Erreportajeak

Zikuñagako Amaren ermitako fatxada 2020rako berreraikia egotea espero da

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 27a, 02:00

Zikuñagako ermita berriz ere zutik ikusiko dute herna­nia­rrek, berreraikitzeko asmoa oso garatua baitago eragile des­­ber­dinen artean. Noiz? Hori orain­dik ezin da zehaztu, bai­na Luis Intxauspe alkateak 2020­rako berreraikia egotea espero du. «Urte amaierarako obra lizi­tatua egongo dela pen­tsatzen dut».  

Jose Luis Aperribai, herriko apaizak, orain arte eman di­ren pausoak azaltzen ditu, be­ra baita berre­raikitzeko hasierako as­mo­­­ari heldu eta lan haun­dia egin duena. «Ziku­ña­gako Ama Her­naniko zain­da­ria da eta ermita berre­rai­ki­tzeko konpro­mezua hartu zen be­­re garaian. Kokapenaren in­guruan leku des­berdinak az­ter­tu dira, bai­na azkenean Zi­ku­ña­ga auzotik gertu egongo da eta irisga­rria­goa izango da au­rretik pen­tsa­tu ziren lekuetan baino».

Hala ere, ez da ermita guz­tia berreraikiko: fatxada zaha­rra, harriz-harri, Ama Birjina­ren irudia egongo den aterpea eta estaldura erai­kiko dira. 

Ermita pa­pelera dagoen lu­rre­­tan zegoen. 1987an Herna­niko Gobernu ba­tzor­deak era­baki zuen ermita botatzea eta beste leku batean berre­rai­kitzea. 13 urte aurretik Go­tza­intza eta Zikuñagako Pa­pe­­le­rak sale­ros­teko itxi zuten eta bi­en arteko akordioa hori zen, bota eta berreraikitzea. 

Erabaki hark haserrea sortu zuen herritarren eta auzo­ta­rren artean, Hernaniko pa­rro­­kia ere erabakiaren aurkakoa zen. Uda­lak ezohiko Plenoa deitu zuen eta salerosketaren kontra agertu zen. 

Arazoa konpondu beha­rrean okerrera joan zen 1979­an. Urte horretako Ostiral San­tuan, ostegunetik ostira­lerako gaue­an Zikuñagako Ama Birjin bel­tza­ren irudia lapurtu zuten. Ez da inoiz azaldu, eta berri zeha­tzik ere ez dago, gaur egun non egon litekeen jaki­teko. Hori bai, susmo desber­di­nak zabal­du zi­ren bere gara­ian. 


«Papeleran daude harriak, kanpaia, gurutzea eta aulkiak»

Ermita berreraikitzeko asmoa ez da 32 urtetan ez da bete, nahiz eta fatxadako harriak numeratuta gordeta dauden Zikuñagako Pa­per fabrikan, ba­koitza bere zen­­bakiarekin eta kaxetan gor­deta, pabilioi ba­te­an. «Kan­paia, gu­rutzea eta egu­rrez­ko lau aulki ere bertan dau­de» dio Arkaitz Larrañagak, Zi­ku­ña­gako auzo elkarteko kide eta er­mitaren berreraikitzeko al­­da­­­rriaren bul­tzatzaile na­gu­si­enetakoak. 

Jose Luis Aperribai, Her­naniko parrokoak, Zikuñagako Amaren berreraikitzeko lane­tan zer esan asko du, azken urteetako bul­tza­tzai­le nagusia bera izan baita. «Auzotarrekin sin­to­nia ona izan dugu proiek­tua aurrera eramateko. Ermi­ta­ren fa­txada berre­raikiko da, baina auzoarentzat jolas­lekua ere izango da».

Hiru eragile nagusiek, Uda­lak, eliz barrutiak eta auzo­tarrek hori nabarmentzen du­te. «Ermitaren fatxadaren era­i­­­­kuntzan uztartzen dira auzo­tarrentzako elkargune be­rria, ondare kulturala eta oroimen historikoaren berreskuratzea, baita Zikuñagako Ama gur­tzea».  

Xabier Arraztio, proiek­tu­aren arkitekto hernaniarrak eta alkateak dioten bezala, «Zi­ku­­­ñagak ez du apenas es­pa­zio librerik, auzoa eraiki ze­nean hirigintza planik gabe egiten ziren etxebizitzak. Ho­rren ga­be­zia du auzoak».

