Korrika

Badator Korrika, beste hainbat ekitaldirekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Abiatu da 21. Korrika! Oste­gu­ne­an hasi zuen euskeraren al­de­ko bere bidea, eta gaurko egu­na Nafarroan barrena pasako du, Nafarroa Beherera pasa aurretik.

Urumea bailarara gaur zor­tzi iritsiko da. Oiartzundik ba­rre­na sartuko da Astigarragara, apirilaren 12tik 13rako gaueko 01:02ean, eta Astigarragatik Her­nanira irtsiko da, Zinkoe­ne­a­ra, 01:24ean. Urnietara segiko du gero, 02:03an.

Aurretik, hala ere, adin guztietako herritarrek hartuko du­te parte apirilaren 12an, egunean zehar egingo diren hainbat Korrikatan, eta festa giroan itxoin­go dute Korrika iritsi arte; Hernanin, Kilimak taldearen kontzertuarekin, eta Astigarra­gan, Laiotz musika taldearen emanaldiarekin eta kantu afariarekin. Korrika pasata ere, Laiotzek joko du berriro.

Testigua, zozketan

Dobera-Kronikak, urtero bezala, be­re kilometroa egingo du Her­na­niko udaletxe atze inguruan, eta testigua nork eraman erabakiko da nahi duten bazkide, Kro­nika­la­ri eta Latxeko harpidedunen ar­teko zozketarekin.

Parte hartzeko, nahikoa da al­biste honi interneten iruzkin bat egitea, kronika@kronika.eus helbidera idaztea edo telefonoz deitzea 943 33 08 99ra. Astele­he­nean, egingo da zozketa.

Bestalde, 21. Korrika honetako petoa lortu nahi duenak, AEK euskaltegiko bulegoetan dauzka salgai, bost euroren trukean.

Jarraipena argazkiekin, Eli Gorostegik

Korrika iruditan jarraitu ahal izango da aurten ere, Kroni­ka­ren bitartez. Eli Gorostegi ar­gaz­kilari hernaniarrak egingo ditu argazkiak Urumean, baina Kro­ni­kako webgunean jarriko dira ikusgai.

Erosteko, berriz, harekin ja­rri beharko da harremanetan: eli.gorostegi­@gmail.com edo 688 858 872. 


KORRIKA KULTURALA

Apirilaren 12, Hernanin

10:15, Mikrokorrika, Haurreskolatik.

11:00, Korrika Txikia, atletismo pistatik hasi eta Plazaraino. Ereñotzuko Txirrita ikastetxeko ikasleek ere hartuko dute parte.

12:30, Korrika Gaztea, Tellerigainen hasi eta Plazaraino.

16:00, Dinokorrika, Sandiusterritik aterata.

19:30, Kilimak taldearen kontzertua, Tilosetan.

Apirilaren 12, Astigarragan

11:30, Korrika Txikia, Herri Eskolatik atera eta Ergobia aldera, Kako ingurutik bueltatzeko.

19:30, Laiotz, JB plazan. Korrika pasata, berriro ariko da musika taldea.

21:00, Kantu afaria JB plazan, Ibon Otaegi eta Xabier Urdangarinekin. Txartelak atzo arte egon dira salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!