Erreportajeak

«Pozgarriena da, jendea berriro ikustea obren artean paseatzen»

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Ezerk ez du gehiago egiten kul­tu­­ra­ren alde, ez dakienaren ja­ki­te­ko nahiak baino. Hala utzi zuen idatzita Eduardo Chilli­dak, bere koaderno, nota edo zirri­borroren batean. Eta horretan saiatu zen beti, ezezaguna des­kubritzen; egiten ez zekien ho­ri egiteko moduak bilatzen. Ez naiz egunero neurtzen nire altu­era ezagutzeko, hazi ote naizen jakiteko baizik, dio bere beste idatzi batek.

Eduardo Chillidak eta Pilar Belzuncek utzitako ondarearen parte dira idatzi horiek. Baina Chillida Leku da, bere obraren erdigunea. Eta orain, museoa be­rriro irekitzera doa­zen ho­ne­tan, hala izaten se­gi­ko du: «as­moa beti izan da, hau izatea Eduardo Chillidaren uniber­tso­a­ren erdigunea, eta horre­ta­ra­ko egin dugu lan», azaldu dute Mireia Massaguék, museoko zu­zendariak; eta Ignacio eta Luis Chillidak, eskultorearen eta Pilar Belzunceren semeek.


Chillida Leku ?berria?, «lehengo bera, baina beste modu batera»

Datorren asteazkenean, apirila­ren 17an, zabalduko ditu ateak ofizialki, Chillida Lekuk. Baina gaur eta bihar, 1.200 lagunen bi­sita jasoko du museoak, ate irekien jardunaldiak antolatu baitituzte, zozketa bidez bana­tu dituzten doako sarrerekin.

Haiek izango dira aurre­ne­koak, Chillida Leku berria eza­gutzen. «Berdina izaten jarrai­tzen du, bere esentzia manten­duz, baina beste modu batera», azaldu du Luis Chillidak. «Zer den berria etapa honetan? Ego­kitu nahi izan dugula museoa XXI. mendera», nabarmendu du Mireia Massaguék: «saiatu ga­ra eskaintzen, bisitarien espe­rien­tzia hobetzeko baliabideak».

Asteartean aurkeztu zituz­ten hiruek, Chillida Lekun bertan, berrikuntza horiek. Sarreraren inguruan daude gehienak. Ho­rrela, denda berritu dute, «pro­duk­tu gehiago eskainiz, bisitari bakoitzak bere oroigarria eta bere opari ideala izan dezan». Eta dendaren ondoan, kafe­te­gi-jatetxe bat jarri dute: «elemen­tu gehigarri bezala, garrantzi­tsua iruditu zaigu garai haue­tan». Eta museoko sarreraren eta parkinaren itxura ere alda­tu dute, erakargarriago eginez, «oraindik ere ederragoa izan dadin Chillida Lekura sartzea», azaldu du Massaguék.

Baina XXI. mendera egoki­tzeko saiakera horretan, tekno­logia berriak ere hartu dituzte eskutik: «zuloak egin behar izan ditugu toki guztietan, inter­ne­ta eta gauza guzti horiek zabal­tze­ko museoan zehar», azaldu du Ignacio Chillidak. Gehiago zehaztu du Massaguék: «orain, doako interneta dago Chillida Leku osoan, eta obra batzuetan, QR kodigoak jarri ditugu, bisi­ta­­riek mugikorrarekin eska­nea­tu, eta obrari buruzko infor­ma­zio gehiago jasotzeko».


Chillida Lekuko zelaietara bueltan, bi obra

Baina teknologian bakarrik ez, obretan ere izango dira nobe­da­­deak. «Zelaietan, 43 eskul­tu­ra daude. Eskulturentzako oinarri batzuk gehitu ditugu, garai batean egon zirenak eta gerora kendutakoak. Beraz, eskultura kopurua ere haunditu egin da pixka bat. Eta badira bi obra, zehazki, aspaldi ez direnak Chi­llida Lekun egon. Horietako bat da Buscando la luz izenekoa, garai batean hemen egon zena, baina kolekzionista suitzar ba­tek erosi zuena. Gizon hura hil zen due­la urte batzuk, eta obra bueltaka ibili da, etxera buelta­tu den arte, denboraldi luze ba­terako. Eta bestea da Elogio del hierro, Bilboko BBVAren egoi­tzan zegoena, eta orain Zabala­ga base­rri­a­­ren inguruetan kokatu dugu­na», azaldu du Ignaciok.

