Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] Hassanna Duihi

Kronika - Erredakzioa 2011ko abu. 12a, 02:00

Mendebaldeko Saharari buruzko hitzaldia emango duzue gaur. Zertan zentratuko zarete?
Mendebaldeko Saharako Lu­rralde Okupatuetako giza es­kubideen egoerari buruz ari­ko gara. Egoerak berdin ja­rraitzen du, 1975etik, hau da, Men­de­baldeko Sahara okupatzaile salbaje honen (Ma­rruekos) es­kue­tan dagoenetik. Ez ditu eskubideak errespetatzen. Ma­ni­festa­ziotan parte hartzen duten gazteei erasotzen die, eta soilik aldarrikatzen dute saharar he­rriaren eskubidea, hau da, sa­harar he­rriaren autodeterminazio eskubidea. Oku­patzaile ho­nek, gazteak har­tzen ditu, torturatu egiten ditu eta espetxeratu.
Benetan, saharar herriak ondorio larriak jasaten ditu lurralde okupatu hauetan, okupazio salbaje honetan.

Azaroan, Marruekosek Aaiun erasotu zuenean, komunikabide guztietan Saharako egoerari buruz hitz egiten zen. Orain ez da ezer entzuten eta ikusten. Nola dago egoera?
Aaiun okupatuan, Sahara Men­­debaldean, kanpamendu bat dago. Bertan, 8.000 haima baino gehiago daude, 20.000 saharaui baino gehiago. Aza­roaren 8an manifestatu egin ziren duintasunagatik, euren eskubideengatik, eskubide guz­­tiengatik, eta Marruekosek modu salbajean erasotu zuen kanpamendua. Hildakoak eragin zi­tu­en, zauritu ugari, haimak ondatu zituen… Eta azaroaren 8tik hona, gorputzean balak dituzten biktimak dau­de; ez dutenak aukerik ospitalera joateko. Atxilotuko dituzten edo poliziak torturatuko dituen beldur dira.
Aaiuneko biztanleak ari dira bizitzen isiltasun pareta me­diatiko baten barruan. Ezin dute kazetariek sartu, ez eta nazioarteko behatzaileek ere.

Harremanik ba al da Marruekosekin gatazka konpontzeko?
Bai, Frente Polisarioa eta Ma­rruekosen artean harrema­nak daude. MINURSOren pre­sen­tziarekin (Mendebal­deko Saharako Erreferendu­me­­rako NBEko Misioa) bil­tzen dira  saharauien eskubideen alde lan egiteko.
Eskubide urraketak, atxilotzeak, torturak, errepresioa… aipatu dituzu. Lurralde okupatuetan saharar batek egunero bizi duena al da?
Bai. Egunero daude manifestazioak sahararren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dutenak eta Ma­rruekosek ez du nahi kaleetan manifestaziorik izaterik. Horregatik tortura­tzen du eta poliziak modu bortitzean esku hartzen du. Egu­nero daude biktima pila bat, zauritu ugari, atxilotuak… Orain­txe bertan, 23 aktibista saha­raui ditugu Sa­léko kar­tzelan, epaitegi militar baten aurretik pasa zain. Horrez gain, gazte saharar bat gorputegian dago 2010eko abenduaren 22tik. Bere familiak ezin izan du lurperatu, autopsia bat egitea nahi zuelako, baina Marruekosek ez du onar­tzen autopsia hori. Eta gaztearen gorputza gorputegian dago oraindik.

Gaurko hitzaldian, zutaz gain, beste hiru aktibista saharaui ere izango dira eta horien artean, ia 4 urtez desagertua egon den gizon bat dago.

Daha Erahmoni da bera. 3 urte eta 7 hilabetez egon zen desa­gertua, behartuta, Ami-natou Haidar eta beste aktibista ba­tzuekin. Zaila da azaltzen, oso gogorra da: 3 urte eta 7 hilabete bere familiari buruz ezer jakin gabe, kanpoko harremanik gabe, arroparik aldatu ga­be, begiak tapatuta… Gaur be­rak hitz egiteko aukera izango du.

Zer da sahararrek eskatzen duzuena?

Gauza bakarra: autodeter­mi­na­­ziorako dugun eskubidea. Eta bakean bizitzea gure herrian. Autodeterminaziora iritsi nahi dugu modu baketsuan eta in­da­rra eta terrorismoa erabili gabe.

Zer egin daiteke, zer egin dezakegu gatazkarekin amaitzeko?
Asko dago egiteko. Lagundu behar da, mundu guztiak eza­gutu dezan gatazka hau. Isil­tasun pareta mediatiko hau botatzea lortu behar du­gu, eta baita ordezkari eta po­litiko gehiago lurralde oku­patue­tara joan ahal izatea, askatasun gehiago egon dadin.

Amaitzeko, udan, ume saharar ugari errefuxiatu kanpamenduetatik etortzen dira Euskal Herrira, bertako familiekin oporrak pasatzera. Hernanira ere bai. Programa horiek zenbaterainoko garrantzia dute?
Oso garrantzitsuak dira ume ho­rientzat. Urte guztia kanpamenduan pasatzen dute desertu gogorrean. Gainera, badakite hortik gertu, bere herrian, itsa­soa dagoela, gau­za asko daudela umeentzat jo­lasteko, igeri egiteko… Eta hona etorrita, gu­txienez auke­ra dute jakiteko zer den itsasoa. Ura ukitzen dute. Oso garrantzitsua da umearen psikologiarako. Eta he­mengo familiei eskerrak da hori. 

Haur sahararren agur festa gaur,
Oreka TX-ekin

Hernanira uda pasatzera etorritako 6 haur sahararrak agurtzeko festa izango da gaur Tilosetan, 17:00etatik aurrera (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).
Egitaraua:

  • 17:00etan, Jolasak.
  • 18:30etan, txokolatada.
  • 19:00etan, hitzaldia.
  • 21:00etan, elkartasun afaria.Txartelak salgai, Akeit, Garin eta Oindi tabernetan.
  • 22:00etan, Nomadak TX musika ikuskizuna Aziza Brahim artista sahararrarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!