Eta Hexionek zer aldatu zuen?
M.E.: Hexion etorri zen eta gestioa bereganatu egin zuten. Tesoreria eraman, eta ardurak zituztenekin akordioak bilatu zituzten, beren postuak uzteko.
Zer lortu nahi zuen Hexionek horrekin?
M.E.: enpresaren gestioa beraiek eramatea.
L.U.: lehen probeedoreekin edo bezeroekin tratuak geuk negoziatzen genituen, baina gero kondizioak beraiek jartzen zituzten.
M.E.: programa informatikoa aldatu zuten, eta han lan egin behar zen, programa orokor bat, denok erabili behar genuena, eta nolabait dena komunikatuta zegoen. Ez zen erraza, eta azalpen haundirik ere ez ziguten eman.
L.U.: 2005etik 2008ra lan egitea ez zen hain erosoa izan guretzako.
«2005etik 2008ra lan egitea ez zen hain erosoa izan guretzako»
Eta nola bukatu zenuten?
M.E.: jubilatu egin gintuzten. Gainera, nahiko baldintza onetan. Oraindik krisi hots haundirik ez zen, eta baldintza txukunak lortu genituen. Jubilazioa edo indemnizazioak lortu ziren.
Ixtea zergatik erabaki zuten?
M.E.: anpliatzeko arazoak aipatu ziren, baina ez zen hori izan. Nik uste dut, azkenean kontrolatzen egon zirela ikusteko nola funtzionatzen zuten enpresa guztiek, eta arrazoi bategatik edo besteagatik erabaki zuten zein itxi behar zuten.
Salcedoko plantarekin segi egin zuten, hura tonelaje haundikoa zelako. Produkzioarekin bakarrik segi nahi zuten.