Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] Xabat Larrarte

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 19a, 02:00

Hernanin, oso eran­tzun ona izaten ari da auzo-konpos­ta egitea. Egun, 64 fa­milia daude mar­txan eta beste 255 daude izena eman­da. Konpostaren garrantzia nabar­men­duz, Konpost Egunak antolatu dituzte dato­rren astean, Hernanin Zero Zabor eta Usur­bil Zero Zabor elkar­teek. Xabat Larrarte Atez Atekoaren teknikariak parte hartuko du ostegune­ko mahai inguruan.

Urte hasieran jarri zuen Udalak aurreneko konpost-gunea Atzietan. Ordutik beste bi jarri dira. Nola doa auzo-konposta Hernanin?
Oso erantzun ona izaten ari da. Uztaila hasieran An­­tziolan jarri genuen, Iturmendin, eta uztaila bu­kaeran, berriz, Txantxi­llan. Denera, 64 familia ari dira auzo-konposta egiten: 23 Atzietan, 20 Iturmendin eta 21 Txantxillan. Eta beste 255 familia izena emanda daude. 


Eta aurreikusten al dira gune gehiago familia horientzat?
Hemendik 2-3 hilabete in­gu­rura, beste 5 gune jarri­ko ditugu: Txantxillan bes­te bat, Antziola-Iturmen­din bes­­te bat, Latsunbebe­rrin, Etxeberrin eta Gabriel Ze­laia-Perkaiztegin. Hala ere, bakoitzean 20 bat fa­milia sartzeko aukera da­go eta beraz, eskariari eran­tzuteko konpost-gune gehiago jarri­ko dira, ahal den neurrian.


Denera, zenbatek egiten dute konposta Hernanin?
831 familia dira denera: 712k etxean egiten dute autokonposta, 55ek base­rrian eurek kudeatzen du­te organikoa, eta aurrez esandako 64k, auzo-kon­posta egiten dute. Iaztik aldea nabari da tonelada kopuruan. 2012an, 401 to­nelada konpost lortu zen eta aurten, urria bitarte, 314 tonelada lortu dira.


Auzo-konpostera bueltatuz, Atzietako konpost-gunea eta gainerakoak desberdinak dira. Zergatik aldaketa hori?
Atzietakoa, beste he­rrie­tan erabiltzen ari diren modukoa da eta gainerako biak Etxarrin darabilki­ten modukoak; Frantziatik da­to­rren eredua da. Eta he­mendik aurrerako kon­post-gune guztiak horrela­koak izan­go dira. 

Atzietako ereduan, 6 kon­postagailu daude. 8 laguneko 3 taldetan bana­tuta daude auzotarrak eta talde bakoitzak bina kon­postagailu dauzka. Arazoa da, konpostagailuak bete egiten direla, konposta egin aurretik, eta beraz, leku gabe geratzen gara. Beste leku bat behar izaten dugu konposta heltzeko.

Azken konpost-gune haue­­tan berriz, 20-25 fa­mi­liak batera egiten dute kon­posta; lau kon­par­ti­men­tu dauzkate ho­rre­tara­ko. Eta beraz, zikloa bertan hasi eta bertan bu­katzen da. Bakoi­tza bete­tzeko hilabete eta erdi in­guru behar dira eta 6 hi­labetera, gehienez, kon­pos­ta egina dago. Gaine­ra, metro­tan txikia­goak dira gu­ne hauek, egurrezkoak dira, eta kostu aldetik ez dago alderik.


Ze helburu du auzo-konpostak?
Oinarria da, hondakinak tratatzeko modurik ego­kie­na lokalki tratatzea de­la. Inor ez dator hondaki­nen bila, kamioien joan-eto­rri­rik ez dago, beste leku ba­tera ez dira eraman behar... Hori guztia, ingu­rumenari dagokione­an. Ho­rrez gain, kon­tzien­tzia­zioa era­giten du herrita­rren­­gan. Herrita­rrek pro­ze­su osoa ikusten dute. Eta ikusten dute, lan pixka bat eginda, hondaki­nak ongarri bihur­tzen di­rela, hau da, denon arteko lanak ordaina duela. Eta sozialki ere oso eragin po­sitiboa du. He­rritarrak sen­titzen dira hondakinen ara­zoaren par­te eta baita solu­zioare­na ere. He­rrita­rrak pauso bat ematen du bo­ron­da­tez, parte aktiboa iza­teko hon­daki­nen arazoan.


