Erreportajeak

«Harrituta gaude oihartzunarekin»

Kronika - Erredakzioa 2014ko aza. 1a, 01:00

Disko berrian Arrainentzako Himnoak proiektutik sortutako abestiak bildu dituzue, az­ken bertsioak. Zein da sentsazioa?
Oraintxe bertan, harridura eta po­­za. Harridura, inoiz ez dudalako sumatu halako oihartzunik neuk egindako inongo diskorekin; eta poza duela bi urte hasitako abentura eroa honaino ekarri dugulako; eta horrek jende askoren lan haundia eskatu du. Ba­tzuk ezagunak eta bes­te batzuk ezezagunak. Haie­tako asko, prozesu honetan zehar eza­gutu­ta­koak.

Bi urteko lana dago atzean. Zein izan da prozesua?
Prozesuak hiru atal izan ditu. Hasteko, kantuak egin eta lehenengo janzkera ematea. Biga­rrena, Beñardo Goietxerekin batera egindako birmoldaketa; hau da, kantuak orraztu eta sendo­tzea. Eta azkena, diskoaren grabazioa eta diseinua, osaketa eta fabrikazioa. Lan asko izan dugu, baina era berean oso emankorra. Prozesu guztia ikusgai dago www.arrainentzakohimnoak.org webgunean. Jarrai­pen haundia eskatu dit lan horrek: gauzak egin, kontatu, zabaldu, bideoak, argazkiak, grabaketak, testuak... Baina trukean, hasieratik jaso ditut jendearen ekarpenak eta animoak.  Uste dut arestian aipatutako sentsazioa hortik datorrela, inoizko oihartzunik handiena lortzen ari garela.

«Auzolanean osatu dugu diskoa, sormen kolektiboko esperimetutik gertu ibili gara»

Hamasei kantu biltzen ditu diskoak. Ze istorio edo pasarte biltzen dituzue?
Morauri dagokionez, inguruko pasarteak bildu ditudala esan daiteke. Batetik, gai ezagunak: atez atekoa, Hondarribiko alardea, krisia, sare sozialak, az­ken aldian indarrean egon di­re­nak. Bestetik, badira hain erraz jasotzen ez diren beste hainbat kontu, autobusetik ikusitako irudi bat, denda ondoko eskalea edota norbaiten faltaren hutsunea. Nor­malean, kantuak idazterakoan, asko zabal­tzen ditut begiak eta belarriak. Ez dira noski ironia eta samurtasuna falta.

Estatu Batuetan egin dizkizute diskoak. Zergatik aukera hori?
Arrainentzako Himnoa bera bezala, ezin ohiko moduan egin. Baina badago arrazoi pra­ktiko bat, neuk eskuz burutu zitekeen disko bat nahi nuela, bertan fabrikatu baina geuk gure eskuz osatu genezakeena. Horretarako aukera AEBtako lantegi batek eman digu, eta sinesgaitza, tratua ingeles zipitzik jakin gabe egin dugu.

Auzolanari esker, diskoak zuek montatu dituzue. Lagunak aldamenean izan dituzu, beraz.
Hala da, eta proiektuaren ezaugarri nagusiena hori dela esan daiteke. Hau da, ez emaitzaz gain, gainerakoa ere konparti­tzea: ideiak, lanak, pozak, nekeak... Eta izugarria da inguruan topatu dudan laguntza. Benetan, une hau aprobetxatu nahi dut, gehienak ingurukoak baitira, haien laguntza esker­tzeko. Une batzutan sormen kolektiboko esperimentu batetik hurbil, oso hurbil, ibili garela uste dut.

Diskoa atera izanak, proiektua bukatu dela esan nahi al du?
Ez, alde batetik kantuak ez daude bukatuta, oraindik zuzenean hazi beharra daukate. Eta bestetik, web orria elikatzen jarraitzen dugu emanaldien kronikekin, jendeak bidaltzen dizkigun gauzekin. Oraindik ibilbide luzea duela esango nuke. Disfrutatzeko asko dugu Arrainentzako Himnoekin.

Zuzenekoekin Gasteizen, Beran eta Tolosan izanak zarete. Nola prestatu dituzu?
Ez dago sekreturik: entsaiatu, entsaiatu eta entsaiatu. Dena dela, udan zehar egin genituen halako lagunarteko emanaldiak oraingo hauek prestatzen laguntzeko. Zuzenekoetan diskoa goitik behera jotzen dugu,  16 kantuak.  Aurrera begira ere baditugu data batzuk: azaroaren 27an Intxaurrondoko La­rrotxenen; 30ean Andoaingo gaz­tetxean Anarirekin; eta abenduaren 5ean Pasai Doni­baneko Victor Hugo etxean. Epe motzera dugun helburua da zuzenekoei tamaina hartzea, eta diskoaz disfrutatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!