Korrika

Urumea bailarako Korrika 'klika', argazkitan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 14a, 02:00

Goizeko 08:20ak aldera iri­tsi­ko da gaur Korrika Gasteizera, azken helmugara, eta 12:30ak aldera bukatuko da, Andra Maria Zuriaren Plazan. Berta­rai­no iristeko, 2.500 kilome­trotik gora egin ditu euske­ra­ren aldeko lasterketak, Euskal Herrian barrena, eta Urumea bailaran, ostiraletik larun­baterako gauean ibili zen.

Astigarragara iritsi zen, Oiartzundik barrena, 01:00ak aldera, eta handik Hernanira egin zuen, 01:30etarako, Urni­e­ta aldera jarraitzeko.


Eli Gorostegiren argazkiak, salgai

Kronikak dagoeneko osatu du Korrikaren Astigarraga eta Her­naniko ibilbidea, argaz­ki­tan. Eli Gorostegi argazkilari her­naniarraren bilduma osoa ikusi daiteke www.kronika.eus webgunean; Urumea bai­la­rako beste herritar batzuk ere ez dira falta, Goizuetakoak, esaterako! 

Erosi nahi izanez gero, Eli Gorostegirekin jarri  harrema­ne­tan: 688 858 872 telefonoan edo eli.gorostegi@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!