Erreportajeak

«Bortxa politikoaren sorkari dugu demokrazia»

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 20a, 02:00

Agerian dauden hainbat bortxa mota ez omen ditugu ikusten. Nolatan?
Batzuetan ikusteko gauzarik zailenak ez dira ezkutuan eta estalita daudenak, baizik eta begien bistakoak. Zergatik? Gau­za edo gertakari horiek nor­ma­li­za­tuak eta natu­ra­li­za­tu­ak dau­de­lako gure begie­ta­ra. Gure be­gi­ak ez dira gai, gu­re adimenak ez du zorroz­ta­su­nik, gure zentzuek ez dute zoli­tasunik elurraren zuri­ta­su­naz jabetzeko, elurra berez zuria delako, eta egunen batean elur beltza egingo balu, denok asaldatuko gintuz­kee­la­ko. Ba, metafora horrek ba­lio dezake bortxa politiko es­truk­turalaren izaera natu­ra­li­za­tua adieraz­te­ko. Bortxa es­truk­tural siste­mi­koa auzitan jartzeko, logikoak eta zen­tzuz­koak di­ruditen dis­kur­tsoen aurka egon behar du­zu, eta zentzu ko­mu­naren kon­tra jar­duteak higa­dura psiko­lo­gi­ko eta ideologiko handia da­kar. Ezarritako or­dena natu­ra­li­za­tua kolokan ipintzen duen bortxak bakarrik pizten du gure arreta.

Zein dira ikusten ez ditugun bortxa mota horiek?
Zentzu komunaren kategoria­ra jasota dagoen estatuaren bortxa sistemikoa dago tar­tean, batez ere. Bortxaren monopolioa baitauka estatu modernoak, eta bere kons­ti­tu­zio eta lege-sistemaren bidez zuritzen ditu indarrean dauz­kan orotariko bortxaren adie­raz­penak. Fran­kismoaren hon­darrean “ikus­garria” zen estatuaren bortxa estruktu­ra­la. Indarrean zegoen ordena nazionala eta soziala ezin zuen zuritu estatuaren izaera jazartzaileak. Baina, demokra­zia­ren formak Espai­nian eza­rri ahala, Hego Euskal Herrian ere bortxa politiko siste­mi­koaren zentzua eta esanahia aldatu egin ziren euskal herritar askorentzat, eta azkenean ikusezin bihurtu.

Estaturena, ETArena, gizartearena... Zilegi da bortxa kasuren batean?
Ikuspegi historikoaren ara­be­ra, indarrean zeuden ordena sozial eta politiko zaharrak irauli ez balira, oraindik sistema feu­da­le­an biziko gi­nen, beharbada. Odola bor­borka isurarazi da herrialde askotan eta erregeren bati edo besteri lepoa moztu ere bai. Alde horretatik, bortxa poli­ti­koaren sorkari dugu gaur bizi gaituen zorioneko “demo­kra­zia” ere. Bortxaren era­bilera zilegia izan da bateko eta besteko ma­txi­nada eta iraultza gertaeretan. Ez dago dudarik, beraz, bortxa po­li­ti­koa zurigarria izan dela erabat gizarte-gatazken bila­ka­e­ran; are gehiago,  testuinguru his­to­rikoaren arabera, bortxa­ren erabilera eskakizun morala izan da bidegabekeriaren aurka ekiteko. ETAren historian ere antzeko zantzuak dakuskigu: garai batean mundu aber­tza­leko inor gutxik jartzen zuen zalantzapean euskal talde ar­ma­tuaren kontrabortxa. Ge­ro, den­boraren joanean bor­txen arteko dialektikan, bor­txa sis­temiko eta zuzenaren arteko ha­rremanetan alegia, Estatua­rena zurigarri bilakatu ahala  ETArena gaitzetsi egin da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!