Erreportajeak

“Emakume kirolariak berdintasunez tratatzea pausu handia litzateke harremanetan irabazteko”

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

Jaio: 
1996.09.15

Herria: 
Astigarraga

Bizitokia: 
Astigarraga zentroa

Lanbidea: 
Animazio soziokultural eta 
turistikorako dinamizatzaile 
ikasketak egiten. 

Denboraldi honetan zer egin dezakegu gizon eta emakumeen arteko harremanetan, gure lurraldean irabazle ateratzeko?

Emakume kirolariak berdintasunez tratatzea jada pauso handia litzateke. 

Gure gizartean zeri egingo zenioke plakaje on bat? 
Matxismoa, arrazakeria eta injustizia sozialei. 

Gazteria eta ligatzearen inguruan...  zigor kolpea pitatzeko arrazoiak ba al ditugu?
Baboso batzuk. 

Zer nahiago, uztartzea edo albokoa? Zergatik?
Uztartzea, sendoagoa delako. 

Perkusioa ala sahiestu? Zein da desberdintasuna? 
Perkusioa. Perkutitzen badezu, hor zaudenaren seinale eta sahiesten duenak, ezikusiarena egiten du. 

Jokoa berrabiarazteko modu politena? 
Jarrera positiboa edukitzea. 

Jokoaren arauak errespetatzen ez duenarekin zer egingo dugu?
Erantzun. Norbere lekuan tinko eutsi.

Bereziki gustuko momenturen bat rugbyan?
Partida bukatu eta ikusten duzunean taldeak benetan jolastu egin duela. 

PLAZERREN PUTZUA

Zer egiten duzu plazer hutsagatik?
Sofan bota.

Postre goxo bat?
Gazta tarta, mermelada gutxirekin.

Edari inspiragarri bat?
Txirrisklas: vodka + limoi esprimitua + coca cola.

Pilak kargatzen dizkizun plan bat?
Siesta egin eta parranda bota. 

Udazkeneko gau lasai batean entzuteko abesti bat?
Glaukomaren "gure kaiola".

Goiz jeikitzeak merezi duen plan bat?
Ez dago horrelakorik!

Pelikula inspiragarri bat?
Billy Elliot

Usain intentsu bat...
Invictus eta One Million perfumeak.

Zintzilik duzun desio bat? 
Nikaragua bixitatzea.

SEX-ESALDIA BUKATU...

Desioa pikutara doa... 
Hats txarra dagoenean. 

Hamar urte barru...
Jakin ezazu non egongo naizen!

Nola esan...?
Benetan zer nahi dugun...
 

SASIGALDERA

Rugby taldeko lagun batek,  bikote eztabaidak gutxitu, zauriak sendatu eta egoera hori gainditu nahi duela esango balizu, zer erantzungo zenioke?  
Nik baino gehiago lagunduko dizute Plax! zerbitzuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!