Transfeminismoari buruz ariko zara gaurko hitzaldian. Hitz
gutxitan, nola azalduko zenuke?
Transfeminismoa niretzat feminismoaren aktualizazioa da, erradikalizazioa errekuperatu eta transformatzeko indarra berreskuratu da. Trans aurrizkiak mugikortasuna ematen dio hitzari. Alde batetik, borroka transexuala eta intersex-a gure egiten ditugu, eta kritika egiten diogu orain arteko joerari; alegia, sexua ez delako gizonezkoetan eta emakumezkoetan bakarrik oinarritzen. Bestetik, trans-ek esan nahi du transfronterizoa, transgenerazionala, transkulturala, transgresorea… Hala ere, esan behar dut feminismo hitza, niri behintzat, nahikoa iruditzen zaidala.
Orduan, feminismoa bizitzeko ikuspegi berria al da, edota zein da bata eta bestearen arteko alderik nabarmenena?
Transfeminismoaren larritasun honetan ´kapa` ezberdinek bat egin dugula esango nuke, komunitate edo kolektibo ezberdinek egin dugu bat, ekintza erradikal eta autonomoago bat lortzeko asmoarekin. Baina ni oso bakezalea naiz, ez dut uste batetik betiko feministak daudenik, eta bestetik gu. Zorionez, elkarrekin, nahastuta jarraitzen dugu, eta 2009an Granadako jardunaldietan ikusi zen bezala, gure arteko desberdintasunak gainditu ditugu. Iritzi ezberdina izan dezakegu, beti ere borrokara iritsi gabe. Elkar ulertu eta irakasten dugu, hizkuntza, erreminta, eta genealogia berdinak ditugu: feminismoa.
Noiz eta zergatik sortutako mugimendua da?
Badago zerbait indarberritu eta ilusioa ematen didana: ez naizela ezer berria esaten ari. Feminismoaren historia geroz eta gehiago arakatzen dudan heinean, gehiago maitemintzen naiz. Horregatik diot, Olympe de Gouges, mendebaldeko lehenengo feminista bezala ezagutzen dena, transfeminista zela, izugarri hibridoa eta erradikala zela. 2009ko urte amaieratik aurrera deitzen gara transfeministak, eta lehen esan dudan bezala, gure helburua autoprobokazioa bultzatzea da, emakumeak mugiarazteko, eta instituzioek feminismoa mantsotzeko duten helburuari aurre egiteko.
Eta pixkanaka orduan jarritako helburuak betetzen ari direla uste al duzu?
Transfeminismoa bere sorreran dago oraindik, ez dakigu hemendik hamar urtetara ezer ezean geratu zela esango dugun, edo feminismo aktibista berpiztea lortu genuela esango dugun. Baina momentuz, feminismo emergentzi berria ematen ari dela esan genezake, kañeroa, antisistema, imaginazio haundikoa, gaztea… dena. Diskurtsoak maila kritiko altukoak dira, ilusio haundia dago. Feminismoaren garaipen bat da.
Euskal Herriko hainbat herrietan ibilia zara hitzaldiak ematen. Zein dira sortu izan diren
galdera eta zalantza nagusiak?
Zalantzak baina gehiago, eztabaida asko sortu izan da. Eta lehen esan dudan bezala, eztabaida aberasgarriak izan dira beti, bakezaleak. Euskal emakumeek oso barneratuta dute feminismoaren kultura eta sustraiak. Beraz, horren inguruan asko hitz egiteko aukera izan dugu, eta konturatu gara, borroka, gauza berak lortzeko egiten dugula. Nire gorputza nirea da lema erabiltzen dute feministek, eta orain transexualak ere erabiltzen hasi dira. Horrekin aurre egin nahi zaie Estatuari eta medikuei, transexualen identitateari buruz erabaki ez dezaten.
Berdintasunaren aldeko bidean aurrerapauso asko eman diren honetan, gaur egun oraindik ikasteko asko dagoela uste al duzu?
Emakumeen bizitza izugarri aldatu dela uste dut, eta borroka feministengatik da; ez digute ezer oparitu. Autonomia eta askatasun askoz gehiago dugu. Baina sistema HeteroPatriarkatuKapitalista berehala indarberritzen da gure aurka, bizitza, lanerako indarra, osasuna, emozioa, guztia kentzen digute. Bizitza pertsonala, familiartekoa, eta laborala tartekatzeko garaian ere, batzuetan, gu atera gara galtzen. Komunitatearen eta merkatu laboralaren doako zaintzaileak izaten jarraitzen dugu.