Erreportajeak

«Laguntasuna oso garrantzitsua da; eskubaloia taldeko kirola da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 12a, 02:00

Jokatzen hasi eta entrenatzaile bukatu. Nola?
Jubeniletara arte jokatu nuen. Gero, lanean eta ikasten hasi eta utzi egin nuen. Denbora batera, ikasketa akademia bat ireki nuen, eta neska se­nio­rren taldea etorri zitzaidan, kamiseta eske. Ia ez zegoen emakumerik kiroletan, ordu­an; atletismoan bakarrik. Erosi egin nizkien. Eta pare bat urtera, entrenatzailerik gabe geratu zirela eta, eskatu egin zidaten, eta ni, animatu!

Non entrenatzen zenuten?
Baldintzak ikaragarri txarrak ziren. Inork ez gintuen nahi. Mutilen taldeak Biterin zituen aldagelak, baina ez zuten partekatu nahi. Ez genekien non sartu, eta orain anbu­la­torioa dagoen horretan zegoen etxean sartu ginen; tablak eta ladrilloak erosi nituen, eta hantxe hasi ginen. Ura sartzen zen toki guztietatik! Arraun­lariak ere han aritzen ziren. Eta jokatu, Atsegindegin egi­ten genuen. Denetarako balio zuen, aparkaleku, zelai... 1975 ingurua izango zen.

Hala ere, marka politak egin zenituzten...
Titulu probintziala eta biga­rren mailara igotzea lortu ge­nuen. Baina ez genuen oihar­tzunik izan; ez ginen inoren bigarren platera ere. Etapa horretan, kiroldegirik gabeko talde bakarra izanda, eta oihartzunik ez genuela izan ikusita, begirale eta probintzia mailako entrena­tzaile tituluak atera nituen. Mutilen senior taldea entre­na­tzen ere hasi nintzen; pro­bintziako 1go mailan zegoen, eta bigarren mailara igo gi­nen. Orduan, federazioa seriago jarri zen, kiroldegi batean jokatu behar genuela eskatzen.

«Talde bakarrenetakoa ginen, kiroldegirik gabea; Atsegindegin jokatzen genuen!»

Eta horrela hasi zinen kiroldegi bat eraikitzearen aldeko borrokan?
Denetik egin genuen! Manifes­tazioa, plano eta bozetoak ma­rraz­tu, arkitektoekin elkartu... Uda­lak esaten zuen Atse­gindegi zela zeukan terreno bakarra, eta orduan, bertarako plano bat egin nuen, poxpolo kaja baten modukoa. Nire egoskorkeria ikusita, azkene­an, terrenoak ero­si zituen uda­lak, eta orduan, bi pista es­katu nituen. Tokirik ez edu­kitzetik, bi pista izatera pasa ginen. Klub askoren inbidia izan ginen! Nahiz eta orain askok kri­tikatu egiten duten, oso ki­roldegi konpletoa lortu genuen.

Zein lorpen gogoratzen dituzu modu berezienean?
Neskekin Erregina Kopako az­pi­txapeldun izan ginen, eta hu­rrengo urtean Europako Kopa jokatu genuen; han, Lisboari irabazi genion, baina Alemania gehiegi izan zen!

«Ia ez zegoen emakumerik kiroletan, orduan; atletismoan bakarrik»

«Bigarren mailara igo ginen, eta ez genuen oihartzunik izan; ez ginen inoren bigarren platera ere»

Gainbehera ere izan zen...
Denetik gertatu zen. Mutilekin bigarren mailarako igoera jokatu behar genuenean, Lo­groñora joateko dirua eskatu genuen Kirol Elkartean, baina ezetz esan ziguten. Orduan, planteatu genuen elkartea utzi eta Eskubaloi Kluba izatea, baina 3garren probintzia­le­rai­no jaitsi beharko genuen. Muti­lak prest zeuden kategoriaz jais­teko, baina Gaztelu talde­a­rekin fu­sio­natzea lortu genuen: aurreneko probintzialean ge­ra­tu ginen, eta taldeak elkartean segi zuen. Gero, hiru denboraldi egin ni­tuen Euskal Federazioko zu­zen­dari tekniko lanetan, eta 90ean, Hernanira itzultzean, bi esku­ba­loi klub zeuden. Mutilek urteak zera­matzaten aurrene­ko pro­bin­tzialean eta entrena­tzaile izateko eskatu zidaten. 42 tal­de­ren artean igotzea lortu genuen; oso igoera polita izan zen. Gero, neskek eskatu zida­ten la­gun­tzeko, denboraldi er­dian, jais­te­ko zorian bai­tzeu­den. Neretzako mo­mentu in­portantea zen, or­duan ia jo­ka­la­ri guztiak her­na­niarrak bai­tzi­ren. Lortu genuen manten­tzea, baina hurrengo urtean jaitsi ginen; 93-94 urteak izango ziren. Juan Carlos Becerril presidentearekin segi zuen pixka batean klubak, baina kluba erreta zegoen, ordurako.

Orain taldea sortu da berriro. Pozik? Zein gomendio egingo zenizkieke?
Ilusio haundia egiten dit. Zaila da zerotik hastea, eta babesa me­rezi dute. Merito haundia dut­e. Eta jokalariei, esango nie–ke konstanteak eta dizipli­na­tu­ak izateko, eta laguntasuna ga­rran­tzitsua dela; eskubaloia taldeko kirola da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!