Erreportajeak

«Herritarrok ondo ezagutzen ditugu beharrak eta horiek jakinaraztea ezinbestekoa da»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 27a, 02:00

Hernaniarrek 500.000 euro dituzte herrian zer egin proposatzeko. Partehartze prozesua jarri du martxan Udalak, eta Aztikerrek egingo ditu bilerak; aurrenekoa bihar 18:00etan, Biterin. Maitane Barrenetxeak gidatuko ditu, eta Kronika berarekin bildu da, honen inguruan hitz egiteko.

Herritarrek Hernanik dituen beharrak zehazteko aukera izango dute. Aztikerrek egingo ditu bilerak. Zein da aurreikuspena?
Ez dakigu zerekin aurkituko ga­ren, prozesu berria baita. Ko­munikazio lanari eman dio­gu garrantzia; bide ezber­dinetatik saiatu gara: ha­rreman zuzena, buzoneo la­na, prentsa… herritarrek prozesu eta bileren berri izan dezaten. Internet bidez hasi gara proposamenak jasotzen, mugimendua hasi da.

Lehen ere eztabaidatu izan dira aurrekontuak herritarrekin. Zein da aldea?
Hala da. Aurrekontu partehar­tzai­le pro­zesuek badute traiek­toria Hernanin. 2000 urtean jarri zuten aurreneko aldiz mar­txan, Euskal Herritarr­o­ken ga­raian.  Bizpahiru urtean eta 2007an egin zen.
Orduan ordea, ekarpenak egin zitezkeen aurrekontu osoa­ri, guztia jarri zitekeen ez­ta­baidagai. Baloratu zen hu­rren­go urteetan herrita­rren par­tehartzea  partida ba­tzue­tara mugatzea. Orain mar­txan jarri den proze­suaren fi­lo­sofia antzekoa da, bai­na au­rre­koetan baino ge­hiago garatu nahi dugu. Le­hen prozesu mo­tzagoak iza­ten ziren, urte bukaera aldera egiten zituzten.

Zein izango da prozesua?
Prozesua bi bidetatik lantzeko beharra hasieratik ikusi ge­nuen: auzoak batetik eta he­rri­tarrak bestetik.  Auzoz auzoko la­na Partehartze Batzordean egi­tea erabaki da. Herritarrek gaika­ko bileretan parte hartu eta proposatzeko aukera izan­go dute. Biharkoan  kul­tura, jaiak, euskera... izango dira gaiak. Proposamenak egi­teko beste bide batzuk ere badaude: Biterin, Udalean eta Kirol­de­giko buzoietan eta www. hernani.net web orrian.

Aztikerrek Udaleko prozesu partehartzaile bat baino gehiago gestionatu ditu, horien artean, gazteen lokalena. Nola joan da?
Bilera hauek balio izan dute gazte lokalen fenomenoan in­plika­tutako eragile ezberdinak espazio berean esertzeko. Egi­tan sortzen diren arazo eta ga­tazkak azaleratu dira. Guztiak landu ditugu eta pausu bat eman da,  bizikidetzarako alde ba­koitzak eman ditzakeen pausuen inguruan hausnartu da. Prozesuaren hasieratik bu­kae­rara ibilbide bat egin du jen­deak, garapen bat egon da. Ikasi dute elkar entzuten, be­ha­rrak zeintzuk diren ikusten eta zentzu batean bizila­gu­ne­kin edo gazteekin enpatizatu dute.
Joan den astean egin zen azkeneko bilera eta adostu dira protokolo baterako edukiak. Orain Udalaren esku dago.

«Partehartze prozesuak gardentasun ariketa bat dira, herritarrari herria gestionatzeko aukera eskaintzen zaio»

Zer irabazten du herritarrak halako prozesuekin?
Herritarrok ga­ra herria ondo eza­gutzen dugunak. Guk eza­gutzen ditugu beharrak: a­u­zoak nola dauden,  kirol­de­giko zein ikastaro dagoen beteta… Herritarren jakintza ho­ri Udal politikarekin uztar­tzea ezin­bestekoa da. Halako saioek ba­lio dute zure herriari ekarpena egiteko. Herria de­nok erai­kitzen dugu eta par­te hartzean konpromisoa azal­tzea da, elkarrekin lan egiten da.

Prozesuetako konklusioak beti dira erabakigarriak?
Azkeneko urteetan partehar­tzea modan jarri dela esan li­teke, Udal asko ari baitira sistema honetara itzultzen. Kontua da  bilera informatibo bati partehartzea deitzera iritsi garela, eta horri nolabait kr­i­tika egin behar zaio. Par­te­hartzea da herritarrekin ez­ta­baidatzea, deliberatzea, he­rriaren inguruko hausnarketa bat egitea eta erabakitzea. Par­tehartze prozesuak eraba­kitzai­leak izaten dira; eta nire us­tez ezinbestekoa da era­bakitzailea izatea.

Udalek geroz eta gehiago jotzen dute halako prozesuetara. Hori al da politikaren etorkizuna?
Partehartze prozesuak gar­den­tasun ariketa bat dira. He­rri­tarrari herria kudeatzeko au­kera eskaintzen zaio. Joera ho­ri zabaltzen ari dela iruditzen zait. Alderdi politiko bakoitzak arrazoi edo interes ezberdinak ikusiko dizkio horri: batzuk gerturatze ariketa bezala, beste batzuk herria kudeatzeko bes­te modu batean sinesten dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!