«Ermitaren fatxadaren eraikuntzan uztartuko dira erlijioa, elkargunea auzotarrentzako, ondare kulturala eta memoria historikoa berreskuratzea»

«Memoria berreskuratzea da helburu nagusia» eta denek dute hori argi. «Herna­ni­ren­tzat eta auzotarrentzat oso ga­rran­tzitsua izan da eta orain­dik  ere jarraitzen du izaten Ziku­ña­gako ermitak, gure histo­riaren parte da. Bakoitza­ren­tzat bere esanahia izango du: batzu­en­tzat erlijiosoa; beste­entzat Ziku­ñagako Amaren erre­­­ferentzia beste bide ba­tzuetatik etorriko da, erro­meriatik esa­terako. Baina, dudarik gabe, herria­rentzat leku eta esanahi berezia du eta ga­rrantzitsua da».

Gainera, argi dute orain dela mo­mentu egokia ermita berre­rai­kitzeko. «Bestela bes­te bela­unaldi bat pasaz gero gure on­darea eta historia hau jende­aren oroi­menean galdu egingo da, ahaztu egiten baita». Xabier Larrañagak ere gogora ekartzen ditu azken urteetan hil diren auzotarrak ermita berriz ikus­teko aukerarik gabe. «Asko pe­na horrekin hil dira eta zor diegu berreskurapena».


«Berreraikitzeko baldintzak orain bete dira»

Askok galdetzen dute zer­gatik pasa den horrenbeste den­bora ermita bota zenetik. «Urte batzuk lehenago gai hau aurrera era­mateko izan ziren hika-mi­kak eta susmoak plaza­ratzea izan­go zen. Ez zegoen girorik. Bal­din­tzak, huma­noak batez ere, orain betetzen dira» dio Jose Luis Aperribai apaizak. 

Aperribaik auzotarren lana eta oroimena mantentzeko egin dutena goraipatzen du: «auzo oso bizia da eta 40 urte inguru dituztenek ere festetan antolatzen duten danborrada, kantua eta ermitaren gogora­raztea estimatzekoak dira be­ne­tan».

Arraztio arkitektoak argi du Zikuñagarentzat oso garran­tzitsua dela. «Bere sustraiak be­rres­kuratzen dituzte, alde ba­tetik, eta auzotik kanpo ere her­­na­niarrentzat leku oso esan­­guratsua izan zen eta apro­posa izango da. Bertatik herria ikusiko da eta herritik ere ikusiko da ermita. 10.000 metro karratu izango dira. Lekua laua da». 


«Zikuñagakoen bizipenen eta bizitzaren historia da ermita»

Auzotarren ikurra izan da beti eta «ez da ermita soil bat, herriko zaindariaren etxea da» azpimarratzen du Arkaitz Larrañagak.
jose Luis Aperribairekin bate­ra Zikuñagako auzotarrak izan dira proiektu honen bul­tza­tzaile esanguratsuak. Apai­zak ikerkuntza lan haun­dia egin du. Amabir­jinaren irudia bel­tza zela uste izan da urte askotan, baina 1949ra arte ez zen horrela izan goiko irudian ikusi daitekeen bezala. Madril edo Bartzelonara era­man zen be­rritzera eta etorri zen irudia desberdina izan zen. XIII. men­dekoa da izatez. Jende­a­ren ar­tean sortu den siner­giari ga­rrantzia ematen dio apai­zak. 

Eta sinergia horretan, Ar­kaitz Larrañaga auzotarraren pa­pera ere aipagarria da. «Zi­ku­­ñagakoentzat gai senti­korra da. Bertako helduek oso bar­neratua dute oraindik er­mita, beraien bizipenak eta bizi­tzaren historia dira. Bere his­to­riaren artxibo txiki bat egi­ten ari gara auzo elkar­te­an».
Bestalde, ama birjinaren iru­diaren lapurreta ere izan zen, eta horrek sortu zituen kezka, larritasuna eta ezine­gona as­korentzako. «Zurru­mu­rru as­ko sortu zen, eta bakoitzak bere irudipena zuen gertatu­tako­aren inguruan».

