Erreportajeak

«Ramadana ez da soilik baraualdia egitea, jokaera ezberdinen multzo bat da»

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 21a, 02:00

Uztailaren 6an hasi zen Ramadana, eta hilabete inguruan egingo dute Hernaniko komunitate musulmana osatzen duten herritarrek. Kronika Ibrahima Seck senegaldarrarekin elkartu da.

Ramandan garaia da ko­mu­ni­tate musulmanarentzat. Hi­labete inguruko iraupena izaten du, eta epe horretan gauez bakarrik jan eta edan dezakete. Ibrahima Seck se­ne­galdarrak dio, askok horrekin bakarrik lotzen dutela Rama­dana; eta musulmanentzat ho­ri baino askoz gehiago dela. Kronikari kontatu dizkio, xehetasun guztiak.

Ramadana gauez bakarrik jan eta edatea baina zerbait gehiago dela diozu.
Hilabete sakratua da guretzat. Jo­­kaera askoren multzo be­zala definituko nuke, eta ho­rietako bat da egunez ba­rau­rik man­ten­du behar iza­tea. Multzo ho­rren barruan da­­go baita ere, em­a­kume edo gizonak ez de­si­ra­tzea; ge­zur­rik ez esatea, erre­zatzea, Co­ra­na irakurt­zea... Egia da, ai­patutako jokaera ho­rie­ta­ko asko beti mantendu be­­harko li­ra­tekeela, baina batez ere Ra­madanean be­tetzea balo­ra­tzen dugu. Urtean 29-30 egun irauten di­tu Ra­ma­da­nak, eta Is­lamaren pilaree­tako bat da; jan­goi­koaren aholku be­za­la bizi dugu. 

Islamak bost pilare dituela esan liteke. Eta Ramadana, hirugarren postuan duzue.
Hori da. Aurrenekoak dio, Ala dela jainko bakarra. Bi­ga­rre­nak, egunean bost aldiz erre­zatu behar dela. Ramadana da hirugarren, pilarea. Laugar­r­e­nak dio, beharra duenari la­gun­du egin behar zaiola, diruz edo janaria emanaz, baina la­gun­du; elkartasuna oso barne­ratua daukagu. Eta bosga­rre­nak dio, bizitzan behin Mecara joan behar dela; noski, ho­rre­tarako aukera baduzu. 

Gorputzaren garbiketarekin ere, lotzen duzue, ezta?
Bai, gorputzak ematen diozun guztia onartzen du, baina tarteka zaindu ere egin behar da. Ramadanak barrua gar­bi­tzeko balio du, gorputza ore­katzeko.

Nolakoa izaten da Ramadan garaiko egun bat?
Eguzkia sartzen den mo­men­tuan hausten da baraualdia. Ordutegi bat izaten da, urte garaia eta lekuaren arabera. Hemen eta orain, 21:50etan hausten da baraualdia, eta 04:10etan hasi. Aurreneko otor­dua 22:00etan egiten du­gu. Eta goizaldean ere, es­na­tzen gara. Ni 03:30ak aldera. Es­na­tu eta purifikatu eta gar­bitu egi­ten naiz, eta 04:10ak ar­te dut jateko tartea. Eta lehen aipatu bezala, jan ba­karrik ez; tarte horretan, emazte edo senarrarekin ere, bizimodu normala egin de­za­kezu; er­lazio sexualak izan...

Egun guztien artean bada gau bat, berezia dena.
Salbazioa lortzen dugun egu­na da hori. Ramadanaren ba­rru­an egu­nik inportanteena da. Esa­ten da, Ramadana ondo egin eta egun horretara iris­ten ba­gara, 1000 hilabetetako sal­ba­zioa ematen digula, 83 urtekoa. Normalean 20 eta 30 egu­nen artean izaten da. Co­rana irakurri behar da egu­nero, eta gau hori bertan ager­tzen da. Hernanin, gau ho­rretan, el­kar­tu egiten gara komunitate mu­sul­mana: se­ne­galdarrak, ma­ro­koarrak... AMHERen laguntza izaten dugu, beraiek ardura­tzen dira lokala bilatzeaz. 

Hiru seme-alaba dituzu. Hauek ere, egiten al dute?
Berez ez. Helduen kontua dela esan liteke. Gazte batek egin eta probatu nahi badu, ohitura hartu, fedea sentitu, egin de­zake... baina normalean askok hausten dute. Heldutasunean egiten den zerbait da gehiago. 

Bi urte dira Hernanin zaudetela. Ondo egokitu zarete?
Aurretik Bartzelonan egon gi­nen 10 urtean. Askok esaten zidaten Gipuzkoara etorri behar nuela, eta orain, damu naiz lehenago etorri ez izanaz. Izugarri ondo integratu gara, lagun mordoa ditut. Non jaio aukeratu beharko banu, hau izango litzateke, seguru!

Komunitate musulmana elkartzen al zarete Hernanin?
Orain arte ez dugu leku fin­korik izan elkartzeko. Orain as­tebete inguru Mezkita bat ireki dute Hernanin, Karabel inguruan. Beraz, hemendik au­rrera izango dugu elka­rre­kin egoteko tartea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!