Esaten da, biolina dela
musika instrumenturik
zailenetakoa. Zergatik
aukeratu zenuen biolina?
Biolina ikasteko aukera izan nuen, nire familian. Nere historia, biolinjole moduan, familian hasi nuen, aitonaren lehengusuekin eta aitarekin. Aitak gaita jotzen zuen. Baina batez ere, txoratu ninduena soinua izan zen, musika, eta aurrean neukan erronka...
Nola lortzen du musikari batek, eta biolinista batek, mundu mailan errekonozimendua izatera iristea?
Ez dut traiektoria bat programatu. Bihotzak esandakoa egin dut, humanitatea azaltzen saiatu, eta konpartitu; hori da bizirik sentiarazten gaituena. Zure buruari libre utzi behar diozu, eta musikari begira bizi. Litekeena da mundu mailako errekonozimendua lortzea; eta litekeena da, ez lortzea. Baina egiten duzunak betetzen bazaitu, egitera zoazen guztietan betetzen bazaitu, kasualitate bat da famarekin topo egitea. Pribilegio bat da bidaiatu eta musika egitea, musika tradizionala egitea, eta jendearen bihotzetara iristea.
Diskoak egin dituzu, beste taldeekin jo duzu, bakarlari gisa aritu zara, musika
bandekin jo duzu, soinu bandak egin dituzu...
zerekin geratzen zara?Eta zer falta zaizu egiteko?
Maite dut bariedadea! Beti ari naiz buruari bueltaka, bide zahar eta berrien bila, musika eta dantzari bizi-puntu berri bat emateko. Orkestarekin lan gehiago egin, neronek konposatu... hori da nere interesa. Kosta ala kosta, hautsi egin nahi nuke, musika klasikoa eta tradizionala zatitzen dituen marra hori, eta ideiek beren bidea egin dezatela...
Titanic, Azken Mohikanoa... pelikula arrakastatsu askoren soinu bandetan zure biolinaren musika entzun liteke. Pelikula bati musika jartzeko, zein pausu ematen dituzue?
Askotan, oso prezipitatua izaten da. Azken Mohikanoa egiteko, goizean deitu zidaten Los Angelesetik, eta gauerdirako grabatzen ari nintzen, pelikula zati batzuk ikusita! Gauzak ikaragarri azkar funtzionatzen dute; batzutan izaten da sormenerako aukera gehiago, baina denborak eta diruak presio haundia jartzen dute. Adibidez, James Horner eta James Newton Howard konpositoreak talentu berezia dute azkar eta ondo konposatzeko... Inspirazio iturri ona gainerakoentzat.
Azken lanean txeloa eta biolina ari zarete elkarrekin, ‘In the moment’. Hori da Hernanin eskainiko duzuena. Zer berezitasun ditu lan horrek?
Txeloa eta biolina elkartzea pasio bat da guretzat. Hurrengo CDak gonbidatu gehiago izango ditu, eta seguru asko, hemendik gutxira baita musika talde gehiago ere.
Euskal Herriko musikariekin lan egin izan duzu: Mikel Laboa, Oreka Tx... Baita hernaniarrekin ere: Alboka taldea, Joxan Goikoetxea... Zer lotura duzu euskal musikarekin?
Harreman haundia izan dut euskaldunekin urte askotan, eta oso jende aberatsa iruditu zait, bai pertsona bezala, eta bai kulturalki. Euskal Herrian izugarri ondo sentitzen naiz, eta txoratu egiten nau hemengo musikak, eta kulturak bultzata lanean ari den jendeak. Eskoziarron sentimenduaren oso tankerakoa da. Espero dut berriz etorri ahal izatea, eta akaso, txakolinen bat hartzea!
Alasdair Fraser ikur bat Eskozian-Alasdair Fraser (1955), Clackmannan, Eskozia.
-Fisikan Lizentziatua
-Biolinjolea, 8 urterekin hasita.
-Musika eskoziarra jotzen du.
-National Mod saria - 1973
Taldeekin solista:
-Skyedance taldea
-Master Chorale taldea
-Waterboys taldea
-Chieftains taldea
Bakarlariekin elkarlana
-Jean Redpath abeslariarekin
-Itzhak Perlman biolinjolearekin
-Paul Machlis pianojolearekin
Diskografia luzea - Culburnie Records disketxe propioa
-Dawn Dance diskoa, zeltiar album onenaren saria - 1996
Pelikuletako soinu-bandetan biolinjole
-Titanic
-Azken Mohikanoa
-Wyatt Earp
-The Spitfire Grill
Bere lanak aurkitu daitezke bilduma hauetan
Celtic twilight, Celticlullabies, Narada Wilderness, Celtic Odissey eta The Road North
2004tik aurrera Natalie Hassekin
-Fire and Grace
-Legacy of the Scottish Fiddle
-In The Moment (Biterin joko dute)
Artista euskaldunekin
elkarlana
Oreka TX, Kepa Junkera, Joxean Goikoetxea, Mikel Laboa (Txoriak Txori famatua grabatu zuten)