Korrika

Korrikaren aurretik, 'Klika' txoko guztietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Bihar bukatuko da 21. Korrika Gas­teizen, baina, aurretik, Astigarraga eta Hernanitik pasa da gaualdean. Horren aurretik, aldiz, Korrika egin zuten atzo adin guztietako herritarrek. 

Ikastetxeak, goizean

Hernaniko eta Astigarragako ikasleen txanda izan zen aurrena. Txikienek ire­ki zuten jardunaldia Hernanin; Haur Eskolako hau­rrek atletismoko pistaren bueltan egin zuten ?Korrika?. Ondoren, handik abiatu zen Korrika Txikia, eta Plazara arte, herriko eskola guztietako ikasleek hartu zuten parte. Gauza bera egin zuten Herri Eskolako ikasleek, As­tigarragan. Eta eguerdian, Ko­rrika Gaz­tean atera ziren bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikasleak. Horiek, gainera, bertsotan eta dantzan borobildu zuten festa, Plazan.

Nagusienek arratsaldean zeharkatu zuten Hernani;?herriko kaleetan barrena ibilita, testua irakurri zuen Maria Angeles Ibargurenek, eta omenalditxoa egin zioten Eulali Aranbururi, euskeraren alde egindako lanagatik.

Korrika Ttikia gaur, Goizuetan

Goizuetar eta aranoarrek, aldiz, gaur goizean izanen dute aukera Korrika Tti­kian parte hartzeko. Goizeko 10:30etan izanen da izenematea, parte hartu nahi dutenentzat; eta goizeko 11:00etan eginen dute Urumea bailarako azkeneko 'Klika' goizuetar ttikienek, euskeraren alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!