Arkaitz Larrañagak dio, desagertu zirenetik, er­mita berreraikitzeko eta ama bir­jina non dagoen jaki­teko eskaera beti egon izan direla auzoan. «Jen­deak galdera asko egin ditu, baita auzo elkartean bertan ere. Non? eta noiz? ba­tez ere. Ermita beti egon da auzotarren memorian, baita belaunaldi berrietan ere, fes­tetan beti oroitu izan delako. Zikuñagako sinbolo edo ikurra da eta ume askok ez zuten ezagutzen atzetik zuen his­toria, ez eta herritar asko etor­tzen zela erromeriara. Ze­kiten guztia ermita bat zegoela zen».

«Auzotarrak bultzatzaile izan gara. Presioa egitea izan da gure betebeharra»
Orain hori errealitate bi­hur­tzen ikusiko dute. «Au­zo­aren egin beharra urte guzti hau­etan presioa egitea izan da, agendan mantentzea, ba­tez ere ama birjinaren iru­di­a­ren gaia. Hernaniko zain­da­ria da eta hori jendeak eza­gutzea nahi dugu». Hala ere, gauza asko galdu direla aipatzen du Arkaitzek. «Elkar­tasuna, auzo­tarrak joan dira, berriak eto­rri... auzoko dina­mika galdu egin zen, hamaika urtetan ez zen festarik anto­latu eta 2006­tik aurrera berriz berres­ku­ra­tzeko lanean hasi ginen. Ho­rren euskarria du­da­rik gabe er­mita eta ama birji­na dira».

Danborrada ere sor­tu zen bere ereserkiarekin. «Imanol Kamiok mol­­­datu zu­en musika guk egin­­­dako letra ere bai. Errei­bin­dikazio abestia da eta non dago ama birjina gal­detzen da, ermita non eta noiz­ko?» Ba­di­rudi galdera ikur batzuk argitu direla. «Prelu­di­o­an ere ager­tze­ak astindu zi­tuen kon­tzi­entziak».

Urtero apaizak meza es-kain­­tzen du festetan eta er­mi-t­an egiteko asmoa ere azaldu izan du, Larrañagaren hitze­tan. «Ha­la ere gauzak mantso do­az. Bilerak egin ditugu ins­ti­tuzio desberdine­tan. Auzoa be­ti egon da informatuta eta gu­re iritzia ere jakin nahi izan da beti. Hori eskertzekoa da».  
Balio historikoaren ga­rran­tziak hori eta gehiago merezi du. «Ezin du­gu baztertu. Nor­tasuna ema­ten digu. Ez da ermita soil bat, herriko zain­dariaren etxea da». 

«Espazioa nola osatu aztertu behar dugu»

Tramiteak amaitzear, ondoren Diputazioak interes publikokoa izendatuko du.
Hernaniko Udalak bere pa­pe­r inportantea bete du. Luis Intxa­uspe alka­teak lekuaren inguruko xehe­tasunak ematen ditu. «Orkola baserrirako bi­dean egongo da kokatua bere parkearekin. Den­boran dato­rren kon­pro­me­zu bat betetzea da. Orain dela sei urte herritar talde bat etorri zen Udalera ermitaren gaia mugitu nahi zutela adie­raziz. Interesa eta kezka hori bazegoen. Gure aldetik argi genuen ondare historiko eta kultural inpor­tantea betetzen duela ermitak eta momentu hone­tan bete dira baldintzak guztiak gau­zatzeko. Argi ge­nuen kola­boratu behar ge­nuela. Auzoari espazioa ema­ten diogu eta aztertu behar da mahaiak edo nola osatu daite­keen eremua».  

Udalak ez du finantzatzen
Finantzazioa elizak beteko du eta Udalak ez du bertan parte­hartzen. «Guk lurja­beekin lur banaketak egin ditugu. Proze­dura urbanistiko admi­nis­tra­tiboak martxan jarri ditugu. Tra­mitazioan dago. Egia da denboran asko luzatzen direla prozedura hauek guztiak eta orain Diputazioan interes pu­bli­kokoa izendatzearen zain gaude guk tramitazio guztia eman eta gero. Ondoren obra lizentziak emango dira. Nik uste urte amaierarako hori dena egina egongo dela eta 2020an amaitu daiteke». 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!