Nekea, batere ez! Egia esan, juntakide oso onak ditut, denak lanerako gogoarekin eta hain kide onak izateak, asko errazten dit lana.
Bost urte daramazkizu
presidente gisa.
Bost urte egingo ditut, bai. Hau da, bi legegintzaldi egin ditut eta orain hirugarrenarekin hasia naiz.
Lehendik ere zuzendaritzan
ibilia zinen...
Aurretik idazkaria izan nintzen eta Benito Ruizek presidente postua utzi zuenean, inork ez zuen aurkeztu nahi izan eta ni aurkeztu nintzen. Gaur arte. Niretzat kargu hau ezkontza bezala da, heriotzak banatu arte, elkarrekin! (barrez).
Oraingo honetan, azken batzar honetan ere, inork ez du aurkeztu nahi izan… esfortzu haundia egin behar al da Goiz Eguzkiko presidente izanda?
Dexente; eta inork ez du halako gauzetan sartzeko gogorik izaten. Hemen mugimendu haundia dago, 2.000 bazkide inguru gara. Beti ari zara pentsatzen iniziatiba berriak nola sortu, kultura eta aisiari lotuta. Izan ere, baliabideak baditugu eta horiei nola probetxua atera pentsatu behar da. Ez da erraza.
Eta esan behar da, lanpostu berria ere sortu dugula; Kupidorena! Asko izan dira, eta dira, hemen maitemintzen direnak.
Zerbitzu ugari eskaintzen dituzue Goiz Eguzkin. Aurten zerbitzu berririk izango al da?
Urtero egiten ditugu inbertsioak, ahal dugun neurrian, noski. Aurten, besteak beste, 7x4 metroko toldoa jarri dugu sarrera ondoan, udararako eta beste hainbat ekintzetarako. Sariak banatzen ditugunean eta eguraldi txarra egiten duenean ere ondo etorriko da. Goinontzean iazko antzeko zerbitzu eta ekintzak izango ditugu.
Goiz Eguzkiko ekintzak eta zerbitzuak 2010 urtean:
- Hankak zaintzea, tentsioa hartzea eta fisioterapia: guztira 2.050 erabiltzaile inguru.
- Mantentze gimnasia:130 bazkide.
- Osasun arloa: orain, hiru terapia-talde daude eta parte hartzaile kopurua haunditzen ari da.
- Informatika ikastaroak: oinarrizko 3 ikastaro eman dira.
- Internet gela: ikasitakoa praktikatzeko.
- Brikolajeko tailerra: egoitzako konponketak egiteko ere erabiltzen da.
- Sukaldea: martxan jarraitzen du.
- Goizeko ibilaldiak: 8 irteera 2010ean, eta 178 lagunek hartu dute parte.
- Ileapaindegia: oso zerbitzu estimatua.
- Taberna: zerbitzu garrantzitsua.
- Dantzaldiak: igande eta jaiegunetan.
- Hamaiketakoak eta ospakizunak: Maiatzaren 1a, San Joanak, Santo Tomas eta bazkideentzako bazkaria.
- Hitzaldi eta emanaldiak: hilero interes orokorreko hitzaldiak.
- Zinea: saioak hilabetero.
- Abesbatza: Abesbatzak emanaldiak ematen jarraitzen du eta komite bat sortu du gestio lanak egiteko. Solfeoa ikasi nahi duten koruko kideentzako eskolak ere ematen dira.
- Txapelketak: mus, tute, eskoba eta punttua; billar amerikanoa; kaleko jolasak: toka, igela, botea eta dardoak. Emakumeen parte hartzeak gora egin du.
- Asia eta bidaiak: egunekoak, asteburukoak, astebetekoak, Mediterraneoan zeharreko bidaiak… Guztira 704 bazkidek hartu dute parte.