Zergatik erabaki zenuen sektore turistikoarekin lotura duten
kalitatezko zenbait sistemen
eta programen alde egitea?
Hobeto lan egiten lagunduko zigula pentsatzen nuelako. Nik horren seguritatea neukan. Ostalaritzara dedikatzen ez diren beste enpresa batzuetan kalitate sistemekin lan egitera ohituta nengoen, ISOarekin konkretuki, eta banekien asko lagunduko zigula, besteak beste, lana antolatzen. Eta horrek, azkenean, emaitzak hobetu egiten ditu.
Zer nolako onurak ekarri dizkio zure negozioari Q Ziurtagiriak?
Onura nabarmenena jarri dizkigun lan prozedurak direla esango nuke: jeneroa eskatzeko, jasotzeko eta biltegiratzeko garaian; eta baita garbitasun aldetik ere, bai elikagaiena eta baita orokorrean, jatetxe osoarena. Guztia daukagu prozedura batzuen bidez zehaztuta. Orain, beste era batera egiten dugu lan. Berdin da pertsona bat oporretan badago, edo normalean egiten duena ez badago, edo norbait berria sartzen bada… guztia ondo ezarrita dago eta ondorioz, lana hobeto egiten da eta emaitza hobeak lortzen dira.
Zein barne hobekuntza izan
dituzue ziurtagiria ezartzearen ondorioz? Antolakuntza,
kudeaketa eta azpiegitura aldetik?
Q-ak helburu batzuk jartzen dizkizu, eta guk, horiek exijentzia gisa finkatu ditugu, eta urtero errebisatzen ditugu. Helburu horietako batzuk zerikusi zuzena dute azpiegituren hobekuntzarekin, azken finean, beti egoten da hobetzeko zerbait; eta Q-ak, horretara bultzatzen zaitu. Guk egia esan, azpiegitura aldetik ez dugu aldaketa handirik egin, hobekuntza enpresa antolaketan egin dugu. Orain arau guztiak ezagutzen ditugu, osasungintzakoak, industria sailarekin bete beharrekoak, sute arauak, elektrizitate arauak… Langileek ere sumatu dute hobekuntza: ikastaroak, lan egiteko dinamika berriak… Zentzu guzti hauetan Q-aren eragina handia izan da.
Bezeroaren beharrak eta nahiak asetzeko garaian, zuzenean
eragin duten hobekuntzak
zein izan dira?
Hori jakiten zailagoa da. Nik ez dut uste bezeroek ezer konkreturik antzemateko okasiorik izan dutenik, ez badira behintzat oso-oso maiz etortzen direnak. Zaila da, askotan atzean dauden detaileak dira hobetzen direnak, baina komedorera ateratzen den itxura ez da asko aldatzen. Plater batean esaterako, goarnizioa egiteko modua aldatu dugu, eta hori bezeroak antzematea ez da batere erraza.
Zer esango zenioke turismoko sektore profesionalari,
Q Ziurtagiria ezartzera
animatu daitezen?
Aurretik esandako guztia. Eta batez ere, esango nieke, nahiz eta hasiera batean kostua duen, bai diru aldetik eta baita bitarteko batzuk jarri behar direlako, inbertsio hori errekuperatzen dela. Q-ak hobeto funtzionatzen laguntzen du, bezeroari eman beharreko zerbitzuan egonkortasuna mantentzen laguntzen du.
Aholkatuko zenieke beste
enpresariei halako kalitate
sistema batekin lan egitera?
Bai. Ez dakit Q-a izango den aterako dugun sistema, edo beste izen bat jarriko diogun… baina nire ustez, jatetxe batek funtzionatzen jarraitzeko beharrezkoa izango da halako sistema bat izatea. Osasungintzakoak zerbait gogorrago jarriko ote duten, edo industriatik zerbait gehiago exijitzen hasiko ote diren… beti daude halako zurrumurruak, eta bezeroa ere gero eta informatuagoa dago, sentsibilizatua dago Kalitatearen gaiarekin. Nire ustez denborarekin beharrezkoa izango da halako ziurtagiriren bat izatea.
Uste duzu Q Ziurtagiriak zure
negozioa lehiakorragoa
egiten duela?
Neurri batean bai, agian orain argiago ditugu gure lehentasunak. Hala ere, mundu honetan sartu garenetik, konturatu naiz enpresa eta jatetxe asko atera egin direla Q ziurtagiritik, nolabait lehiakortasunagatik. Nire ustez Q-a, jendea erakarriko duen marka bat dela pentsatzen dute; horretan oker daude. Norberak sinistu behar du Q-ak hobeto funtzionatzen lagunduko dizula. Garbi daukat fatxadan dagoen ziurtagiria bezero askok ez dutela ezagutzen. Q-ak ez du hobeto sukaldatzen erakusten, dinamika batzuk jarri dizkigu urtez urte gure sukaldatzeko era hobetzeko; ez digute jaki goxoagoak nola prestatu erakusten.
Zein dira Ziurtagiriaren bidez landu eta ezarri diren ezagutza garrantzitsuenak edo
baliagarrienak?
Urtero, urte bukaeran edo Q-aren errebisioa egiten dugunean, azkeneko urteko jarduna pixka bat aztertzen dugu, eta ahurrengo urteko helburuak ezartzen ditugu. Nire ustez dinamika hori izan da garrantzitsuena.
Zein aldaketa egin dituzu edo egingo dituzu aurrerantzean, zure negozioan, kalitatea bultzatzeko?
Aldaketarik ez dugu aurreikusita. Etorkizunera begira, Q-arekin jarraitzea da helburua. Dinamika batean sartu gara eta hori mantentzea da helburua.
Eusko Jaurlaritzak, Turismoko Euskal agentziarekin, Basquetour-ekin bat, enpresarien eskura jartzen ditu beharrezko tresnak eta laguntzak beren negozioak lehiakorragoak izan daitezen; honako programa hauen bidez:
o Jardun Egokiko programak: Programa honen helburua da, enpresariak `profesionalizatzea’ eta nora iritsi nahi duten zehazten laguntzea. Euskadin, 274 establezimenduk dute Kalitatezko Turismoa lortzeko Konpromiso Diploma.
o Kalitate Turistikoaren Q Programa: Programa honek ziurtatzen du bezeroen beharrak eta nahiak beteko direla. Euskadin, 267 establezimenduk dute Turismoko Kalitatezko Q Ziurtagiria.
o Bikaintasun Ereduko programa, EFQM: Programak organizazioei kalitate bikaina lortzea proposatzen die. Euskadin 17 establezimenduk jarraitu dute eredu hau.
Jar ezazu Kalitate Turistikoaren Q-a zure establezimenduan!
94 607 75 86 – 94 404 74 70