Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] ROCKERRENA

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 20a, 01:00

Egilea: Mikel Aginagalde

Nortzuk zarete Rockerrenak?
Rockerrenak taldea 21 eta 22 urteko bost gazte hernaniarrek osatzen dugu. Eñaut Belegainek baxua jotzen du; Mikel Gartzia taldeko ahotsa da; Mikel Monterok eta Asier Gutierrezek, berriz, gitarra jotzen dute, eta Antton Santakruzek, azkenik, bateria astintzen du.

Noiz sortu zen taldea?
Hilabete honetan bete dugu lehen urteurrena. Egia esan betidanik izan dugu musika talde bat sortzeko asmoa; gutako hiruk Elizatxo ikastolan ikasi genuen eta gitarra jotzeko elkartzen hasi ginen denbora librean. Mikelek gustuko zuen jotzen genituen kantuak abestea eta berehala zenbait kanturen bertsioak egiten hasi ginen. Gerora, eskolaz aldatu, Eñautekin elkartu eta taldean baxua jo­tzeko aukera proposatu genion, eta berak onartu egin zuen. Jada lau ginen taldean, bateria jolea falta zen, baina hura ez zen arazo izan. Anttonek gustuko zuen perkusioa, eta taldean partehar­tzeko gonbita egin genion. Hurrengo egunean bateria berria erosi zuen. Berehala, Hernaniko Tilosetan kontzertua jotzeko eskaintza egin ziguten eta bost kantu jotzea erabaki genuen. Guztia presaka prestatu behar izan genuen arren, dena ongi irten zen. Orduantxe hasi zen taldearen ibilbidea. Zer dela eta taldearen izena. Zergatik jarri zenioten izen hori? Lehendabizi gure taldearentzat egokiak izango ziren izenen zerrenda egin genuen. Baina, rock musika gustuko dugula eta originala eta ironikoa zela kontuan hartuta aukeratu genuen izen hori. Taldekide guztien artean hartu genuen erabakia parranda batean.

Non ensaiatzen duzue?
Hasiera batean, Mikel Gartziaren garajean jotzen genuen, baina hura ez zen lekurik egokiena, eta egun batean bizilagunak kexatu egin ziren soinua zela eta. Orduan, udaletxera jo genuen entsegu lokal baten eske; ezezkoa jaso genuen. Orain Fagollagan ensaiatzen dugu, Anttonen amonaren baserrian. Bertan ez diogu inori molestatzen eta pozik gaude. Berbenetan jotzen duen talde batekin txandakatzen ditugu saioak. Baina, guk ere, herriko beste talde ugarik bezala, entsegu lokal bat izan nahi genuke. Ez dugu ulertzen zergatik herriko musika talde batzuei en­tsegu lokala ematen dieten, eta guri berriz ez. Udaletxeari lokal bat eskatzen jarraitzeko asmoa dugu aurrerantzean. Astean zenbat aldiz elkartzen zarete musika jotzeko? Taldekideen lan txandaren arabera izan ohi da. Hau da, ahal dugunean. Izan ere, taldekide batek arratsaldez egiten badu lana, askotan ezin izaten gara elkartu. Orain, egia esan, gu­txiago ensaiatzen dugu, arrazoi horregatik. Baina, orokorrean, bizpahiru egunetan elkartzen gara. Datorren urtetik aurrera taldeari indarra emateko asmoa dugu. Zein musika mota egiten duzue? Gure izenak dioen bezala rocka egiten dugu. Taldekide bakoitzak bere gustuak ditu musikari dagokionez. Ez gara musika estilo konkretu batetara mugatzen. Rockaren barruan estilo ugari gogoko ditugu. Mikeli, esaterako, heavy-a gustatzen zaio, eta Eñautek berriz punkaren eragin nabarmena du. Beraz, ez dugu estilo zehatz bat jotzen, baizik eta gogoko ditugun estilo guztiak lantzen ditugu. Uste dugu rockaren barneko estilo ezberdinak gustuko izateak taldea aberasten duela. Ez dugu musika zehatz batetan ixteko gogorik, nahiago dugu estiloen desberdintasuna.

Zein musika taldeen eragina izan duzue?
Lehenago esan bezala, taldekide bakoitzak musika mota baten eragina izan du. Eñautek, adibidez, Euskal Herriko punk mugimendua du gustuko, Cicatriz edota Eskorbuto bezalako taldeak. Asierri, berriz, AC/DC talde australiarra gustatzen zaio gehien. Mikel abeslaria, ordea, Los Suaves galiziarrek txunditzen dute, baita Barricada talde nafarrak ere. Orokorrean, esan bezala, rock musika egiten duten taldeak dira guregan eragin haundiena izan dutenak. Zein da bakoitzari gehien gustatzen zaion taldea? Egia esan talde ugari gustatzen zaizkigu, bat aukeratzea zaila egiten zaigu. Mikel Monterok Iron Maiden du gogokoen; Mikel Gartziak, bat aukeratzekotan, Black Sabbath hartuko luke; Asierrek, esan bezala, AC/DC; Antonni, berriz, DJ-ak eta perkusio erritmoak gusta­tzen zaizkio. Hala ere, asko dira gustuko ditugun taldeen ze­rren­­dan sartuko genituzkeenak.

