Iker Aduriz (2001) hernaniarrak 18 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatuko du bihartik aurrera Errusian, Kaliningradon. Kant filosofo haundiaren hirian zortzi talde ariko dira: Espainia, Herbehereak, Portugal, Belgika, Errusia, Errumania, Georgia eta Alemania.
Zortzi talde eta lehendabiziko partidua bihar jokatuko dute Herbehereaken kontra 2001 eta 2002an jaitakoek jokatzen duten txapelketa honetan. «Irabazten duenak finalerdietarako sailkapena jokatuko du eta lehendabiziko lau postuetan geratzea ziurtatuko du» dio Adurizek.
Oskar Astarloa, aurrelarien entrenatzailea
Orain bi hiru aste pasatxo jakin zuen Espainiako selekzioareki joateko deialdian sartu zutela. Hernaniko lehen taldeko Oskar Astarloa da aurrelarien entrenatzailea eta «horregatik pasa den larunbatean Ordiziaren aurka jokatutako partidua izan zen azkena Hernanin jokatzen zuena. Bi urte daramatza postuan».
Oso gustora dabil Iker selekzioan. «Aurreko urtean lesionatuta egon nintzen eta ezin izan nuen joan txapelketara». 18 urtez azpikoa da lehendabiziko maila nazioarte mailan jokatzeko. Txapelketa eta partiduak prestatzeko kontzentrazioak egiten dituzte eta jokalariak ongi ezagutzen dira. «Hau laugarren aldia da biltzen garena. Lehendabiziko bietan erabaki zen zein jokalari arituko ziren txapelketetan, hirugarrena Portugalen aurkako partiduarentzako deialdia izan zen eta laugarrena Europako Txapelketarako. 26 jokalari goaz».
Portugalen aurkako lagunartekoa izan zen jokalari hernaniarraren lehendabiziko aldia Espainiarekin jokatzen zuena. «Ongi joan zen, nahiz eta ohituta ez egon protokoloran erreserkia entzutera adibidez».
Iker Adurizek aurrelari bezala, pilier postuan jokatzen du, hiru zenbakiarekin. Hala ere, ez da beti horrela izan. «16 urtez azpikoetan, Hernanin, bigarren lerroan jokatu nuen eta Baionara joan nintzenean berriz ere pilier postura itzuli nintzen».
«Pasa den urtean Espainia hirugarren geratu zen»
Iker Aduriz eta taldekideak asteartetik daude Errusian. Madriletik Kaliningradora zuzenean joan ziren. Lehenengo aurkaria gainditzea da lehendabiziko helburua hasiera batean. «Eta gero ikusiko da. Galduz gero zazpigarren eta zortzigarren posturako lehian sartzen zera eta irabaziz gero finalerdietara. Guztira hiru partidu jokatzen dira».
Finala apirilaren 21ean jokatuko da eta bertan egotea amesten du Ikerrek. «Aurkarien maila egia esan ez dugu ezagutzen. Guk behintzat ez, entrenatzaileek seguru asko bai. Pasa den urtean hirugarren geratu zen Espainia, Portugalen aurka hirugarren eta laugarren postuko partidua irabazi eta gero. Talde gogorrak daude».
«Institutuan nabil ikasten eta datorren urtean unibertsitatera salto egingo dut»
Xabi Lukas eta Iker Aduriz, bi hernaniar Aviron Bayonnais-en
Orain hiru urtetik Baionan dabil Xabi Lukas hernaniarrarekin batera. Frantzesa ulertzen du hitzegiterako garaian zailtasun gehiago dituen arren. «Oso gustora nago. Taldekide gehienak Baiona eta ingurukoak dira, hala ere badaude Frantziako jokalariak. Xabi Lukas eta biok Hendaiara joaten gara eta bertan taxia hartzen dugu Baionara». Astean zehar bi egunetan joaten omen dira. «Hirugarren egunean, asteazkenean, ordutegi desberdinak ditugu».
Lehenengo fasea amaitu berri dute eta hirugarren amaitu dut Avironek. «Orain fase finaleko kanporaketak jokatu behar ditugu. Lau taldetan osatuta dago bertako liga eta talde bakoitzeko lehendabiziko lau sailkaruek jokatzen dute play off moduko bat. Final zortzirenetatik hasten gara jokatzen».
Maila haundia dago eta zail ikusten du Adurizek azken hamaseietatik aurrera egitea. «Orain bi urte Toulon-en aurka jokatu genuen eta izugarrizko maila dute. Kanporatuak izan ginen, baita ere pasa den urtean. esperantza daukagu final laurdenetara iristeko, baina oso zaila da». Aurkaria oraindik ere ez dute ezagutzen.
«Hasieran beldur pixka batekin joan ginen Baionara, baina oso ongi moldatu gara»
Datorren urtean Avironeko bigarren taldean ariko dira
Taldekide batzuk Sei Nazioetako txapelketa jokatzen dute. «Europako selekzioen errugbia mailakatua dago nagusienetetatik hasi eta beheko mailetara arte. Guk Championship-a esaten zaiona jokatzen dugu».
Errugbiaz aparte esperintzi bezala oso polita dela dio Adurizek. «Portugalekoa horrela izan zen, horrelako gauzak bizitzea ederra da».
Gainera datorren urteari begira mailaz aldatuko dira Aduriz eta Lukas. «Nagusienen kategorian sartuko gara, baina bigarren taldera egingo dugu salto. Oso gogorra izango da, baian neurtu beharra daukagu gure maila. Jokatzen ez baldin badugu ere asko ikasiko dugu, mailahaundiagoko jokalariak daude eta nahita nahiez ikasten da».
«Zuzenbide ikasketak egingo ditut seguru asko»
Hernaniko institutuan ari da ikasten eta datorren urtean ere hego Euskal Herrian jarraitzea da intentzioa. «40 minutura gaude. Aurten hirugarren batxilergoa ari gara egiten eta datorren urtean unibertsitatera egingo dugu aldaketa».
Selektibitatea eta gero zer ikasketak egingo dituen aukeratu behar du. «Zuzenbidea daukat buruan eta hori egingo dut seguruenik. Hala ere, agian aldatuko da azken momentuan. Ekaina hasieran dugu selektibitatea. institutuko azken azterketak maitzaren amaieran iznago ditugu».
Ordurako seguruenik denboraldia amaitua iznago da. «Maiatzaren hasieran da lehenengo kanporaketa eta finalak ekainaren erdialdean dela usten dut».
«Intentsitate aldetik maila altuagoa dago Frantzian»
Hego eta iparraldearen artean aldaketa haundia somatu zuen. «Batez ere intentsitate aldetik. Maila askoz altuagoa da. Hemen partiduak erraz amaitzea nituen, baina iparraldean kosta egiten zitzaidan hasieran. Orain ohituta nago».
Nahiko ongi moldatu zen hasieratik Baionara. «Hasieran beldur pixka batekin joan ginen, itxiak direla esaten delako, baina oso ongi moldatu nintzen. Hizkuntzarekin hasieran zerbait kostatu zitzaidan, baina gero berehala ulertzen da. Egia esan euskerarik ez da apenas erabiltzen».
Espainiako selekzioan ere badaude gipuzkoar gehiago. «Anton Legorburu (Bera Bera), Erlantz Garmendia (Ordizia) eta Alex Saleta (Zarautz).