Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] JOSE MANUEL OTXOTORENA

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 14a, 02:00

Munduko Kopa irabazita aurten Hernanira itzultzea berezia izango zen. Nolakoa da Munduko Txapelketa irabaztea?
Esperientzia polita izan da. Munduko Txapelketa irabaztea behin ere futbolean lortu ez den gauza da. Beti ilusioarekin joaten zara baina barrenetik bizi izan dugunontzat izugarria izan da.

Mundialak bereziak dira gainera.
Bai, txapelketa ezberdina da. Oso berezia. Gazte-gaztetatik futbolera dedikatzen denak du kopa hori altxatzeko ilusioa, beraz oso berezia da. Beti pentsatzen duzu irabazteko aukera baduzula hara joaten zarenean, baina...

Zenbatetan egon zara
Munduko Kopan?

Hirutan egon naiz. Batean jokalari bezala, Italian 1990e­an; eta entrenatzaile moduan bitan, Alemanian 2006ean eta aurten Hego Afrikan. Ezber­dina da modu batean edo bes­tean parte hartzea. Joka­la­ri bezala protagonismo haundiagoa duzu, eta entrenatzaile bezala oso diferentea da.

Zuk entrenatutakoa, mundialean egon den atezain talde onena da?

Bai, nik uste baietz. Ez badira onenak onenetakoak bai. Pen­tsa, Barcelona, Real Madrid eta Liverpool taldeko atezainak dira Hego Afri­­kan entrenatu ditudanak. Gehia­go ere bazeuden onak Mundialean baina ez dut uste gure taldekoen maila globalera iristen zirenik.

Horrelako atezainek badute ­zertan hobetu?
Bai, beti izaten da zer hobetu. Beraiek ere badakite bere maila mantentzeko eta hobe­tzeko lana egin behar dutela gogotik. Oso profesionalak eta langileak dira.

Ezberdina da atezainak edo bestelako jokalariak entrenatzea?
Horrelako atezainak ohituta daude beraien taldeetan astebururo jokatzen, eta selekzioan ez da hori gertatzen. Hemen batek jokatzen du edo gehienez bik, eta besteek nahiz eta lana oso ondo egin egunero, bankiloan eserita itxaron behar izaten dute. Hala ere, oso giro ona eta errespeto haundia  zegoen beraien artean.

Gaur egunean Espainiako selekzioko atezainak entrenatzeaz gain, Valenciakoak ere entrena­tzen dituzu. Unai Emery eta Julen Masach gipuzkoarrak ere iritsi dira Valenciara. Zein egoeratan zaudete han?
Bigarren eta hirugarren urtea da elkarrekin gaudela eta gustura gaude lanean. Elkarren artean ezagutze hori oso ga­rrantzitsua da, lanerako konfiantza gehiago duzulako. Aur­ten denboraldi ona egitea espero dugu, Valen­ciako zaleek beti espero dute taldea hor, punta-puntan egotea.

Oso talde famatuak barrenetik ezagutu dituzu, Real Madrid, Valencia eta Liverpool. ­­
Nolakoak dira?

Punta- puntako taldeak dira denak, beti irabazteko as­moa dutenak. Ekipo oso haun­diak dira, izugarrizko maila duten jokalariak izaten dituztenak.  Tenerife edo Logroñes bezalako talde txikiagoetan ere ibili naiz eta hauekin alderatuta nabarmentzen da gehiago nolako taldeak diren futboleko klub Haundi horiek.  

Azkenaldian, Hernanin,  ez dira ate­ra futbolari asko.
Atezain entrena­tzaileak, berriz, bi zaudete elitean.

Bai. Futbolariak ere atera izan dira eta orain denbora behar da berriz ere ateratzeko. Ho­rrelako gauzak ziklikoak dira eta atezain entrenatzaileena da orain suertatu dena. Herri ho­netan kirolari oso onak egon dira beti, bai futbolean eta baita beste kirol modalitateetan ere. Garran­tzitsuena gaz­teak kirola egitea da eta hortik aterako dira  goraino iri­tsiko diren kirolari bikainak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!