Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] Iñaki Lujanbio

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 5a, 02:00

Orain dela 20 urte irabazi zenuen eskutan duzun urrezko domina hori. Nola gogoratzen duzu egun hura?
Sekulako emozioarekin. Gogo­ratzen naiz, bi urte lehenago, 1990an, munduko txapelketa irabazi genuela Kuban. Baina ni han suplente nintzen. Bar­tzelonan, berriz, ni eta Balerdi ginen titularrak, eta guretzat haun­dia izan zen, kristona.

Pelotan irabazi dituzun sarietan haundiena?
Dudarik gabe.

Belokik banaka, eta zuek binaka irabazi zenuten. Zuk eta Balerdik, iparraldeko Jusan eta Mutuberria­ren kontra, 22-7. Nahiko erraz?
Uste baino errazago. Ipa­rral­dekoei bildurra genien, haiek beti fuerte egoten direlako. Baina frontoi bizia zen, eta dominatzen hasi ginen hasie­ratik. Partidua bera ez dut gogoratzen oso ongi, baina sentimendua bai. Oso urduri hasi ginen, presio handia genuelako irabazteko.

Presio haundia?
Bai. Pilota oso gutxitan izan da olinpikoa. Orduko hartan, Bartzelonan olinpikoa izan zen, exibizio modura eraman zutelako. Gu ginen faborito, eta presio handia genuen irabazteko. Aurretik, 1986ko munduko txapelketan ipa­rral­deko bikoteak irabazi zuen, ezustean, eta gure selekzio­na­tzai­leek ez zuten berriz horrelakorik nahi. 

Nola aukeratu zintuzten?
Konpetentzia genuen pilo­ta­rien artean, ea zein auke­ra­tuko ote zuten. Eugi, Lejardi, Fernandez... Azkenean era­ba­­ki­garriak izan ziren bi kontu: Batetik, Eugik debu­tatu egin zuela profesio­na­le­tan, eta beraz, ez zeukan joka­tzerik. Eta bi, Federazio arteko Tor­neoa irabazi ge­niela nik eta Balerdik, Lejardi eta Azka­ra­teri. Eta gu auke­ratu gintuz­ten titular.

Gogorra izan al zen prestakuntza?
Olinpiada baino gogorragoa. Denbora asko pasa genuen olinpiadak prestatzen, eta lu­zea izan zen. Altsasun en­tre­natzen genuen, Iruñean ere bai, eta hainbestean behin, Bartzelonara joaten ginen. Hamabost egunean behin, as­teburu pasa, denak elka­rre­kin, kontzentratzera. Eta uda­ra hartan ez ziguten utzi par­tidu bat bera ere jokatzen!

Antton Ibarra zen entre­natzailea, Elgorriagakoa zen, eta hark lan ederra egin zuen gurekin.

Eta Villa Olinpikoa zer iruditu zitzaizuen? Gazte koadrila bat, etxetik kanpora, 12-13 egunetan...
Beno, nik 29 urte nituen ordu­rako. Ni nintzen gure taldeko zaharrena. Hala ere, bai, ha­rri­­garria da Villa Olinpikoa. Di­rurik gabe ibiltzen ginen, pentsa. Bufetak gogoratzen di­tut. Otorduetarako, bazen pa­bei­loi haundi bat, eta han au­keran, mun­duko leku ba­teko eta besteko janariak. Joan eta nahi adina hartu! Eta dena de­balde. Eta jende pila bat batera eta bestera, jende famatua...

Famatuak, zein ikusi zenituzten?
Petrovic, adibidez, eta sas­ki­baloiko gehiago ere bai. Carl Lewis-eta ez ziren han ibiltzen; haiek beste hotel batzuetara joan omen ziren.

Eta handik laister debutatu egin zenuen profesionaletan...

Bai. Eskulari enpresarekin de­butatu nuen, eta hiru urte egin nituen profesionaletan.

Merezi izan al zuen?
Dudarik gabe. Pilotari guz­tien­tzat helburu handiena hori da, profe­sio­naletan joka­tzea. Hor jokatu nuen Cape­llanen kontra, Errasti, Urra, Zezeaga... Baina aitortuko dizut, askoz gehiago gozatu nuen afizionatutan.

Eta palmares ederra duzu gainera! Sakea ere ederra omen zenuen...

Moldatzen ginen bai. Afizio­natutan ongi moldatzen nin­tzen. Sakea, eta gero egos­kor xamarra izatea; erregalorik ez... ezkerrez ere nahiko ongi moldatzen nintzen...

Goizuetako eskola izango da! Zu ere handik aterea zara ezta?
Hala izanen da, bai! Bai, ni ere handik aterea naiz. Orduan Goizuetan pilota bakarrik zen. Juan Antonio Lekuona izan nuen lehenengo entrenatzai­lea, oroitzapen ederra dut. 

Zuk zer uste duzu, pelotak olinpikoa izan behar lukeela?
Ez dut uste. Pilota oso leku gu­txitan jokatzen da mun­duan: Kuban, Me­xi­kon... Olin­pikoa izateko baldintza­rik ez du betetzen nire ustez. Polita litzateke, hori bai... 


Palmaresa

  • Nafarroako Herriartekoan Txapelduna: 1980-1983-1986-1990-1991 eta 1992
  • Herriartekoa GAVN Txapelduna: 1986
  • Espainiako Klubarteko Txapelduna, Osasunakin: 1983-1984-1987 eta 1988
  • GAVN Torneoko Txapelduna:  1987
  • Federazioarteko Txapelduna: 1989 eta 1992
  • Europako Txapelduna: 1989
  • Espainiako Openean Txapelduna: 1990 eta 1991
  • Munduko Txapelduna: 1990
  • Txapeldun Olinpikoa: 1992

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!