Erreportajeak

«Errusiarren kaleratzearen ondorioz, urte osoan egindako esfortzuak izugarrizko saria izan du»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 7a, 02:00

Abuztuaren bukaeran eman zuten notizia: Kirol Arbitraj­e­rako Epaimahaiak hala era­bakita, Rio de Janeiroko jo­koetatik kanpo geratu zen Errusiako Batzorde Parao­lin­pikoa. Ondorioz, errusiarren eskuetan zeuden plazak libre geratu, eta Jokoen ateetan geratutako kirolarien artean banatu zituzten.
Horietako bat izan zen Do­nostian bizi den Iñigo Llopis ige­rilari herna­niarra. Joko Pa­raolinpikoetara joateko gu­txi­enekotik bi se­gundora ge­ratu zen Euro­pako Paraolin­piko­etan, baina sorpresaz, Rion izango da igandetik aurrera.

Azken momentuan, sorpresaz, Rioko Joko Paraolinpikoetan izango zara. Nola hartu zenuen berria?
Izugarrizko sorpresa izan zen, bai. Hasieran ezin nuen sines­tu, ekipazioa etxera iritsi zenean hasi nintzen barne­ratzen.

Notiziak oporretan harrapatuko zintuen, ezta? Jokoak prestatzeko aukerarik izan al duzu?
Bai, Madrilen nengoen opo­rre­tan. Pare bat aste egon nin­tzen deskantsatzen igeri egin gabe, baina joko paraolin­pikoetara joateko aukera nuela jakin bezain pronto Donostiara bueltatu nintzen entrenatzen hasteko. Egia esan ezin izan dut oso ondo prestatu, bakarrik hilabete bat egon naiz entrenatzen eta astebete besterik ez zait geratzen.

«Gustukoen dudan proba 200 estiloak dira; kristona litzateke proba honetan finalerako pasea lortzea»

Dena den, Joko Para­olin­pi­koetan egotea urte askoko lanaren emaitza izango da, ezta? Aurtengo zure helburuetako bat al zen Rion egotea?
Bai, noski. Denboraldi hasie­ran 400 metro askeetan gutxi­e­ne­kora [Joko Olinpikoetan joka­tzeko behar dena] hur­biltzeko aukera nuela esan zidaten, orduan, proba hori pres­tatzen aritu gara nire entrenatzailea, Isaac, eta ni urte osoan zehar.
Azkenean bi segundura geratu nintzen eta niretzat bajoi bat izan zen, baina errusiarren kalera­ketaren ondorioz,  urte osoan egin­dako esfortzuak izuga­rrizko saria izan du.

Hiru probatan hartuko duzu parte, zein dira? Zein probatan sentitzen zara gusturago?
Joko Paraolinpikoetako pro­bak 50 libre, 100 libre eta 200 estiloak dira, eta gustukoen dudana 200 estiloak dira, uste dut emaitza hobeak lortu ditzakedala proba horretan.

Espainiako eta Europako hainbat txapelketatan izan zara urte osoan zehar. Beraz, zure aurkari batzuk ezagutuko dituzu, ezta?
Bai, maila nazionalean lagun asko ditut, maila interna­zionalean, aldiz, ez dut jende asko ezagutu oraindik.

«Ametsa, hor [Joko Paraolinpikoetan] egotea da, dudarik gabe»

Jokoetan zer pasako den pentsatzeko denbora izan al duzu? Ametsik?
Ametsa, hor egotea da, du­darik gabe. Baina txapelketari buruz pentsatzen dut ezin izan dudala ondo prestatu, beraz, ez dakit ze formatan egongo naizen orduan. Kris­tona litzateke 200 estiloen pro­­ban finalerako pasea lortzea.

Orain zoaz Joko Paraolinpikoetara, baina urte asko daramakizkizu igeriketan. Nolatan hasi zinen?
Orain dela zazpi urte hasi nintzen igeriketan orain nire taldekidea den Ikerri esker. Hasieran Dordoka taldean hasi nintzen, baina urtebete bertan igaro ondoren, Javi Aymerichek deitu zidan Kon­porta Kirol elkartera joa­teko.

Goi-mailako kirola eta ikasketak uztartzea eramangarria al da?
Niri zaila egiten zait biak eramatea, baina nire ustez bakoitzak modu batera edo bestera eramaten du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!