Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] PUBLIERREPORTAJEA - Ignacio Muguruza

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 14a, 01:00

Zergatik erabaki zenuen sektore turistikoarekin lotura duten kalitatezko zenbait sistemen eta programen alde egitea?
Hiru arrazoirengatik: lehenengoa, Atalaiako lan talde guztia hobeto formatzeko; bi­garrena, negozio bizia izateko eta prest egoteko; eta hirugarrena, etorkizuna ziurtatzeko.

Zer nolako onurak ekarri dizkio zure ne­go­zio­ari Q Ziurtagiriak?
Langileak, bere kabuz, eguneratuta egotea eta horretarako aitzakiarik ez izatea. Horretaz gain, bezeroak poztu egiten dira sarreran kalitatezko plaka bat dagoela ziurtatzean. Konfiantza handia ematen dio barrura sartzen denari.

Zein barne hobekuntza izan dituzue ziurtagiria ezartzearen ondorioz? Antolakuntza, kudeaketa eta azpiegitura aldetik?

Batez ere, saiatu gara lantzen, langileen etengabeko formazioa; garbitasuna, itxura eta bezeroenganako harreta.

Bezeroaren beharrak eta nahiak asetzeko garaian,
zuzenean eragin duten hobe­kun­tzak zein izan dira?

Batez ere, tratu pertsonalari dagozkionak. Beti zaindu izan dugu hori, baina orain, langile guztiek dute beren ardura nagusienen artean.

Zer esango zenioke turismoko sektore profesionalari, Q Ziurtagiria ezartzera
animatu daitezen?

Esango nieke ez dela erraza kalitatezko sistema bat ezar­tzea. Erotu egingo liratekeela dokumentazioarekin, gogorra egingo zaiela... Baina esango nieke emaitzak ezinhobeak direla, eta azkenean, beren enpresaren erabateko kontrola izango dutela.
Gainera, publikoak gero eta gehiago exigitzen ditu horrelako sistemak; eta ez badira eskaintzen, galdu egiten dira bezeroak.

Aholkatuko zenieke beste enpresariei halako kalitate sistema batekin lan egiteko?

Bai; izan ere, alor asko hobe­tzen laguntzen du. Gainera, azkenerako, ezingo dugu saihestu kalitate kontrol gehiagotara egokitzea.

Uste duzu Q Ziurtagiriak zure negozioa lehiakorragoa egiten duela?
Toki askotan presente egoten laguntzen du; hala nola, foroetan, gidetan... eta kontaktu gehiago izaten laguntzen du, baina azkenean lehiakorrak enpresaria eta langileak dira.

Zein dira Ziurtagiriaren bidez landu eta ezarri diren konpeten­tziarik garrantzitsuenak edo ­baliagarrienak?

Ziurrenik kostuen erabateko kontrola eta produktuen jarraipen zehatza izatea, beren etorburutik ekoizpeneraino.

Zein aldaketa egin dituzu edo egingo dituzu aurrerantzean, zure negozioan, kalitatea bultzatzeko?

Zehazki, berritze prozesu sakon batean gaude oraintxe. Datorren urteko martxoan bukatuko da: hotela handituko dugu eta jatetxearekin batuko dugu, beheko solairuaren bidez, ezinduentzako oztopoak gutxitzeko; tabakoaren aurkako Lege berria errespetatuko dugu %100ean, eta horretarako, kanpoan kristalezko portxe bat egingo dugu erretzaileek ez diezaioten be­ren plazerrari uko egin; ardoen eskaintza murriztu eta hobetu egingo dugu; eta kalitatezko lehengaiekin jarraituko dugu lanean; batez ere, denboraldiko arrain eta barazki freskoak prestatzen.

Eusko Jaurlaritzak, Turis­mo­­ko Euskal Agentziarekin, Bas­que­tour-ekin bat, enpresarien eskura jartzen ditu beharrezko tresnak eta lagun­tzak beren negozioak lehiakorragoak izan daitezen;
ho­na­ko programa hauen bidez:

Jardun Egokiko programak:
Programa honen helburua da, enpresariak ‘profesionalizatzea’ eta nora iritsi nahi duten zehazten laguntzea. Euskadin, 274 establezimenduk dute Kali­tatezko Turismoa lortzeko Konpro­miso Diploma.  

Kalitate Turistikoaren Q Programa: Programa honek ziurtatzen du bezeroen beharrak eta nahiak beteko direla. Euskadin,
267 establezimenduk dute Turismo­ko Kali­tatezko Q Ziurtagiria.

Bikaintasun Ereduko programa, EFQM: Programak organizazioei kalitate bikaina lortzea proposatzen die. Euskadin 17 establezimenduk jarraitu dute eredu hau.


Jar ezazu Kalitate Turistikoaren Q-a zure establezimenduan!

94 607 75 86 – 94 404 74 70


www.turismoa.euskadi.net
www.euskalit.net


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!