Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] Oier eta Iraitz Garmendia

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 26a, 01:00

Ohorezko Mailara igo­tzea ez zen lan erraza izan, eta behin honaino iritsita, hernaniarrek ez dute berehalakoan amore emango.
Denboraldiko lehenengo itzulian fin ibili ziren trikoloreak, baina bigarrena ez dute horren txukun hasi. Hala ere, balorazio positiboa egiten dute Iraitz Garmendiak (ka­pi­tainetako bat, Arkaitz Ota­ñorekin batean), eta Oier Gar­mendiak. Bertako jokalariekin osatutako taldea sendoa dela erakutsi dute, eta kanpoan ere ohartu dira horretaz. Oierrek, estatuko selekzioarekin jokatuko du datozen bi asteetan.

Lehenengo bueltan txukun ibili zarete, baina badirudi bigarrena nekezagoa egingo zaizuela. No­la­ko balorazioa egiten duzue?

I.G.: Nik oso balorazio positiboa egiten dut. Liga hasiera oso ona izan da; lehenengo 5 partiduetatik 3 irabazi egin ditugu. Egia da egutegiak ere lagundu egin digula. Izan ere, lehenengo aurkari ho­riek zi­ren sailkapenean erditik be­he­rakoak. Gero, oso talde indar­tsuak egokitu zi­tzaizkigun, eta puntu gutxi atera genituen.

Bigarren buelta berriz, ez da hain ondo hasi. Lehenengo bi partiduak, Vigo eta Cisnerosen aurka, galdu egin dituzue, eta aurreko itzulian irabazi egin zenieten...

I.G.: Ez da hasiera ona izan, ez.
O.G.: Lehenengo bi partidu hauetan gehiago borrokatu behar genuen garaipena.

Aurkari haundiagoak eta partidu zailagoak edukita, lesio gehiago izan dituzuela nabaritu duzue?

I.G.: Prestakuntza fisiko ona dugu. Errendimendu altuagoa lortu eta lesioak sahiestea lortu dugu. Aur­kari pisutsuagoak eta indar­tsuagoak bai, baina lesio gutxi izaten ari gara.

Bihar Cajasol Cienciasen aurka jokatuko duzue. Lehenengo bueltan galdu egin zenuten, eta oraingoan, irabaztea tokatzen da, ezta?
I.G.: Biharkoa X batekin markatutako partidua da. Talde hau ez da oso fin ibiltzen kanpoan jokatzen duenean. Bihar Anoetako Minies­ta­di­oan jo­ka­tuko dugu, eta hori ere ez da gure zelaia, baina irabaztea da emaitza posible bakarra.

Uholdeek Landaren kalteak sor­tzeak, asko eragiten dizue?

O.G.: Entrenamendu errutina aldatu egiten digu horrek. Ez dugu denbora bera entrena­tzeko, kotxea hartu behar dugu, ordutegia aldatzen da...
Bestalde, biharko partiduarekin gertatu bezala, etxean jokatu beharreko partiduak jokatu behar ditugu gurea ez den zelai batean. Hala ere, egia da afizioak laguntzen duela. Lehengo urtean ere ederki nabaritu zen, Anoetako Mini­esta­di­oan bertan, Bera-Beraren aurkako partiduan.

Ohorezko Mailara igota, nabaritu duzue zaletu gehiago dituzuela?

I.G.: Zaletu gehixeago etor­tzen da bai. Ez igoera fasean bezainbeste, baina Ligako partiduetan, lehengo urtean baino jende gehiago gerturatzen da, eta nabaritzen da. Zaletuek dena eman dute. Ezin diegu gehiago eskatu.

Partidu bereziak jokatzeko aukera ere baduzue, derbiak, adibidez.
O.G.: Partidu bezala, berdinak dira. Baina egia da esanahi bat badutela. Batez ere, kontuan hartuta taldeak nola osatuta dauden. Hortxe dago beraien eta gure arteko desberdintasuna. Guk gure jokalariekin jarraitzen dugu.

Fitxaketarik espero duenik ere badago, Kronikak inuxente egunean ateratako berria dela eta...

I.G.: Batek baino gehiagok sinistu zuen, uste zutelako gure proiektua (fitxaketarik ez egitea) lehenengo mailan joka­tzeko ez zela bideragarria.
O.G.: Oraindik badago despistaturen bat foroetan, esanez, azkeneko partiduetan oraindik ez dituela ikusi gure jokalari berriak!

Zuek ordea, fitxatzen zaituztete; estatuko selekzioak-eta. Nolatan?

O.G.: Astelehenean bertan aterako naiz. Astebete Erru­si­an pasako dugu, eta hu­rrengo astea, Belgikan.
Konstantea izatea eta en­trenatzen jarraitzea da lor­tzeko modua. Bestalde, se­lek­zionadorea Getxoko en­tre­na­tzailea izan da, lehengo urtera arte; ezagutzen gaituzte, eta konfidantza eman digute.

Hotz egingo du han!
O.G.: Interneten begiratu dudanaren arabera, hemengo antzeko eguraldia dago!
I.G.: Bestela, vodka txupito pare bat goizetan...

Aukeratua izateak, aurrera begira ateak irekiko dizkizula uste duzu?

O.G.: Ez dut nire burua ikusten Hernanitik kanpo joka­tzen. Ikasteko, jende eta leku berriak ezagutzeko aprobe­txatzen dut, baina ez dut uste etorkizuna aldatuko didanik.

Hernanin buru-belarri orduan. Nola joango dira partiduak, hemendik denboraldi bukaerara?

I.G.: Zalantzarik gabe gure jo­ko onena oraindik iristeko da­go. Helburua permanen­tzia da, eta posible ikusten dut.
O.G.: Gure esku dago. Hiru partidutan lortuko dugu Liga aurrera ateratzea: Ca­jasol eta La Vilaren aurka; eta Getxo, Atletiko edo Sal­vadorri, hiruretako bati irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!