Erreportajeak

«Poema bat kantuan entzundakoan ordura arte atzeman gabekoetaz konturatzen zara»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 10a, 01:00

Idazlea zara, baina kantuan ikusi edo entzungo zaitugu emanaldi honetan. Zer moduz ari zara moldatzen?
Egia esan, espero baino askoz gus­turago eta erosoago. Joan den azaroan jendaurrean hasi nin­tzenean beldur haundiak ni­tuen, baina gerora uxatu ditut beldur horiek. Gainera, gero eta hobeto moldatzen ari naizela esan­go nuke, barkatu harro­keria.

Asko irabazten al du poemak kantuarekin? Zer ematen dio?
Ez nuke esango irabazi egiten duenik. Poema hor dago, eta irakurtzeko ederra da, bene­tan ederra kasu honetan. Bai­na uste dut poema bat kan­t­uan entzuteak poesiara hur­bil­tzeko beste modu bat es­kain­tzen duela, poesiaz goza­tze­ko beste modu bat. Niri be­hintzat askotan gertatu izan zait, nahiz eta poema bat hogei aldiz irakurria izan, kantuan entzundakoan ordu­ra arte atzeman gabeko ña­bardurak, esanahi berria, in­terp­retazio berriak atze­ma­tea. Hori dute onak diren poema eta doinuek, behin eta berriz ira­kurri, behin eta berriz en­tzun, eta beti dago zerbait be­rria deskubritzeko eta go­za­tze­ko. Alde horretatik, apor­ta­zioa egiten dio kantuak poe­siari.

Miguel Hernandezen poemak itzuli dituzu eta horiek erre­zi­tatuko dituzu, hainbat mu­si­ka­gileren doinu ezagunak erabiliz. Bederatzi poema dira eta 5 musikagileren doinuak, ezta?
Duela hilabete batzuk hasi nin­tzenean halaxe zen, baina gerora beste talde edo mu­sikari batzuk deskubritu ditut, eta poema-kantu pare bat ge­hitu dizkiot errepertoriotxoari. Baina bai, tartean dira Joan aPaco Ibañez, Alberto Cortez, Adolfo Celdran edo Banda Inaudita bezalakoen doinuak.

Nolatan poema horiek?
Alde batetik poemak mu­sika­tuta egon behar zuen, eta doi­nu horrek neuk kantatzeko mo­dukoa izan behar zuen, nire mu­getarako egokia. Neu­re gustu poetikoak eta mu­si­kalak ere sartu ziren aukera­ketan. Az­kenik, nire ustez Her­nandezen poema batzuk ezin­bestekoak dira, erreferen­tzialak, eta saiatu naiz horiek tartean sartzen.

Zergatik dira ezinbeskoak Miguel Hernandezenak?
Arrazoi nagusia oso sinplea da. Iaz argitaratu zen neronek itzulitako antologia, eta itzul­pen lan horren arrimuan sor­tu zitzaidan errezitala egiteko ideia. Beraz, Miguel Hernan­dez bera egon zen sorburuan.

Zaila izan al da itzultzea?
Zaila bai, baina batez ere oso gustagarria. Hasieratik era­baki nuen saiatuko nintzela itzul­pe­na neurria eta errimak zainduz egitera, eta horrek alde batetik zaildu egin du lana, baina bestetik, gozatu are ederragoa hartzeko aukera eman dit.

Munduko Poesia Kaierak egi­tasmoaren barruan itzuli dituzu poema horiek. Azaltzerik izango zenuke?
Iaz ekin zion Susa argita­le­txeak bilduma horri, Beñat Sarasolaren zuzendaritza­pe­an, euskaratutako poesia ar­gitaratzeko. Helburua urtean bi aldiz hiruna egile ka­lera­tzea da, urtean sei liburu. Oraintxe argitaratu dira azken hirurak, dagoeneko bederatzi ale dira kalean. Itzulitako poesian dagoen hutsunea bete nahi da ekimen horrekin, eta batez ere harpidetza bitartez funtzionatzen du. 140 bat harpidedun ditu gaur egun. Informazio gehiago nahi duenak kaierak.com web­gunean aurki dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!