Erreportajeak

«Betirako bagina bezala funtzionatzen dugu eta maitasuna, osasuna, lana... denak dira iheskorrak»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 6a, 02:00

Zazpi film labur euskeraz, 75 minututan da Dobera Euskara Elkartearen proposamena, astearterako. Laburbira emanaldia izango da Biterin, 19:00etan. Marylin da film horietako bat, eta Iñaki Beraetxe, laburreko gidoilaria eta zuzendaria bertan izango da.

Asteartean zuk idatzi eta zuzendutako Marylin pelikula ikusteko aukera izango da Biterin.  Askatasunari eta adiskidetasunari kantua dela diozu pelikula, eta paradoja hori garatzeko Marylin txa­ku­rra bihurtzen duzu protagonista. Zuk esana da, na­gusia­rekin bizi den txakurrak bi­zi­tza lotua duela; aldiz, es­ka­lee­kin kalean bizi denak askeagoa duela, zoriontsuagoa.
Marylin laburmetraian paradoxa hori azaltzen saiatu gara. Hau da, batzuetan egoera berak oso pertzepzio ezberdinak sortu ditzakeela izaki ezberdinengan. Dirudiena baino ohikoagoa iruditzen zait, batez ere, Ama Natura tartean bada.

Indar, Kira eta Aylaren omenez egindako film laburra dela ere zuk esana da. Zeintzuk ziren? Beti izan al duzu lotura haundia txakurrekin? Ondo moldatu al zara filmeko txakurrarekin?
Txakur izenak dira, bai, anaiaren Indar bulterrierra, koinataren Kira snawzerra eta gure bihotzekoa zen Ayla maitearena. Txakurrak betidanik izan ditut gustuko, nahiz eta gaztaroan horretarako aukerarik izan ez. Marylin filmeko txakurra, Pitxu, orain dela hiru urte bizi da gurekin, maitagarria da eta aktore lanetarako oso, oso prestua.

«Laburbira bezalako ekimenak oso
be­ha­rrezkoak dira; jen­dearekin partekatu ahal izatea oso aberatsa da»

Bizitza une batetik bestera al­datuko litekeela diozu eta ho­rren harira, azken urteetan kri­siaren eraginez askotan iku­sitako istorioa bat konta­tzen du Marylinek: arazo ekonomikoak, krisia,
desjabetzeak…

Orohar, ez gara jabetzen zeinen erraz alda daitezkeen bizi baldintzak, betiko bagina bezala funtzionatzen dugu normalean. Askotan, ordea, espero ez duzuna gertatzen da eta bere zain zeunden hori berriz desa­gertu egiten da. Maitasuna, lana, osasuna... Denak dira iheskorrak.

Filma ikusi eta gero, zurekin solasean aritzeko aukera izaten da. Orain arte, nola hartu izan du publikoak Marylin?
Nik uste, filmak jendea txakurrarekin mimetizatzea lortzen duela, eta horri eskerrak sor­tzen dela halako emozio berezi bat Marylinekiko.

Iñaki Beraetxe aktore lanetan ezagutzen dugu, Goenkale edo Mugalari telesaietan esaterako. Noiztik gidoilari eta zuzendari?
1999garren utean egin nuen le­he­nengo laburra Dabid Erras­tiren gidoi batean oinarritua Txerri Hankak. Gore puntu bat zeukan, ama-seme baten arteko erlazio inzestuosoa konta­tzen zuen. Lekeition bigarren saria jaso genuen, eta ez da harritzekoa, izan ere, bertako apaizari, On Benitori, ez baizi­tzaion oso ‘egokia’ iruditu... jejeje

Beti euskeraz egiten al dituzu? Balore berezia ematen al diozu horri? Zergatik?
Orain arte bederatzi fikzio labur egin ditut, eta guztiak izan dira euskaraz, beharrezkoa dela iruditzen zait disglosia egoera honetan. Kimuak sailean, adibidez, baldintza hau jartzen dute Con el fin de facilitar la labor del jurado y ante la potencial presencia de miembros ajenos a la CAV, se recomienda presentar los cortos realizados en cualquier lengua distinta del castellano con subtítulos en dicho idioma. Jaur­laritzan ere, gidoiak errejistra­tzera eraman izan ditudanean, erdarazko itzulpena exijitu didate, baina gidoia gaztelaniaz bada, inork ez du euskaraz ezer eskatzen!

Marylin filma Lekeition aurkeztu zenuen. Durangoko azokan ere ikusgai izan zen… Eta orain, Euskal Herriko 30 txokotan jarriko dute Laburbiraren barruan. Zer suposatzen du
horrek zure­tzat?
Eta filmarentzat?

Krisiaren aitzakiarekin, kulturako arlo guztiak daude ia suntsituta, asko erabat kixkalita; beraz, Laburbira bezalako ekimenak oso beharrezkoak dira une honetan. Jendearekin arte-lanak partekatu ahal izatea oso aberatsa da guztientzat.

Ba al duzu film labur
berriren bat momentu
honetan eskuartean?

Aste honetan bertan hasi naiz hurrengo laburra prestatzen. Jon Miranderen kontu batean dago oinarritua eta nik uste, lan polita egin genezakeela; beti ere, txukun eta merezi bezain  zainduta eginez gero. Ea nola moldatzen garen ia sosik gabe (oraingoan ere, Karkar!) ekoizpen txukun bat egiteko!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!