Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] PEIO LOZANO -

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 25a, 01:00

Azalduko al  zeniguke erraustegi batek nola
funtzionatzen duen?

Erraustegi batek behar due­na da, alde batetik zaborra, baina batez ere, erregaia.  Gasa, edo fuela.
Garai batean, dena erregai bidez egiten zen, baina hori izugarri garestia zen eta kutsakorra. Orduan egiten dena da, labe horretan az­tertu zer material bota di­ren, zabor horrek zer daukan, eta kalkulatu zenbat erre­gai beharko den erretzeko.

Baina zuek ez zaudete
sistema horrekin ados.

Ez. Arazo haundiak sortzen dituelako.
Birziklatzen dena alde batera uzten badugu, ikusi dezakegu, materia organikoa dela zaborraren parterik haun­­diena. %50 edo gehiago da materia organikoa. Ma­teria organiko horrek batez ere dauka ura (%70). Ura erre­tzea da, kontraesan bat. Urak ez du indarrik, ura  erre­tzeko zer be­har duzu? Erregaia. Eta hori lehen esan dugun moduan, garestia eta kutsakorra da.
Bestetik. Zaborraren zati bat plastikoa da. Plastiko gehie­nek kloroa daramate, eta hori erretzean sortzen dira hain famatu egin diren dioxinak.
Gainera, erraustegi batek behar ditu zabortegi mota ezberdinak. Esaten dute:
«-Edo zabortegia edo erraustegia!». Eta ez da horrela; zabortegi batek behar ditu 3 zabortegi mota: bat, oso kaltegarriak diren zepak meta­tzeko (eskoriak, masa moduko bat); bi, errautsentzako; hiru, filtroentzako. Hor me­ta­tzen dira: dioxinak, metal astunak, furanoak eta abar.
Adibide batzuk jarri dizkizut, baina erraustegia kontraesanez gainezka dago.
 
Eta osasunari kalte haundia egingo diola esaten duzue.
Bai. Zenbat eta gertuago izan, orduan eta kalte haundiagoa. Azterketek diote, minbizi kasu gehiago ematen direla, proportzioan: biriketako minbiziak, haurren zenbait gaitz, alergiak, asmak, begiekin lotutako gaitzak
Efektuak badituela frogatua dago argi eta garbi. OMS berak ere, bere garaian, esaten zuen, efektuak izugarriak izaten zirela.
Azterketa batek dionez, erraustegitik 5 km-ko bueltan, minbizi kasuak hiru aldiz gehiago izan litezke.
Osasun kalteei buruz hitz egiten duen txosten haundi bat egin genuen bere garaian.

Baina erraustegiak seguritate sistemak ere baditu;
filtroak eta abar.

Inguru xamarrean, errauskailuak jarri dira Kataluinian eta Madrilen. Valdemin­gó­meze­ko kasua ezaguna da. Zer pasa zen? Legeak agin­tzen du denbora baten bu­ruan aldatu behar direla  filtroak eta abar. Horrek izugarrizko gastua suposatzen du ordea, eta ez dituzte alda­tzen. Valdemingo­me­zen, in­gu­rugiro fiskala joan zen, eta ikusi zuen, 1.000 aldiz gehiago isurtzen ari zirela, baimendutakoa baino. Zeinek kontrolatuko du hori?
Eta filtroak ondo egongo balira ere, beti kantitate bat isurtzen dute, legez jarritakoa baino gehiago. Gainera, gaur egungo teknologia ez dago prestatua konpuesto kimiko batzuk guztiz kontrolatzeko. Ezagutzen ditugunak %40 bakarrik dira, alegia, ez da ezagu­tzen isurtzen ari garen horren %60.

Eta zergatik defendatzen dute batzuk?
Bartzelonako probintzian orain dela 6 hilabete hiru erraustegi zeuden, eta 2 itxi dituzte. Guri iritsi zaigu, garai bateko moda, orain dela 20 urtekoa. Eta indarrean hori jarri nahi dugu.
Erraustegi bat jartzeak, Gi­puzkoan interes ezberdinak izan ditzake... baina batez ere, ekonomikoak: ho­rrelako az­pie­gitura batek mu­gitzen duen dirutza izugarria da. Azpiegitura erraldoi hauekin pasatzen dena da, oso errentagarriak direla. Denon artean ordaindu behar ditugunez...
Interesak ikusten dira argi eta garbi. Baina gure esku dago horrekin bukatzea. Gi­puz­koan ikusten ari diren bilketa selektibo mailak ikusita, ez daukate batere erraza erraus­tegia justifikatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!