Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] Maite Larburu eta Josh Cheatham

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 26a, 01:00

Ereñotzun izan berri da Maite Larburu, Josh Cheat­ham, Holandako bizilagu­na­rekin batean, «orain arte egin­da­ko lanekin zerikusirik ez du­en proiektu bat» graba­tzen. Maite Larburu hernania­rra da, biolinjolea, eta 10 urte dara­ma­tza Holandan. Musi­ka klasikoa eta antzinako mu­sika (XVII eta XVIII. mende­etakoa) ditu ofi­zio, baina kantatzea, idaztea, marraz­tea... afizio.

Nolatan grabatu duzue diskoa Ereñotzun?
Proiektu honen bueltan kon­tzertuak eman ditugu dagoe­neko Holandan, festetan eta etxe pribatuetan. Jendeak galdetzen zigun diskorik ba ote genuen, eta baten bat grabatu behar genuela pen­tsatu genuen. Nire anaia Pe­llo Gorrotxategiren kidea da, eta hemen, bere estudioan grabatzeko aukera eman zi­gun. Etxean bezala egon gara, nahiz eta oso eguraldi txarra egin duen. Uholde arriskua zela eta, grabazioa atzeratu ere egin behar izan dugu!

Nola elkartu dira amerikar bat eta hernaniar bat Ho­landan?
Holandan ez, Japonian eza­gutu genuen elkar! Antzi­nako musika egiten dugu norma­le­an, eta hainbat talde­rekin mun­duan zehar jo­tzen dugu; Joshek kontra­baxua eta viola de gamba, eta nik biolina. Hala egin genuen topo.

Disko honetan ordea, antzinako musikatik urrundu zarete, eta zuk, biolina jo ez, kantatu egiten duzu.

Kantua izan dut beti oso maitea. Denok kantatzen du­gu. Jotzen ikasi baino lehen kantatzen nuen. Holandan jazz kantuko klaseak hartzen ere hasi nintzen, baina gero utzi egin nuen. Klasikoaren mun­duan zabiltzala, kontser­ba­toriotik pasatzea ona da, baina baita txarra ere. Aka­de­mi­zis­moan erortzen zara: edo­zer egiteko modu jakin bat dago. Iruditu zitzaidan kan­tu­a­rekin pro­zesu beretik pasa­tzen ari nintzela, eta utzi egin nuen.
Joshekin berriz, aukera ederra izan dut. Bizilagunak gara, eta gauzak prestatzeko denbora dugu. Erdi brome­tan esaten genuen banda bat edo, egin behar genuela. Antzinako musikari da­go­kionez, kontra­baxua eta viola de gamba jotzen ditu, baina bes­tela, gitarrak, flau­tak, biolak...

Zer aurkituko dugu diskoan?

Ez du zerikusirik antzinako musikarekin. Intuitiboa da. Gure kantak dira, oso berezia da guretzat. Kantu batzuk ingelesez, besteak euskeraz...
Oso prozesu polita izan da. Mirari txiki bat izan da; brometan hasitakoa erreali­tate bihurtu da. Bion arteko ulermena hitzen gaindikoa da. Nik letra eta melodiak idatzi ditut, eta berak kon­pon­ketak egiten ditu. Ezer esan beharrik gabe aurkitzen du falta zaiona. Kantu ba­koitza mundu txiki bat da, gure bizipenak gordetzen dituzte.

Noizko izango da lana kalean?

Masterra laster prest izango da, baina oraindik ez dakigu noiz eta nola kaleratuko dugun. Gure izenean, edo nor­baitek argitaratuko duen...

Zein dira osatzen duzuen bikotearen eta lan honen izena?

Ez dakigu! Diskoaren izena ez dugu pentsatu. Bikote­a­re­na berriz... (elkarri begiratzen diote). Neighbour? Bizilagu­nak? Bai. Listo. Erabakia hartuta.

Beste proiekturik baduzue?
Hurrengo urtean Japonian joko dugu. Bestela, Lituanian, Estonian, Frantzian... toki askotan jotzen aritzen gara.

Eta, etxera itzultzeko asmorik ez?

Batzuetan pentsatu dut pix­kanaka etortzea, baina hemen dagoen panorama ikusita... Ikastera joan nintzen, eta lan guztiak han atera zaizkit.

Antzinako musika jaialdiak eta, egiten dira hemen ere.

Bai, jaialdiak bai. Baina horretaz bizitzeko... Europa Iparraldean musika klasiko­a­ren tradizioa indartsuagoa da. Ez dago orkestra bakarra, asko daude. Eta freelance moduan (libretik) proiektu asko ateratzen dira. Mugi­men­du haundiagoa dago.

Nola sartu zinen orduan, mundu honetan?
Gauza askoren konbinazioa izan da. Txikitan, Hernanin hasi nintzen biolina ikasten, eta irakasleak amari esan omen zion: «hau biolinjolea izan daiteke». Anai-arrebek ere asko lagundu didate. Hauetako bat soinu-tekni­ka­ria da, eta musika asko en­tzun dugu etxean, berari es­ker. Azkenean, horixe, gau­zen konbinazioa, eta kas­kagorkeria! Ez da erraza.

Musikariaren bizitza ez da batzuk uste bezain erraza, ezta?
Ni pribilegiatua sentitzen naiz. Musiko izateko bide asko daude. Batzuk irakasle dira; beste batzuek opo­sizioak egiten dituzte banda batean sartzeko. Nik freelance izatea, libretik ibiltzea era­baki nuen; mugitzea, kolabo­razioak egitea... Gauza asko egitea gustatzen zait: idatzi, kantatu, marraztu... Aspertu egingo nintzateke beti leku berean. Interesgarriagoa iru­ditzen zait. Baina baita gogo­rragoa ere, beti atzerrian, etxe­tik urrun, batetik bes­­tera... Hala ere, badu gauza bat oso polita: longing in­gelesez. Gauzak faltan bo­tatze horrek inspirazioa ematen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!