Beste onura batzuk ere badituzte herritarrek: bonifikazioak...
Hori da. Auzo-konposta egiten duten herritarrei ere ez zaie organikoa bil­tzen ezta tratatzen, beraz, %40ko hobaria (bonifika­zioa) izaten dute. Horrez gain, konposta egiten dutenek ez dute ez egutegi ez ordutegirik. Eta egiten duten konpost hori be­raientzat da, nahi baldin badute; bestela Udalak erabiliko du lorategietan...


Auzo-konposta egitea zaila al da?
Batere ez, oso erraza da. Auzo-konposta egiteko ize­­na eman dutenen arte­an taldeak osatzen goaz eta tokatzen zaienei deitu egi­ten diegu. Informazioa eta ikastaro txiki bat ema­ten diegu, 45 minutu ingu­rukoa. Egin behar duten bakarra da, euren orga­nikoa etxo­lara bota eta Udalak jar­tzen duen ma­terial leho­rra­rekin ta­pa­tu, besterik gabe. Gaine­ra­ko­an, nik daramat kon­trola: hezee­gia dagoen, or­bel gehiago behar duen... 

Mota hauetako kon­post-guneek ematen du­ten bes­te aukera bat da. Atzieta­koan talde ba­koi­tze­­ko arduradunak jarri behar izan ditugu, baina beste bi kasuetan ni ibil­tzen naiz ondorengo lanak egiten.

Eta zer moduzko konposta lortu da?
Oraindik ez dugu lortu. Urte bukaera ingururako izango dugu eta lagin bat Fraiso­rora bidaliko dugu zer moduzkoa den jakiteko. 


Ostegunean, mahai ingurua izango da Hernanin, konpostaren inguruan. Parte hartuko duzu beste 5 aditurekin batera. Ze informazio interesgarri aurkituko dute herritarrek?
Konpostaren inguruko mo­­no­grafikoa izango da. Era serio eta zehatz batean lan­duko da gaia. Inguru des­ber­dinetako jendeak hartu­ko dugu parte eta bakoitzak arlo jakin bat landuko du, 10 minutuz. Ho­ri horrela, 6 atal dife­ren­­te landuko dira mo­du ari­nean eta herrita­rrek pano­ra­mika on bate­kin ger­a­tzeko aukera izango dute. 

Konpostak potentzialita­te haundia dauka hondaki­nen arazoan eta gauza asko dago egiteko, batez ere, herri mailan. Eta denon onurarako izango da. 

KONPOST EGUNAK

Urriak 24, osteguna:  konpostaren inguruko mahai-ingurua Hernanin.

-  Joxemari Irazusta (Usurbil, Zero Zabor taldeko kidea): Auzo-konpostaren egoera Gipuz­koan 2013ko urrian.

- Orkatz Goenaga (teknikaria Urola erdian, Zero Zaborreko kidea Tolosan): Auzo-konposta­tzaileak lortzeko sustapen kanpaina desberdinak.

- Imanol Biain (Oñatiko Zero Zabor taldekoa, Natur eskolako langilea): Gune urbano trinkoetan auzo-konpost guneak non, nolakoak? Hautatzeko irizpideak.

– Gorka Egia (Orendaingo alkatea): Nola lortzen da herri oso bat konpost egiten jartzea?

- Xabat Larrarte (Hernanin Atez Atekoaren teknikari): Auto­konpostatzen hasteko herritarrei eman beharreko trebakuntzaren edukia.

- Jon Ander Galarraga (Hon­dakinetan aditua): Egitu­ratzai­lea­ren aukeraketa.

Hizlari bakoitzak 10 minutuz aurkeztuko du berea. Ondoren ordu erdi inguru egongo da en­tzuleekiko elkarrizketa eta galdera-erantzunetarako.

Urriak 27, igandea: konpostaren erakusketa Usurbilen.



Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!