Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] Iurre Salaberria

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 20a, 01:00

AEKk antolatuta, Iurre Salaberria argazkilari hernaniarrak argazkilaritzari buruzko ikastaroa emango du. Bihar hasi eta datozen hiru astelehenetan izango da, 19:00etan, AEKn. Bihar ere, izena eman daiteke.

Iurre Salaberria, Bartzelo­nan eta Bilbon aritu da argazkilaritza ikasten. Mundu ho­rretan lanean ibili arren, orain hezkuntza alorrean murgil­tzen ari da, «argazkilaritza, bideoa eta bestelako arte diziplinak hezkuntza bide bezala esperimentatuz», dio.

Argazkilaritza ikastaroa emango duzu bihartik hasita.
AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolaren barru­an egingo ditugu saioak eta argazkilaritza eta euskera sustatzea dugu helburu nagusi. Bertara nahi duen guztia gerturatu daiteke. Oinarrizko kontzeptuak landu eta praktikan jarriko ditugu. Gogoa eta ilusioa, besterik ez dugu behar.

Zein atal landuko dituzu?
Saio bakoitzean, gai bat landuko dut: lehenengoan, ar­gaz­ki kamararen erabileran murgilduko gara; bigarrenean, argiaren garrantziaz jabetuko gara; eta hirugarrenean, plano motekin eta konposizioarekin bukatuko dugu.

Teorian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango al dute ikasleek?
Bai, saio bakoitzean bi atalak landuko ditugu eta praktikak garrantzi haundia izango du. Bertan, benetako arazoei aurre egin eta elkarren artean argazkilaritzaz gozatzen saiatuko ga­ra. Arlo teorikoaz gain, bestelako erronkak planteatzen saiatuko naiz beti ere saioak erakargarriagoak izan daitezen. 

Praktikarako norberak bere kamara eraman behar al du?
Hori da, dena den, norbaitek kamararik ez badu, ez da ezer gertatzen. Ditugunekin moldatuko gara. Argazkilaritza, beti ere, bakarkako diziplina bezala ulertu arren, taldeak ere garrantzi haundia du eta hemen ere, taldean zein bakarka ibiliko gara. 

Umeentzako sormen tailerrak ere ematen dituzu.
Bai umeekin eta gazteekin ari­tzen naiz. Orain esaterako, Ere­­ñotzun hasteko asmoa du­gu, beraz animatu nahi duena azaldu daiteke. 6-10 urte bitartekoentzat izango da eta larunbatetan egingo ditugu saioak.

Zer dira zehazki sormen tailerrak, zer lantzen duzu tailer horietan?
Sormen tailerretan `imajinazioa´ edo `kreatibitatea´ lan­tzen dugu, musika, antzerkia, bideoak, argazkiak eta bestelako arte diziplinen laguntzaz. Beti ere, gai bat izaten dugu hizpide, ez ditugu eskulan itxiak egiten. Hau da, helburua da, arazo edo gai ezberdinen aurrean irtenbide ezberdinak bilatzea, bakarka zein taldeka. Honela, ez dugu arteaz bakarrik hitz egiten; artea erabil­tzen dugu bestelako gaiak lantzeko. Gaur egungo gizartean hau beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Honela, modu ludiko batean bestelako gaiak jorratzen ditugu, errealitatea jasotzeko bide berriak irekiz.

Argazkilaritza ikastaroa:

Egunak eta lekua: urtarrilak 21, 28 eta otsailak 4. AEKn, 19:00etan.

Prezioa: AEKko ikasleek, doan; gainerako herritarrek 15 euro.

Izena emateko: zilegieskola@aek.org; 607 592 864. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!