Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] MIGUEL ANGEL GARIN

Kronika - Erredakzioa 2010ko abe. 5a, 01:00

Miguel Angelek utzi eta gero, zeinek helduko dio atletismo eskolari?
Zorionez, talde majo bat badago eskolan, eta beraiek segiko dute nik uzten dudanean. Hor daude: Idoia Esnaola (nire eskubiko eskua), Pello Errasti, Lide Redondo, Estibalitz Lion, Ainara Agirrezabala, Mikel Von Wichmann… Adminis­tratzaile bat beharko genuke, eta proba teknikoetarako norbait: pisu jaurtiketa, jauzi hirukoitza, jabalina... Gainerakoan, ekipo ona geratuko da.

Izan ere, zu entrenatzaile polibalentea izan zara. Proba guztiak menperatzen dituzu.
Den-denak ez, baina ia denak bai. Akats batzuk izan ditut. Inoiz ez dut mailu jaurtiketa egin; edo martxa egin; edo ultra­fon­doa... Horiek teorikoki ikasi ni­­tuen, baina ez sakonago. Gai­ne­rakoan ondo molda­tzen naiz.

Zergatik sortu zenuten Hernaniko atletismo taldea?
Atletismo taldea bazegoen (Eva­risto Gonzalez, Irizar, Bal­do­mero Jimenez, Garin, lan haun­dia egiten zutenak), baina fondoa eta krossa egiten zituzten batez ere. Nik 30 urte inguru nituen, eta 15 urte neramazkien atletismoan, baina pistako probak egiten nituen. Nire bu­rua gai ikusten nuen eskola bat sortzeko, eta hala egin nuen. Real Sociedad utzi, eta Her­na­nin taldea sortu. Guk sail berezi bat sortu genuen eskolaren barruan, pistako probetara be­gi­ra. 1981 urtean sortu zen taldea, denak batuta, eta momentu batean 85 lagun ere izan gi­nen, gazte eta heldu. Talde­ka, Gi­puzkoako 3garren izan gi­nen, 1985ean.

Baina gero taldea desegin egin zen, 1990ean. Zergatik?
Ez genuen baliabiderik. Astean bi aldiz Donostiako pistara joan behar izaten genuen. Kotxeak geuk jarri, joan-etorrian ibili, batzuk autobusez… Ez ziren baldintza egokiak. Eskaera asko egin genituen pista bat eraiki­tzeko Hernanin. Orduko alkate guztiek ezagutzen naute; de­nengana joan nintzen. Handik 9 urtera-edo, pista egin zutenean, berriz sortu ge­nu­­­­en taldea, 1999an, eta gaur arte.

Dedikazio haundia eskatu al dizu atletismoak?
Egunerokoa. Lana bukatu eta egunero egunero, 2-3 ordu klubean. Eta asteburuetan konpetizioak. Entrenatzaile, kontable, asesore, manager, arduradun… denak batera egin behar izaten dira hemen!

Xoxik kobratu gabe?
Xoxik kobratu gabe.

Miguel Angel Garinek estilo bat markatu du entrenatzaile lanetan.
Neretzat, lehenengo pertsona dago, eta gero konpetizioa. Ho­rretan asko insistitzen dugu. Elkarrekin ondo moldatu, giro ona eduki, pikeak alde batera utzi… Eskola bezala, gure as­moa da plataforma lana egitea. Klub txikia gara, eta guk ez dugu ez baliabiderik eta ez anbiziorik, atleta onenak gure klubean mantentzeko. Atletiko San Sebastianekin konbenioa daukagu, eta norbait ona datorrenean, jarraitzeko gogoz, hara bidaltzen dugu.

Atleta onak atera dira Hernanitik. Baten bat nabarmenduko al zenuke?
Atleta onak izan ditugu, bai; oso onak! Izenik ezin da esan, gainerakoei begira ez delako txukuna.

Azken boladan, mailarik onenean dabiltza Maitane Iruretagoyena eta Servando Rivas adibidez.
Bai hala da. Kuriosoa da, joan den urteko mundialetara pasa ziren euskaldun bakarrak Iruretagoyena eta Rivas izan ziren; biak hernaniarrak. Oso harro gaude. Baina baditugu lorpen gehiago ere, erruz pozten gaituztenak. Espainiako Txapelketetan hernaniar asko ibili dira; orain monitore lanetan dabiltzanak, adibidez. Zure fruitua hor ikusten duzu, eta horiek dira nik bizitu ditudan momenturik gozoenak.

Eta gazienak?
Oztopoak. Gure gainetik daudenek jartzen dizkiguten oztopoak. Programa bat adosteko, eskola kirola gestionatzeko, eguneroko lanetarako. Oztopo asko jartzen dizkigute, eta, ezezko asko jaso behar izaten ditugu. Horrek nekatu egiten du. «Egingo dugu holako?», «Ez». «Egingo dugu halako?», «Ez». Eskaera guztiak idatziz. Eta idatzi gehienak hor geldi­tzen dira, bulegoko mahaietan. Nik nahiko nuke, gure arduradunak konturatzea, eskatzen dudana ez dela Miguel Angel Garinentzako; baizik eta Her­naniko herritarrentzako.

Zerk bultzatu du Miguel Angel Garin atletismoa uztera?
Nik ez dut atletismoa erabat utziko. Hor ibiliko naiz lagun­tzen, esku bat behar duten guztietan. Baina ardurak alde batera utzi nahi ditut. Deskubritu nahi ditut beste errealitate ba­­tz­­uk. Eta gauza batzuk berreskuratu. Adibidez, nahi nuke, Biterin txarla bat lasai entzun, besterik gabe.

Hernaniko atletismoa egoera onean uzten duzu…
Bai. Eta gero eta indartsuago dago. Herritar asko ibiltzen da pistan entrenatzen, bere kasa. Hemen juntatzen dira, eta gi­roa sortzen ari da. Emakumeen taldea ere sortu da, eta oso gustora ari dira entrenatzen. Ni hemen izango naute, laguntza behar dutenerako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!