Musika ikasketarik ba al duzue?
Taldeko bi gitarristek badituzte musika ikasketak. Bai Mikel Monterok eta bai Asier Gutierrezek Donostian egin zituzten musika ikasketak bi urte luzez. Julio Biurrun irakasleak irakatsi zien gitarra jotzeko beharrezkoak diren gutxieneko arauak. Haiek dira musika maila altuena dutenak. Gainontzeko taldekideek euren kabuz ikasi dute euren instrumentua jotzen. Eñautek, esaterako, gurekin elkartu baino lehen punk musika estiloko talde batean jotzen zuen, eta pixkanaka baxua jotzeko abilezia hartu du. Orain inork ez du ikasten, baina bakoitzaren lanaz hobetuz goaz. Uste dugu bakoitzak egin behar duela bere maila hobetzeko ahalegina, eta horrela aurrera egingo dugula pentsatzen dugu. Kantu propioak ba al dituzue? Oraingoz gure kantu propio bakarra besterik ez dugu. Euskaraz egindako abestia da. Bestetik, Eñautek idatzitako Rockerrenak kantua ere buka­tzen ari gara. Abesti hori aurkezpen kantua da, hau da, nor­tzuk garen eta zer nahi dugun adierazten duen kantua. Azkenik, The Clash talde ingelesaren ´Should i stay or should i go` kantu ezagunaren bertsioa egin dugu. Azken hori erdaraz idatzi dugu, ´Otro día sin joder` izenburupean. Izenak dioen bezala, beste egun bat txortan egin gabe oheratzen garela diogu. Abestiak taldekide guztien artean egiten ditugu, bakoitzaren iritzia kontuan hartuz. Hemendik aurrera abestiak konposatzeko denbora hartzeko asmoa dugu.

Zeri buruz hitz egiten dute kantu horiek?
Gure kantuek, gehienbat, parrandaren inguruan hitz egiten dute. Gauean kalera atera, garagardo batzuk edan eta ondoren neskekin dugun zorteaz mintzatzen dira. Hau da, neskek kasu gutxi egiten digutela salatu nahi dugu. Orokorrean, ondo pasatzea da kantuen bidez transmititu nahi duguna. Hala ere, kantu gutxi sortu ditugula eta, uste dugu gure nortasunaren berri emateko etorkizunera begiratu beharko dugula.

Grabatu al duzue maketarik?
Ez, orain artean ez dugu ezertxo ere grabatzeko aukerarik izan. Beno sakelako telefonoan grabatu dugu zerbait, baina ez da beste munduko ezer. Gure kantu gehiago sortu eta lantzen ditugun momentuan maketa bat grabatzeko asmoa dugu, eta epe luzera. Orain kontzertu gutxiago jotzen ditugu, baina abesti berriak sortzeko lanean ari gara. Uste dugu azken hori dela talde batek aurrera egiteko behar duena.

Zenbat kontzertu egin dituzue orain artean? Non?
Urtebetean lau kontzertu egin ditugu. Ez dira asko baino hasiera izateko gustura gaude. Lehen kontzertua, esan bezala, Tilosetan izan zen, esperientzia polita izan genuen. Gerora Donostiako Leize Gorria tabernan jo genuen, eta azken bi kontzertuak Hernaniko Portu eta Zikuñaga auzoetako festetan egin ditugu Hernaniko beste talde batzuekin batera. Aurrerantzean hainbat kontzertu lotzeko bidean gaude, esaterako, Donostiako ´Casa del guarda`-n, baina oraindik ezer ez da ziurra. Orokorrean, gure lehen kontzertuen esperientzia ona izan da, eta jendearen eran­tzuna baita ere. Hala ere, uste dugu gure musika mota egiteak aukera gutxiago ematen dituela gure inguruan kontzertuak egiteko. Izan ere, herri mailan lehenago deitzen diote emanaldi bat emateko punk musika egiten duen talde bati, rocka egiten duen talde bati baino.

Zer da musikaren bidez lortu nahi duzuena?
Musikaren bidez lortu nahi dugun helburu garbiena ongi pasatzea da. Musika jotzea da gure denbora pasarik atseginena, eta jendeak gure emanaldiekin ondo pasatzea lortzen badugu konformatuko gara. Uste dugu kontzertuak direla ezagu-tzera emateko modurik eraginkorrena. Bestalde, herrietatik herrietara kontzertuak egiten ibiltzea gustatuko litzaiguke, musika eta parranda uztartuz.

Musikaz bizi daitekeela uste al duzue?
Gure kasuan uste dugu oso zaila, edota ezinezkoa dela. Eza­gutzera emateko kontzertuak eskaini behar dira, eta horiek jendeari gustatu behar zaizkio. Gaur egungo musika merkatua nola dagoen ikusita lan zaila dela uste dugu. Musikaz bizitzeko musika landu behar da, horretara bakarrik enfokatu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!