Erreportajeak

«Malaysiako munduko txapelketara joateko gutxieneko denbora egiten saiatuko naiz»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 23a, 02:00

«Oso pozik» bueltatu da Iñigo Llopis hernaniarra Dublineko Igeriketa Egokituko Europako Txapelketatik, eta ez da ha­rritzekoa, izan ere, bost do­mina eskuratu ditu: urrezko bakarra, S8 kategoriako estilo libreko 400 metrotan; bi zilarrezko (estilo libreko 100 metrotan eta bizkar estiloko 100 metrotan); eta brontzezko beste bi, estilo libreko 4x100 metrotan eta 4x100 metro errelebotan. 

Dominez beteta zatoz Dublinen egin den Igeriketa Egokituko Europako Txapelketatik. Pozik?
Bai, oso pozik. Egia esan, ez nuen espero bost domina lortzea; asko jota bat edo bi (400 metro libreetan eta 4x100 metro libreetan) lortuko nituela pentsatzen genuen, baina azkenean uste baino emaitza hobeak lortu ditugu.

Denera bost izan dira irabazitako dominak: urrezko bat, hiru zilarrezko eta brontzezko bat. Horietako zein da ilusio gehien egin dizuna? 
400 metro libreetako urrea izan da ilusio haundiena egin didana. Batetik, gehien pres­tatu dudan proba izan delako, eta bestetik, ez delako posible gure etxean Europako txa­peldun bakarra aita izatea! 

Lesio luze batetik zatoz, eta Munduko Serieetan errekorrak hautsi eta Dublineko azkeneko zita honetan, domina-jasa ederra izan duzu. Nola deskribatuko zenuke 2018ko aurreneko urte erdi hau?
Izugarria izan da berriro ere igeri egin ahal izatea. Eta gainera, txapelketetan parte hartzen hasi eta denboraldia horrela bukatzea… Ezin dut gehiago eskatu!

Zer moduz errekuperatu zara lesiotik? Nola izan da lanera buelta?
Oso ondo errekuperatu naiz. Pixkanaka gero eta konfiantza haundiagoa hartzen ari naiz hanka astintzerako orduan, eta hori seinale ona da. 

Lanera buelta ere ona izan da, hainbeste denbora entre­natu gabe egon ondoren, igeri­le­kura itzultzea izugarria izan da. Lan asko egin behar izan dugu; hasieran errekupera­zioa landu dut eta gero, en­trenamenduekin hasi nin­tzen, baina nire inguruko guz­tiek (medikuek, fisiotera­peutek, entrenatzaileek, talde­kideek, lagunek, familiak..) asko lagundu didate.

«Joko Para­linpikoak guztion ilusio haundiena dira. Bertara joa­teko bidea zaila izango da» 

Zein izango dira zure hurrengo zitak? Eta etorkizuneko erronkak?
Hurrengo txapelketa garran­tzitsua Malaysian izango da, Munduko Txapelketan (2019ko uztailaren 29tik abuztuaren 4ra bitarte jokatuko da), eta hara joateko gutxiengo den­bora egiten saiatuko naiz aurten.

«Ez da posible gure etxean Europako 
txa­peldun bakarra aita izatea!»


Bi urte falta dira Joko Paralinpikoetarako. Nola ikusten duzu bidea? Duela bi urtekoa errepikatzeko gogoz?
Azken finean, Joko Para­linpikoak guztion ilusio haundiena dira. Bertara joa­teko bidea zaila izango da.  Dena den, urtero helburuak jarri behar dira, eta orain munduko txapelketan pen­tsatu behar dugu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!