Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] Joxe Elosegi

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 30a, 02:00

Hernaniren azken lau play offak barru barrutik bizitu ditu Joxe Elosegik, entrenatzaile gisa lehendabizi, eta arduradun tekniko bezala ondoren. Atzo Madrilen izan zen, nola ez.

Gutxien espero zenean lortu duzue. Zer sentitzen da Ohorezko Mailako taldea izanda?
Sentsazioa ikaragarria da, emozionantea. Zaila zen Al­co­bendasi etxean irabaztea, baina aukera zegoen bi­tartean, esperantzak bizirik jarraitzen zuen taldean. Partidua bukatu zenean azken kanporake­tetako urdu­ritasuna zorion­tasun bihurtu zen. Egun hau ez dugu inoiz ahaztuko.

Diozun moduan, urduritasuna izan da azkeneko partiduetako protagonistetako bat. Las Terrazas zelaian ere, presente izango zen. Nola bizitu zenuen partidua?
Oso luzea egin zitzaidan neurketa. Lehenengo zatian gure zelaian egon ziren ia denbora osoan, eta ondo estutu gintuzten. Hala ere, markagailua alde izan genuen. Bigarren zatian berriz, partiduari buelta ematea lortu genuen jokoari zegokionean. Nagusi izan ginen. Egia da aukera batzuk izan genituela, baita en­tsaioak egiteko ere, eta ez geni­tuela aprobetxatu. Baina horrek orain ez du askorik inporta. Atzeko lerroetan ere, ondo eutsi genion Alconben­dasi. Partidua bukatzeko hiru minutu falta zirenean, ia entsaioa egin ziguten... ez nuen askorik falta biho­tzekoak emateko. Azken minutuetan asko sufritu nuen, baina arbitroak bu­kaera pitatu zuenean... hura poza!

Zein izan zen partiduko klabea?
Gure jokalarien kontzen­trazioa, dudarik gabe. Inoiz baino seriago atera ziren zelaira. Bakoitzak bere lekuan jokatu zuen, eta urduritasuna aldagelan utzi zuten. Lana egin zuten, asko, eta ondo eutsi zioten Alcobendasi.

Landareren egoera goi mailakoa da La Terrazasekin alderatuz gero. Eraginik izan al zuen?
Zelaiaren egoera oso txarra zen, jokatu behar izan dugun txarrenetakoa; Landare ma­rabilla bat da horren ondoan. Egoeraren eraginez, eskura jokatzea oso zaila izan zen partidu osoan... Gainera, jokalariak gehiago nekatzen dira egoera horretan... hilda bukatu zuten.

Datorren urtera begira, erakutsi duzue goi mailako taldeekin jokatzeak ez zaituztela beldurtzen.
Kanporaketa oso luzea izan da, pentsa, 6 partidu jokatu behar izan ditugu igoera lortzeko. Horiek guztiak, goi mailako aurkarien kontra izan dira; eta aurreko urteetako play offak ere hor daude. Sendo aritu gara, batez ere aurten, eta erakutsi dugu ez garela gutxiago. Batzuk diote, zertarako igo, hurrengo urtean jaisteko... Maila altua dela badakigu, baina hor egon gaitezkeela erakutsi dugu. Etxean talde sendoa dugu, eta horrek maila mantentzeko balio dezake.

Hilabete batzuk badituzue aurretik, hori prestatzeko. Orain, ospatzeko garaia da.
Halaxe da. Partidua bukatu zen momentutik hasi ziren ospakizunak: zelaian, auto­busean, ongi-etorrian. Egin­dako lanaren ondorioa da, merezitakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!