El Aaiunen?
Kanarietako 14 lagun joan ginen El Aaiunera, Mendebaldeko Saharara, protesta ekitaldi baketsu bat egitera. Sahara libre baten alde, Marokoren okupazioaren aurka, Frantziaren betoaren aurka, eta preso politikoak askatzeko eskatu nahi genuen. 14 lagun horietatik 3ri ez ziguten pasatzen utzi, eta hotel batera joan ginen. Beste 11 kideak protesta hasi zuten, eta gogor jipoitu zituzten.
Marokoko poliziak
jipoitu zituela salatu duzue.
Antolatua zegoen dena. Gure kideek pankarta ireki zu-tenerako jende asko zuten inguruan, Marokoko banderatxoekin eta abar, eta ez zieten oihurik egiten ere utzi. Jipoitu zituztenek ondo zekiten zertan ari ziren. Kale jantzian zihoazen, baina pertsona berak ziren, jipoia antolatu zutenak, eta polizia azaldu zenean, polizi jantzian azaldu zirenei aginduak eman zizkietenak.
Ondorengo orduak ere gogorrak izan ziren...
Bai. Denak atxilotu zituzten. Denok ikusi dituzue gure taldeko bi kide zein itxuratan utzi zituzten. Bi horiek interrogatorio beldurgarria bizitu zuten, eta ospitaletik pasa ziren. Ez abokaturik, ez gobernu edo Espainiar Kontsulatuko kiderik, inongo ordezkaririk gabe egon ziren.
Gero denak elkartu gintuzten Casa de España delakoan; jipoitutako 11 lagunak, eta hotelean geunden 3rak. Guk ere hara joateko erabakia hartu genuen. Etxe Barruko Atxiloketa jarri ziguten, eta han pasa genituen hurrengo orduak. Handik hari batzuk mugitu genituen. Enbajadak norbait bidaliko zuela agindu zigun, baina ez zen inor iritsi. Bueltako bidaia hartua geneukan barkuz egiteko, eta azkenean, hara eraman gintuzten, poliziz josita. Bueltan ere, barkuan, kale jantzizko polizien presentzia nabarmena zen. Guk ordaindu behar izan genituen, taxiak, bazkari eta gosariak eta abar.
Zein dela uste duzue,
horrelako gauza bat
gertatzeko arrazoia?
Guri gertatu zaiguna asko zabaldu dute komunikabideek, baina han egunero gertatzen dira horrelako kasuak. Marokoko poliziak egunero jipoitzen ditu bertako saharauiak. Zonalde okupatua da, legez kanpo okupatua, eta hori salatzera joan ginen gu.
Zer jakin behar dugu hemen Saharari buruz?
Erabat zapalduta daude. Adierazpen askatasunik ez dute. Agresio fisikoak jasaten dituzte egunero, bortxatu egiten dituzte, torturatu, atxilotu... Fisikoki eta politikoki zapaltzen dituzte. Errefuxiatu Zelaietan 200.000 saharar inguru bizi dira, Argeleko desertuan.
Beste arazo haundi bat da, euren errekurtso naturalak ustiatzen ari direla: petroleoa, arrantza... Munduko arrantza gunerik onenetakoa da Mendebaldeko Saharakoa, eta Maroko eta beste herrialde batzuk ari dira hori ustiatzen. Espainiak ere baditu arrantza baimenak han arrantzatzeko.
Espainia eta Frantziaren jokaera zein da gatazka honetan?
Interes ekonomikoak dituzte biek, eta ez dute ezer egiten okupazioa bukatzeko. Mendebaldeko Sahara kolonia espainiarra izan zen, eta ofizialki bera da oraindik, hango potentzia administratiboa. Espainiak errespontsabilitatea du gai honetan. Espainiak 1975an aldegin zuen handik, eta Marokok okupatu zuen indarrez. Munduko inongo estatuk ez du onartzen lurralde hori Marokorena denik, baina ez dute ezer egiten.
Frantziak betoa jarri berri du Nazio Batuetan giza eskubideak bijilatzera joan ez daitezen.
Denuntziarik jarriko duzue?
Aztertzen ari gara, ikusiko dugu. Guk nahi duguna da, hemen, jendeak jakitea hango egoera zein den, Sahara herri bat dela jakitea... eta horren alde lanean segiko dugu.
GAIARI BURUZKO INFORMAZIO
GEHIAGO:
- Gertatukoari buruzko erreferentzia: http://saharacciones.blogspot.com
- Marokoko prentsan azaldutako argazkia: http://1.bp.blogspot.com/_j2asAZjb5J0/THwNNcABFBI/AAAAAAAAACA/a1Ph2zALVPM/s1600/imagen+agresion.jpg
- Babesa azaldu dutenek diotena adibidez, Aminetu Haidar (http://www.spsrasd.info/es/main3s.php)
eta Hmad Hammad http://www.saharalibre.es/modules.php?name=News&file=article&sid=4097
- El Aaiún-en gertatutako azken gertaerak:
http://www.porunsaharalibre.org/index.php?option=com_content&view=article&id=1228:thawra-condena-agresion-4-observadores-internacionales-en-el-aaiun-&catid=31:general&Itemid=46
http://saharacciones.blogspot.com/2010/08/la-manifestacion-de-los-activistas.html
http://poemariosaharalibre.blogspot.com/2010/08/violenta-intervencion-de-las.html
SÁHARARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA:
https://docs.google.com/present/view?id=d3b56kc_42cwfwzzft
- Mapa:
http://www.un.org/Depts/Cartographic/map/dpko/minurso.pdf
-Errekurtso Naturalak:
http://www.wsrw.org/
- Fosfatoak:
http://es.wikipedia.org/wiki/Fosfato
eta http://www.wsrw.org/index.php?cat=109&art=566
- Arma Salmenta Espainiak Marokori: http://www.elpais.com/articulo/espana/Marruecos/convierte/mejores/clientes/armas/espanolas/elpepuesp/20090610elpepinac_15/Tes
- MINURSO-ri buruzko informazioa: http://www.un.org/spanish/Depts/dpko/minurso/index.html
- Gaur egungo informazioa, Saharan gertatzen ari denari buruz: http://www.spsrasd.info/es/main3s.php
=> http://poemariosaharalibre.blogspot.com/