43 obra horien artean ibiliko dira bisitariak, aurrerantzean: «pozgarriena hori da, jendea ikustea berriro obren artean paseatzen; toki honi bizia ema­ten. Aitarentzat, toki hau zen uto­pia bat, non jendeak pase­a­tuko zuen bere obren artean, baso batean bezala», nabar­men­du du Luisek.

Mireia Massagué: «Egokitu nahi izan dugula museoa XXI. mendera, bisitarien esperientzia hobetzeko baliabideekin».

«Eduardo Chillida beti bueltatzen zen Hernanira»

Massaguék adierazi du, Eduar­do Chillidak beti bilatu zuela toki bat bere obrarentzat, «bere herrian, bere lurretan. Hemen nahi zituelako bere sustraiak utzi». Eta lur horiek, Hernani ziren, Ignacio Chillidak argitu duenez: «aita beti bueltatzen zen Hernanira. Hona bueltatu zen Parisetik, hemen bertan jarri zuen museoa, eta hemen gaude gu ere, berrirekiera hau ospatzen. Hernani oso haundia izan zen berarentzat, eta he­rria oso ondo portatu da gure fa­mi­liarekin beti; bai Udala eta bai herritarrak», azpimarratu du.

«Beraz, hemendik saiatuko gara, lokaletik, mundu osora iristen», dio Massaguék; eta ho­­rretarako tresna dira, kan­po­an egiten dituzten erakus­ke­tak, Ignacioren ustez: «mundu oso­an zehar egiten ditugun era­kus­ketak, Chillida Lekuren par­te dira; hamaika txokotara bidal­tzen ditugun mezulariak, jen­de­ak Chillidaren obra ezagutu dezan, eta jakin dezan hau, Chi­llida Leku, dela tokia bere obran benetan sakontzeko».

Horrela, nabarmendu du, Alemaniako Wiesbaden hirian jarri dutela Chillidaren era­kus­keta bat orain gutxi, eta hango museoko zuzendariak «pozez txoratzen» deitu ziola, 66.000 bisitari izan zituelako. Eta azal­du du, Chillida Lekura ere jen­de asko etorri dela azkeneko urteotan, itxita egon arren: zortzi urtetan, 50.000 bisitari inguru. «Beraz, esan dezakegu Chillida Leku ez dela inoiz itxita egon. Nahi izan duenak, etortzeko aukera eduki du. Bai­na hau da benetan nahi du­gu­na, Chillida Lekuk bere ateak horrela zabalik izatea, jendea etorri eta sartzea».


«Oso pozik eta emozionatuta gaude, irekierarekin»

Horregatik diote, «oso pozik eta emo­zionatuta» daudela irekie­rarekin: «lan asko egin dugu ho­rretarako, eta iritsi da mo­men­tua», dio Massaguék.

Luis Chillidak nabarmendu du, «itxaropen haundia» dau­ka­tela Chillida Leku berri ho­ne­kin, eta egindako lanarekin gustora daudela: «talde bat osa­tzen dugu, elkarlanean aritu ga­ren guztiok; familia askoz ere haundiagoa gara orain Chi­llida Lekun. Eta guztion artean lortu nahi duguna da, museoa iristea gure gurasoek nahi zu­ten tokira. Ziur nago, oso harro egongo direla biak, honaino iri­­tsi izanaz. Konponbideak bi­la­tzeko lan luzearen ondorioz, Chillida Leku iritsiko delako iza­tera, ez lehen zena bakarrik, baizik eta hori baino gehiago ere bai. Guztiok disfrutatzeko toki bat, hori baitzen gure gu­rasoek nahi zutena».

