Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] Garbiñe Etxeberria

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 7a, 02:00

Mikel Aginagalde

Euskal selekzioarekin aritu zara, nolako esperientzia izan da?
Euskal Herriko selekzioaren hautatzailea izateko ohorea izan dut, baina baita erantzu­kizuna ere, eta egia esan, esperientzia ona izaten ari da. Gainera, historiako lehen partidua jokatu zuen Euskal Herriko nesken taldeak Anoe­tan pasa den ekainaren 23an Eslovakiaren aurka, eta festa haundia eta errebindi­ka­tiboa izan zen. Etxeko tal­deak 1-0 irabazi zuen, gol gu­txi, baina neurketa interes­ga­rria.

Mundu mailan konpetitzeko gai ikusten al duzu Euskal selekzioa?
Orain arte partidu bakarra jo­katu dugu, baina oso pozik gaude taldeak izan duen mailarekin. Eslovakiako se­lek­­­zioa, une honetan, FIFAren sailkapeneko 36garren postu­an da­go eta haiek garaitzeko gai izan baginen, nik uste dut, mun­duko gainontzeko taldee­kin lehiatze­ko maila badu­gula.

Noiz eta non hasi zinen futbolean jokatzen?
Euskal Herrian nesken futbola hasi zen garaian ekin nion jokatzeari. Ikastolarekin hasi nin­tzen, lehenik eta behin, areto futbolean eta gero hondartzan. Garai hartan arraroa zen neskak futbolean aritzea, baina nik eta beste lagun batzuek garbi genuen kirol hori egin nahi genuela. 

Ondoren Oiartzunera egin zenuen salto.
Esan bezala, hastapenean es­kola kirolaren barruan egiten ge­nuen futbola. Geroago, or­dea, Oiartzun Kirol Elkar-teko nesken futbol taldean aritzeko aukera heldu zitzai­dan eta ez nuen bitan pen­tsatu. Hara joan eta bertan egin nituen hogei urte luze, hasieran jokalari bezala eta gero entrenatzaile gisa. Joka­lari bezala, nesken ligako maila altuenean joka­tze­ko aukera izan nuen Oiartzu­nekin, baita Espainiako ligan eta Erreginaren Kopan parte hartzekoa ere. Harreman estua mantendu dut azken bi ha­mar­kadetan Oiartzungo tal­dea­rekin. Horrez gain, Gipuz­koako selekzioarekin jokatu ditut hainbat partidu.

Entrenatzaile bezala ere ibili zara Realean.
Oiartzunen entrenatzaile izan ondoren, Realaren nesken taldeko entrenatzailea izatea eskaini zidaten, talde hori sortu zen urtean bertan, 2004-2005 denboraldian, hain zu­zen. Lehen hiru urteetan tan­dema osatu nuen Iñigo Do­min­guezekin, eta laugarren denboraldian, aldiz, ni ardura­tu nintzen nesken gorengo tal­deaz. Egun nesken taldearen idazkari teknikoa naiz. 

Eta garaipen ugari lortu dituzu...
Oiartzun Kirol Elkartearen En­trenatzaile bezala lortu ditugu hainbat garaipen, Eus­kadiko Kopa, eta baita Espai­nia­ko Federazio Kopa, esate­rako. Realarekin, berriz, oho­­rea izan da sortutako ema­ku­meen lehen taldea zuzen­tzea eta, gainera, territorial mailara igotzea eta handik Superli­gara. Urte gutxian oso emaitza onak lortu ditugu.

Zein izan da emakumeen futbolaren garapena azken 30 urteetan?
Nesken futbolak hazkunde han­dia izan du, jarraipen­a­ren aldetik, baina baita kali­tate aldetik ere. Hiru hamar­kada pasa dira Euskal Herri­an neskak futbolean jokatzen hasi zirenetik, eta egun talde berri asko sortu dira herri askotan. Komunikabideek ema­ten dio­te protagonismo pixka bat, baina oraindik gi­zo­nen futbo­lak duen inda­rraren itzalean gaude.

Hernaniko nesken taldea jarraitzen duzu, onenen artean egoteko moduan ikusten al dituzu?
Egia esan, sarritan ikusten ditut Hernaniko futbol talde­ko neskak, Zubipera jaisten naize­nean. Aurten mailaz igo dira eta horrek egindako lan txu­kuna agerian uzten du. Gaine­ra azken urteetan gazteen talde berriak sortu dituzte eta horrek etorki­zuneko taldeak ziurtatzeko balioko du. Aurten gogor saiatu beharko dira maila berrira ohitzeko, baina lor dezaketelakoan nago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!