Pozik onartu al zenuen Patxi Apezetxearen eskaria? Erantzuki-zuna ere sentituko zenuen...
Bai, pozik dudarik gabe. Eta erantzukizuna ere, beti izaten da. Badakizu norbaiti gustatuko ez zaizkion gauzak izan daitezkeela. Baina gero, egia esan, oso erantzun ona izan du herrian. Jende askok ikasi du eta jende askori gustatu zaio. Jende askok esan digu. Denei esaten diet ez dela nire kontua izan, niri batez ere enkarguz iritsi zaidan gauza bat izan dela eta Patxi Apezetxeak mugitu zuela dena. Bere ilusioa izan zen eta hortik egindako gauza bat izan da.
Doinua Patxik sortu zuen lehenbizi eta gero zuk idatzi zenituen hitzak.
Horrek asko markatzen al du? Aukeran zer nahiago duzu?
Denetarik egin izan dut. Tokatu izan zait lehenago ere letrak egitea, baina normalean hala izaten da: aldez aurretik musika jartzen da eta horren araberako letra jartzen zaio.
Insipiratzeko zein metodo erabili zenuen?
Beno, nik etxetik begiratzearekin nahikoa dut Arano ikusteko. Mendian dezente ibiltzen naiz, perretxikotan ez bada, ehizean... Herritik ateraz gero, ikusten nuena izan zen nire inspirazioa. Begiak itxita erreflejo bat egiten nuen: Aranon zer dago? Zer izan da? Nondik sortua?
Beraz zailena beharbada dena laburbiltzea izango zen ezta?
Bai. Bi bertsotan gauza asko esan nahi dituzu eta azkenean toki gutxi izaten da. Gainera, errimak eta neurriak ere baldintzatzen dute. Zailena korapiloa egoki egitea izaten da.
Hemendik ehun urtera herriak zuen martxa abesten jarrai lezakeela pentsatzeak zer eragiten dizu...
Ez dakit. Jendea asko aldatzen bada, agian martxak abesten hasiko da. Momentuz behin-tzat, ez dugu inor somatzen ez dakit zein herritako martxa kalean barrena kantatzen. Baina beno, hor gelditzen baldin bada, jendeak ikasten baldin badu eta familian kanta-tzeko balio baldin badu... ondo. Arano egunen batean itxuraz erabat aldatuko balitz, ondorengo gazteek ere jakin dezatela lehen nolakoa zen.
San Roke egunean, abuztuak 16, berriz kantatzeko asmoa daukazue. Santiotako programan ez dago, baina agian jendeak ikasi duela eta, entzungo da ezta?
San Roke egunean bai, baina bestela, ez dakit. Baina beno, asmoa estudio batean grabatzea da. Herrian baditugu kantari onak eta Ansa ahizpei eta Patxi Apezetxeari ideia aipatu zitzaien. Gainera, aurten estribilloa gehitu diogu. Horrela konpletoago geratzen baita.
Arano hitza ere falta omen zen nonbait...
Bai, baina Arano errimak bertsotan asko baldintzatzen zidan. Orduan, estribillo bat sortzeko beharra genuen eta hor aipatuko genuen herriaren izena. Hau osatzean estudio batean grabatzekotan geratu ginen. Azken batean, martxa pentagraman idatzia dago eta Aranon jende askok ez daki pentagrama irakurtzen. Orduan, melodia ez baldin badakite, abestea zaila da. Letra ikasi daiteke, baina, azkenean, textu bat irakurtzea bezala da.
Beraz, asmoa grabatzea da. Gero ikusiko da diru-laguntzarik lortzen dugun edo zer egiten dugun.
Arano (martxa)
Zer eta non, dago Aranon
Irauteko borrokatzen duten
harrizko pareten joan-etorria.
Itsasoa lur Nafarrarekin
bat egiten duen lokarria.
Artzaien nekea saihesteko
goienean eraikitako herria,
bailara oso baten gainetik
beheragokoak zaintzeko jarria.
Zer eta non dago Aranon
Altu, gora, kanta Aranon
Iturri, lur, haritz eta pago,
erreka, bide-xenda eta basuak.
harri, abere eta famili,
etxe, baserri eta auzuak.
Mendez mende, gizaldiz gizaldi
gurasuen gurasuen gurasuak,
zeukatena maite zutelako
gero zetozenentzako jasuak.
Zer eta non dago Aranon.
Altu, gara, kanta Aranon.
Izan, eutsi, ta bizi Aranon. (bis)