Elkarlan horri dagokionez, Massaguék eskerrak eman nahi izan dizkio Chillidaren fami­li­a­ri, «egin didan harrera­ga­tik»; Chillida Lekuko langileei, «izu­garrizko lana egin baitute ire­ki­era honetara iristeko»; eta bai­­ta instituzioei ere, eman­da­ko babesagatik.


Irisgarritasuna, hurrengo erronka

Massaguék berak azaldu du, Chillida Leku berriro irekitzea inportantea den bezala, «oso ga­rrantzitsua» dela irisgarri egi­tea ere: «toki zail batean dago kokatuta, eta lanean aritu gara autobus geltokia hobetzeko. G2 autobusa daukagu, museoa lo­tzen duena Hernani Eta Donos­tiarekin. Eta lanean jarraituko dugu, bidegorria ere iristeko, mu­seoa Errekaldeko tren gel­to­kiarekin lotzeko... Izan ere, hori ere bada Chillida Leku XXI. mendera egokitzea».

Ignacio Chillida: «Obra publikoa da, aitak gehien landu zuen gauzetako bat, eta plazer haundiena eragiten ziona. Guztiok gozatzeko obrak egitea zuen gustuko»

?Ecos? erakusketa Zabalagan, «nahiko desberdina, orain arte egoten zirenen aldean»

Museoaren etapa berria haste­ko, Ecos erakusketa jarri dute Zabalaga baserrian; «orain arte egoten ziren erakusketetatik na­hiko desberdina», Ignacio Chi­llida­ren hitzetan. Baserriko gela bakoi­tzean, Eduardo Chi­lli­daren ga­rai bat jaso dute. Ho­rre­la, sartu eta aurreneko ge­lan, hasierako lanak jarri dituzte, «Parisen ze­goenekoak, 1948tik 1952ra bitar­tekoak; igeltsua­re­kin eta egu­rra­rekin egindako­ak. Marrazki asko ere badaude».

Bigarren gelara, areto nagu­sira sartuta, aurkituko dituzte bisitariek, «huts egin ezin zu­ten hainbat obra, Monumento a la tolerancia eta Lo profundo es el aire adibidez». Eta biga­rren pisura igo baino lehen, eskai­le­ren ondoan dago «beste txoko bat, irudikatzen duena aitaren itzulera hona, Euskal Herrira, eta bereziki Hernanira. 1952tik 1957ra bitarteko obrak dira ho­riek», dio Ignaciok: «erakus­ke­ta haundietan egon dira, Mila­nen edo Venezian adibidez, eta ba­tzuk utzi egin dizkigute, era­kus­­keta honetarako; El plano os­cu­ro, El primer consejo al espa­cio, Espacios perforados...».

Goiko pisura igota, Chillida­ren hurrengo etapara egiten du salto erakusketak; 1960ra arte­ko obretara. Eta hurrengo gelan dago, artistarentzat oso garran­tzitsua izan zen beste alderdi bat: obra publikoa. «Aitaren edo­zein erakusketatan, ezin da fal­tatu obra publikoa. Gehien lan­du zuen gauzetako bat da, eta plazer haundiena eragiten zio­na. Guztientzako obrak egi­tea zuen gustuko», dio Igna­ciok. Pertsona batena den hori, da ia inorena. Eduardo Chillidaren idatzien artean jasota dago hori ere. «Askoz ere hobea da, jende gehiagok gozatzea obra horre­taz, pertsona bakar batek bai­no. Eta hori, aitak lortu zuen obra publikoarekin».

Eta azkeneko gelak ere, ba­dauka bere xarma: «gel txiki bat da, baina askorako eman duena beti. Eta bertan, gauza intimoagoak egiten genituen. Aitak beti esaten zuen, kan­po­an dauden obrak direla orkes­tra haundiak, eta gela txiki ho­rretan, zeudela gauza txikiak, berak eskuz egiten zituenak, mimo haundiarekin», ekarri du gogora Ignaciok.

Orain, Haizearen orrazia edo Peine del viento obrari eskaini diote gela hori; Monumentu Multzo izen­datu berri duten obrari. Eta, noizbait, UNESCOk Gizate­ria­ren On­dare izendatu dezan nahi duten horri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!