztanleria zahartzen ari da eta jaiotze tasa baxua da. Herritar batzuk bere bizi proiektua herritik kanpo egiteko hautua egiten dute arrazoi bat edo beste medio, baina egia da azken urteetan, kanpoan jaio eta Goizuetara bizitzera etorri diren familiak ere azaldu direla. Horrek zer pentsatua eman behar liguke. Gure ahalegina izango da Goizue­tan bizitzea erakargarri egitea, kanpokoentzat bai, baina batez ere bertakoentzat. 

«Komertzioak, tabernak, baserritarrak, etab abar dira, azken finean, herri bat bizirik mantentzen dutenak»

Etxebizitza hutsen arazoari aurre egiteko neurriak ere hartu dira. Arazo izaten jarraitzen du? 

Legealdi honetan egindako lanari es­ker, gaur egun Udaleko webgunean ba­dago etxebizitza hutsen egoeraren berri ematen duen txoko bat eta oso lagun­garria da bertan bizi nahi duen edo­zeinentzat informazio hori eskura edukitzea. 


Iazko festetan keinua egin zion Udalak eta Jai Batzordeak merkataritzari (edo zerbitzu pribatuei); nolabait aitortza egin zitzaien. Zer egin daiteke Goizuetan merkataritzari bultzada emateko? 

Lehenik eta behin bertan bizi garenok bertan kontsumitzeko hautua egitea. Komertzioak, tabernak, baserritarrak, etab. dira, azken finean, herri bat bi­zirik mantentzen dutenak. 

Udalaren aldetik, gure konpromisoa garbia da arlo honetan. Gaur egun herrian lanean diharduten pertsona hauekin elkarlanean Plan Integral bat egingo dugu egoera aztertzeko eta irtenbideak bilatzeko. Baserritarrak ere beraien produktuak bertan saltzeko gogoz daude. 

Udalaren lana denon interesak zein diren jakin eta bideratzea izango da, eta horretarako balio beharko du Plan horrek. Dena dela, eta hasieran esan dudan bezala, herritarron konpromi­soa izango da egoera hau aldatuko duena. Goizuetan erosi dezakeguna bertan erosten badugu, urte luzez jarraituko du Goizuetak herri bizia izaten.

«Goizueta herri euskalduna dela garbi dago, gainera berezko hitz egiteko era ere badaukagu eta hori babestu beharreko altxorra da»

Herrian gasolindegia martxan jartzea proiektu estrategikoa izan da. Zu tartean izan zara, bultzatzaileen artean. Hasierako helburua lortu da? Zein eragin izan du herrian? 

Noski lortu dugula hasierako helburua. Helburu nagusia herrian zerbitzu bat jartzea izan zen, eta ukaezina da lortu dela. Ia bi urte daramatza martxan gasolindegiak eta oraindik pertsona batzuk eskertzen digute gasolindegia herrian bertan edukitzea.


Kostata, baina pediatra zerbitzua berreskuratzea lortu da. Aurrera begira nola dago gaia? Herritarrak lasai egon daitezke? 

Udalaren helburua, lehen esan dudan bezala, ditugun zerbitzuak mantentzea izango da, eta ahal den neurrian zer­bitzu gehiago eskaintzea. 


Beste zerbitzu publiko batzuk, aldiz, ez daude Goizuetan bertan. Hurbildu behar al dira? 

Saiatu beharko dugu. Honetan ere tokiko maparen garapenak lagun dezake.


Herritarrei bidea errazteko, Nafarroaren eta Gipuzkoaren artean hitzarmenik behar al da? 

Gaur egun osasungintza alorrean bada­go hitzarmen bat, garraio publikoan ere Goizueta-Hernani linea hor dago. Gau­den lekuan egonda, komeni zaigu Nafa­rroa eta Gipuzkoaren arteko harre­manak onak izatea. Hori goizuetarren mese­detan izango da, baina era honetako akordioak bi herrialdeetako agintarien artean hitzartzen dira, ho­rregatik garrantzitsua da bai Nafa­rroan, baita Gipuzkoan ere EH Bilduk emaitza onak lortzea. 


Goizuetak azken hilabetetan jasandako arazoetako bat izan da suteena. Galera ekonomiko haundia eragin dute; nola egingo zaio aurre? 

Garbi dago, ondorioei aurre egin ahal izateko diru laguntzak beharrezkoak izango direla.  Aztertu beharko dugu denon artean zer egin egin behar dugun erretako eremu hauetan. Dena dela, sute hauek nahita eragindakoak izateak kezkatzen nau gehien, gure lana aurrerantzean horrelakoak eki­diten saiatzea  izango da.  


Euskera osasuntsu dago Goizuetan. Gainera, azken azterketek diote turismoa ere erakartzen duela. Ze bide hartuko du Udalak bi gai hauek lantzerakoan? 

Goizueta herri euskalduna dela garbi dago, gainera berezko hitz egiteko era ere badaukagu eta hori babestu beha­rre­ko altxorra da. Honek horrela jarrai­tu ahal izateko, bertakoak hitz egiteaz gain, kanpotik etorritako familiei euske­ra ikasteko baliabideak eskaini behar zaizkie. Herri txikia eta eus­kal­duna izateak turismo jakin bat  erakar­tzen du, dena dela, turismoaren ingu­ru­an ere hausnarketa bat egin behar dugu, bultzada bat emateko eta horre­tan ezinbestekoa izango da Zubimuxu aterpetxeak bete beharko duen papera. 


Herri askotan hausnartzen ari dira festetan animalien inguruan egiten den erabilerari buruz. Zein egoeratan dago Goizueta? 

Duela bi urte, plazako zolaketa lanak zi­re­la-eta, ez zen zezenik izan jaietan, eta  festa desberdinak izan ziren. Ez dugu momentuz hausnarketa sakon baten beharra sumatzen. Momentua iristen bada, iritzi guztiak entzungo ditugu eta azken erabakia herritarrek hartuko dute. 


Titularrak

1. Unai Miranda Berroeta

2. Alaitz Eskudero Bergara

3. Imanol Legarreta Narbarte

4. Maialen Apezetxea Etxeberria

5. Igaratza Apezetxea Salaberria

6. Iñaki Etxeberria Aranaz

7. Ana Uitzi Manterola


Ordezkoak

1. Igor Elizegi Erbiti

2. Rosa Maria Olaizola Azpiroz

3. Juan Antonio Lekuona Salaberria

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!