Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] AKELARREA - TITO ETA MILA:

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 23a, 02:00

Akelarrea 25garren aldiz aurten Hernaniko plazan.
Mila: Bai, eta gezurra dirudi. Egaña tabernan arratsalde batean egindako bilera batetik sortu zen dena. Berri­kuntza baten premia zegoen festen egitarauan.
Tito: Motz geratzen zen egitaraua eta zerbait desberdina asmatu nahi genuen. Koa­drilan sortu zen Akelarrearen ideia eta 1986an egin genuen lehen aldiz. Ahalegin haundia egin behar izan genuen, baina merezi izan zuen.

Beste nonbait egiten al zuten lehenago akelarrea?
Tito: Ez dut uste. Hernanin sortu zen Aelarrea eta geroztik hasi ziren beste tokietan egiten. Zugarra­murdin esaterako.
Mila:Zugarramurdikoak Hernaniko Akelarrea ikustera etorri ziren ideiak hartzeko. Herriak nolako harrera egin zion Akelarreari? Tito: Oso ona. Hiru hilabete lehenagotik hasi ginen herrian tailerrak antolatzen. Tokadoak, maskarak, jantziak... denen artean egin genituen.
Mila: Zoritxarrez material eta argazki asko galdu dira urteetan zehar, baina badaude lehen Akelarreko irudiak. Izugarrizko giroa antzematen da bertan, jende asko ikusten da kalejiran. Tito: Bukatu berri diren Olinpiadekin alderatuko nuke hori. Denetariko herritarrak bildu gintuen Akelarreak ere.

Toki gehiagotan ere egin duzue Akelarrea.
Mila: Toki askotan. Iruñako San Ferminetan, Nafarroako beste herri ugaritan, Bizkaia aldean, Bidangotzen,... Asti­ga­rragan ere bai pare bat aldiz. Aurten berriz egingo omen dute gainera Santiotan. Aurten adibidez, Emaku­mearen Na­zioarteko Egunaren harira, Antiguon egin dugu Akelarrea.

Une zailagoak bizi zenituzten.
Mila: Beheraldia izan genuen bai. Jende gutxik parte hartu zuen urteak izan ziren, baina zorionez buelta eman genion egoerari.
Tito: Gazte Asanbladaren bultzadak eragin haundia izan du horretan. Aurten 200dik gora gaztek dantzatuko dute kaleetan barrena Sorgin-dantza.

Eta Plazan egiten den antzerkia asko aldatu al da urteen joanean?
Tito: Hasieran, pertsonaiak ez ziren hain markatuak. Baina pertsonaiak sartu genituenetik ez da ia batere aldatu antzerkia.
Mila: Urtero saiatzen gara zerbait berria sartzen istorioan, baina pertsonaiak berdinak dira ia beti: akerra, sorginak, apaizak, donzellak,...

25garren urteurrenerako ariko zarete zerbait berezia prestatzen?
Tito: Bai. Hurrengo urtean os­patuko dugu. Horretan ere be­rezi samarrak gara, 26garren Akelarrearekin os­pa­tuko baitugu 25garren ur­teurrena, karkarkar.
Mila: Ari gara buruari buelta batzuk ematen eta ideia ba­tzuk atera dira gure artean. Jende beteranoak berriro parte hartzea nahi genuke. Ilusio bereziaz prestatuko dugu hurrengo urteko Akelarrea eta ziur nago espektakulu polit bat eskainiko dugula.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!